"Irtenbide negoziatu bat burutzeko baldintzak osatu dira"


1989ko otsailaren 12an
Juan Porresi elkarrizketa.

Juan Porres, Gasteizko parlamentuan EAko bozeramalea
"Irtenbide negoziatu bat burutzeko baldintzak osatu dira"
Iruñearra jaiotzez, 72an Madril aldera jo eta Universidad Complutenseko eta bertako politika giroa gertutik ezagutu du Zuzenbide politikoko irakasle honek. 'Orden Publikoaren kontzeptu eta legislazioa' tesiarekin Zuzenbidean doktoradutza erdietsi zuen eta Filosofia Puran lizentziatura. Garaikotxearen eskutik PNVn murgildu zen, hainbat karguren ardura hartzen zuelarik. Beranduago, PNV bitan zatitzeko orduan Nafarroako PNVtik espultsatua, egun Gasteizko parlamentuan Eusko Alkartasunaren bozeramalea delarik.
ARGIA.–Zure ustez, zein helburuz bultzatu zen Gasteizko paktua, eta 88aren zehar bete al du helburu hau?
Juan Porres.–Paktu honek bi dimentsio zituen; bata, alderdi politikoek gizarte zibilari pakeratzeko gogoetan laguntzea, hau da, irtenbide itxi baten aurrean pake horren asmoaren azalpena, eta bestea, jendearen autogobernu desioan laguntzea.
Lehen ikuspuntu horretatik, euskal gizartearen gehiengoaren adierazpen gisa, bere emaitzak eman ditu baina keinu bezala soilik. Bigarren ikuspuntutik, autogobernuaren sakonketatik alegia, paktoak porrot egin du, ez ditu zituen helburuak bete eta ardura nabarmena Partido Socialista Obrero Español-ena da, Eusko Alderdi Jeltzalearen laguntzarekin, batez ere, EAk proposa zitzakeen autogobernuaren aldeko neurriei aurre egiteko.
A.–Egin dituzun kritiken arauera, EAk aurten paktua ez sinatzea uler daiteke, baina ez al duzu uste zure alderdia ondorioak ordaintzen arti denik?
J.P. - 88ko urtarrilean sinatu genuen baina aurten ez diogu oneritzirik eman. Lehen esan bezala, pakto horren parte bat ez da bete, hau da, 'euskal arazoa' deitzen den hori ez da 'ETA arazoa', lehendik ere arazo hau pizturik bait zegoen, beraz, euskal arazo honen konponketan ez sakontzeagatik eman diogu ezezkoa aurten sinadurari. Paktoa sinatzera ez joatea salaketatzat hartu beharra dago eta gure ekintza hau ulertu bada ere, ez da ulertu nahi izan.
A.–Horregatik agian, gainontzeko alderdi silnatzaileek, modu batera edo bestera, ordain erazi nahi dizuete?
J.P.–Gure egoera euskal mapa politikoan oso berezia da. ETAren kontrako salaketa eta euskal gizartearen kultura demokratikoaren sendoketa suertatzeak ez du esan nahi alderdi abertzale bezala ditugun helburu taktiko nahiz estrategikoei uko egin behar diegunik. Azken sasoi honetan PSOEk eman duen aldaketa eta PNV eta EEk dituzten planteamendu taktiko-estrategikoak ikusirik, kritika-gune bilaka gaitezkeela uste dut. Konpetentzia politikoagatik norbaitek ez du ulertu nahi izan, zergatik ez dugun paktoa berriro sinatu, guztien aurrean prozesu bakeratzailearen kontrako jarrera agertzen dugula sinestarazi nahi duelarik.
A.–Eusko Alkartasuna Aljerreko mahaiaren antzeko beste paralelo bat osatzeko proposamenarekin bakarrik gelditu da.
J.P.– Politikan gehiegitxotan funtzionatzen den zurikeria politikoaren ondorio bat da hori. Guztiok forma demokratikoak bete behar direla eta ETAren amaierak negoziaketa konplexuak eskatuko dituela onartzen dugu; eta horrela jarraituz gero, nahiz ETA desagertu, euskal arazoak jarraituko duela baieztatzen dugu. Gure planteamendua bi plano horiek desberdintzean datza. Autogobernuaren marko politikoaren negoziaketa beharrezko dela sinesten dugu denok, baina ETA eta alderdien politika desberdintzen dugu; eta hau euskal alderdi politiko guztiek onartzen dute, inork ez du adierazi euskal arazorik ez dagoenik, eta arazo hau ez balego, ETA ez litzateke esistituko. Honelako proposamen batek publiko egin bezain laister ezezkoa jasotzen du, batzuk politika egiten duten moduagatik.
A.–Adibidez, PSOErenagatik?
J.P.– Adibidez PSOErenagatik. PSOE munduko kontraesan handienean erortzen da. Negoziaketa ETA eta Gobernu espainiarraren artekoa bada, zertan dabil Egiagarai jauna Partido Socialista Obrero Español-a ordezkatzen? Alderdi politiko baten eragina dago, ez Gobernu espainiarrarena. Alderdi sozialistak Aljerrera mezulari bat igortzerakoan, Ajuria-Eneko paktoak negoziaketarako bultzatu beharko lukeen testuinguru desberdin bat bultzatzen ari da, Barne ministrariak berak elkar hizketa tekniko deitzeagatik politikoak deitzera pasa bait da.
A.–Afera honetan, zure eritziz, gainontzeto alderdi sinatzaileek ez al dute PSOErengan delegatu; ala alderdi sozilistaren erabakia izan da soilik?
J.P.–Nik ez dakit PSOErengan delegazio politikoa egiteko paktorik burutu duten. Alderdi sozialista Aljerren egoteak ETAk nahi duen markoa errazten duela garbi dago; horregatik, garbi dago ere, egiten ari diren praktika, ez datorrela bat kanpora begira esaten dutenarekin. Hau kontraesankorra den ala ez, beste kontu bat da.
A.–Bide beretsutik dabil Arzalluz mahai politito bat amaitu arte bestearekin ez dela hasi behar esaten duenean...
J.P.– Alderdi sozialistaren presentzia onartzen denetik, ez dauka zentzurik proposamen bat atzera botatzea eta praktika bat onartzea. Zentzu horretan bai da kontraesankorra.
A.–Praktikak ere erakusten du ETA ez dagoela errendizioaren alde, ez duela horretarako Aljerreko elkar hizketak onartzen; nola dakusazu hau?
J.P.–ETA ahuleziak jo du, bere kontrako 88ko mugimendu herritarrak, Frantzia eta Aljeriaren jarrerak... guztiak mintzen diola erakutsi du eta barne presioak ere ikusteko daude. Hau honela, ETAk ez du sozial edo politiko eskakizanen lorpenak planteiatzen, ETAren ekintza bera negoziaketa da.
A.–Beraz, ez duzu Aljerreko elkar hizketa politiko hauetatik ezer handirik espero.
J.P.–Ez nuke hori esango. ETAren arazoa konpontzeko zailtasun handiak dakusatzat. Hau lortu eta gero, Herria oinarri sozial eta politiko berrien gainean eraiki ahal izango da, non Herri Batasuna alderdien joku demokratikoan mugilduko den, alternatiba berriek funtziona dezaketen...
Ni espektante jarrera dut, ez ezkorra, ez eta baikorra. Baina orain hiru urte edo hilabete gutxi ez zeuden irtenbide negoziatu bat burutzeko baldintzak egun osatu direla uste dut.
A.–Orduan zerbaiten hastapenetan bagaude, zure ustez, zertan ari dira zehazki Aljerren?
J.P.–ETAren lehen xedea Gobernu espainiarrak interlokutoretzat hartzea izan da. Taktikoki Aljeria eta Frantziaren aurrean berrindartua saertatu da, irtenbide negoziatua bultzaten bait du. Frantziak, horixe bederen adierazten dute Joxe ministrari frantsesaren azken adierazpenek. Beraz, lehen xedea betea da. Kontua, bigarren fasean dago, eta benetako zailtasunak bertan azalduko dira.
A.–Aipatzen duzun bigarren fase horren deskribaketa egingo zeniguke?
J.P.–Negoziaketa politikoaren protagonismoa Herri Batasuna eta beste alderdien multzora pasako da. Ez dago beste alternatibarik. Hau da, gainontzeko alderdien multzoak euskal gizartearen ordezkaritza dauka, eta ETAk bere burua soilik ordezkatzen du baina ezin dugu HBz gauza bera esan. Alderdiok gara ordezkatzen eta gehiengoaz erabakitzen dugunok.
A.–Une hauetan PSOE beste alderdiak ordezkatzen ari al da?
J.P.–Ni ez naiz horrengan ordezkatua sentitzen. Eta ez dut uste beste alderdiak ordezkatuak sentituko direnik, PSOEk duen elektotal indarra ordezkatzen du bakarrik.
A.–Horrela bada, ez duzu ikusten Herri Batasuna eta PSOEk elkar hizketa horien emaitzak kapitalizatu ditzaketen arriskua?
J.P.–Ni zentzu demokratikoaz fidatu behar naiz, PSOEren forma eta edukinetaz.
A.–Beste gai bati helduz, hauteskunde garaia datorkigu, Hegoaldean nahiz Iparraldean. Zeintzu dira zuen ezkontzak?
J.P.–Gu 'Alianza Libre Europea'ri (ALE) lotutako alderdiekin batera aurkeztuko gara , Estatu espainiarrean Esquerra Republicana de Catalunya (ERC) eta Partido Nacionalista Galego-rekin (PNG). Iparraldean gauza beretsua, ALEren barnean dauden alderdi nazionalisten arteko koalizioak egingo ditugu.
A.–Eta apirilean ere, Iparraldeko Herriko Etxeetako hauteskundeak ditugu. Aurreko hauteskundeetan bezalatsu, lista bateratuen bila zabiltzate?
J.P.– Kontutatan hartzekoa bada ere, gure lehen helburua ez da alkate eta zinegotziak erdiestea, Iparraldeko kontzientzia nazionala berpiztu eta indartzea baizik. Horregatik, ahal den neurrian, abertzale denok batera joatea bultzatzen dugu, ezin bada, diren arrazoiak direla bide, gure aldetik joango gara. Hala ere, esfortzu handiak egin behar ditugu abertzaleon arteko liskarrak gaindi ditzagun.
A.–Ertzantza ongi ezagutzen duzun gaia da. Bada hainbat urte Estatutua martxan ipini dela eta Ertzantzaren konpetentziak ez dira espero zen erritmoan bete; egunotan elkar ulertze bat lortu omen dute Madrileko eta Gasteizko gobernuek. Zeri erantzuten dio honek, bapatean Estatutua garatzen ari direla, edota bizi dugun koiutura zehatz honi lotutako muntaia bat dela?
J.P.–Gai honetan arazo tekniko eta politikoak daude. Teknikoak edozein polizia berri batenak dira eta politikoak denon artean ezagunak direnak. Une zehatz bat aprobetxatu nahi izatea normala da, denontzako baliotsu bada; arazoa izango da, Estatutuaren bidetik apustua egin genuenontzako baliotsua gertatzen ez bada.
A.–Nolako Erizantza dugu?
J.P.– PNVren sektore batzuengan Ertzantzaren sobreideologizazio bat egon da. Ertzantza autogobernu prozeso baten indarraren osagarritzat jotzen denez, ikuspegi oso politikoetatik ikusia izan da, eta ondorioz, tekniko eta profesional arazoak alde batetara gelditu direlarik. Ertzantzaren eredu polizial bati erantzungo lioketen zentzuzko neurrien falta nabarmena da.
A.–Ertzantzan buruzagi polizial espainiarren derrigorrezko hautapenak zer esaten dizu?
J.P.–Politikoki polizia aldaketak aldaketa osoa esan nahi du, buruzagi eta guzti. Nik ez nuke inoiz ulertuko polizia frantziar edo alemaniar batek espainiarra agintzea, polizia espainirra Interpol-eko ere delako.
Eta teknikoki, edozein polizia motibatu egin behar dela serioa da. Arkautetik ateratzen den ertzaina ona bada, Ertzantzaren zuzendaritzara iristeko aukerak dituela ikus erazi behar zaio. Kontrakoa Ertzantzak egiten duen zerbitzu publikoaren kaltetan izango da.
A.–Zer gertatzen ari da Gipuzkoako Eusko Alkartasunan?
J.P.–Edozein alderdi berriri gertatzen zaiona gertatzen zaio, antolakuntzarekiko debate bat da. Alderdia zein eratan antolatu eta egituratu behar den modu desberdinetara har daiteke, eta arazo bihurtzen da batek bestearen jarreraren irakurketa bat egiten duenean, enkistatzeko arriskua bait dago.
A.– Oraingo antolakuntza moduan zer kuestionatzen da?
J.P.–Erakunde erregionalaren papera eta honen eta erakunde lokalen arteko harremanak alde batetik, eta erakunde herritarren boterea, erabaki-guneak e.a. bestetik.
A.–Zein antolakuntza eredu daude kontrajarriak?
J.P.–Alde batetik, eredu integralago bat defendatzen duena, exekutiba erregional baten garrantzia azpimarratzen duena, eta bestetik, erakunde lokalen autonomia handiago eta dependentzia gutxiago bultzatzen duena. Zailagoa da guztia, baina funtsean horretan da.
A.–Pertsonalismo arazoa edota ideologia tendentziarik ez al dago?
J.P.–Ez. Lehen esan bezala, antolakuntza bera da debategai. Alderdi bat alda dezakeena debate ideologikoa edota botere borroka izan daiteke, honelakorik ez da Eusko Alkartasunan eman.
N. ARRASTOA
Juan Porres iruñearra.
Eusko Alkartasunan gertatzen ari dena Apirileko kongresuan konponduko dela ziurtatu du Porres-ek.
"Negoziaketa ETA eta Gobernu espainiarraren artekoa bada, zertan dabil Egiagai jauna Partido Socialista Obrero Español-a ordezkatzen?"
13-15


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEA
GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakParlamentua
GaiezPolitikaEuskal HerrItunakAjuria Enea
PertsonaiazPORRES1
EgileezARRASTOA1Politika

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude