Carlos Sanz eta J. San Martin "Denboraldi bat Infernuan"


1989ko otsailaren 12an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Javier San Martini elkarrizketa.

ERAKUSKETA ANTOLOGIKOA DONOSTIAKO SAN TELMO MUSEOAN
Carlos Sanz eta J. San Martin "Denboraldi bat Infernuan"
Urtarrilaren azkenetan hasi eta otsailaren 26a bitartean ikusi ahalko duzu Carlos Sanz (Donostia 1943-87) pintorearen erakusketa antologikoa San Telmon. Bertan, obra piktorikoa, marrazkiak, collageak, eta bai eta ere bere literatur produkzioaren zenbait atal.
Erakusketak biltzen duen antolgi obraren gehiengoa Erkide Autonomoko kolekzio partiku-larretatik eskuratu du, nahiz eta, gutxixeago, Madril, Salamanca, Gerona, Burgos eta besteetarik ekarri behar izan. Javier San Martinek egin du Carlos Sanzen erakusketa antologikoa eta autorearen katalogoaren kontu, praktikan bere obra guztia biltzea lortu duela.
"Neurri batean –aitatzen digu San Martinek– bere garai eta espazio geogrofikoak baldintzaturiko ezaugarridun artista izan zen Carlos Sanz. 60. hamarkadaren erdikaldean hasita, modernidade zuzpertuaren arrastoz beteriko pintura garatu zuen, egungo berrikuntzei zabalik betiere".
Agian pintorearen ikonografi errepertorian gehien nabarmentzen dena obraren tematika bera da, zeinaren trasladaketa hizkuntza literariora agerian geratzen den katalogoak dakartzan testuetan. 'Siniestroa', 'iluntasuna', 'bakardadea','haragia','gorputza', 'zatia', 'barnekaldea' hitzek esangura erreala hartzen dute Carlos Sanzen obraren bisualizatzeko orduan.
"Artistak 1968tik aurrera garatutako forma plastikoetan nagusia da materia organikoan oinarritutako oihal piktorikoa. Ezin zehaztu dezakegu bere obretan bizi diren gizakien natura intimoa, baina bai materia organikoa edo eta giza nahiz animalaren kondizioa. Bizi eta hildakoaren arteko ambiguitatea bere argumentu piktorikoetako bat dugu, espazio kezkatiak sortzeko. Tematika tetrikoa aldebat, zerbait definitzearren, azpimarratu beharrekoa zera da, pintatzeko plazerra somatzen dela bere izpirituan".
Irudi piktorikoen errelatu konplexua
Bere belaunaldiaren testuinguruan, artistaren ekarpenari dagokionez, Javier San Martinek diotso:
"Carlos Sanzek figurazioaren irudi ezezaguna ekarri dio gipuzkoar pinturari. Zehatzago, irudiotan nahasten dira errealitateari buruzko osagaiak alde batetik, eta bestetik pinturari eta bere elaborazioaren prozedurari dagozkionak, gisa honetan sortuz inpakto narratibo indartsuko sistima konglexuak. Aurreko belaunaldian, Ruiz Balerdi, Sistiaga edo Zumetaren abstrakzio informalista zeinu piktorikoaren produkzioan zetzan; eta ondorengoen joeraz –Ameztoy, Cárdenas, Zurriaran, Nagel– forma piktorikoek errelatu konplexuagoa lortzen dute, maila sintaktiko elaboratuagoaz".
"Gero, 70. hamarkadaren hasieran bere soluzio estilistikoak ezaugarri pertsonalagoak hartuko zituen 15 urtetan barrena, inguruko kontestutik aislaturik utziko zuena, intimitate traumatiko samarrean burutuz".
Ze ondorio izan du orduan bere obrak artista gazteengan? Zer nolako eragina somatzen da egungo ingurunean?
"Carlos Sanzen obra kolokan geratzen da, begirada desberdin baten esperoan, helburu artistiko diferenteen esperoan. Bere pintura iraganari dagokio mementu honetan, eta errepaso historikoa beharko da zuzpretzeko".
Erakusketa antologiko hau bihurtu liteke bere esistentzia eta ekimenen erreferentzia garrantzitsua,
"hasieran 'salbamentu operazio' gisan planteiatu nuena".
Eta erakusketa hau sekula burutu izan ez balitz?
"Uste dut Carlos Sanzen figura piktoriko eta artistikoa betiko desagertuko litzatekeela".
ESTHER FORCADA
1984ko apirila.
Oleoa (1978).
1976ko abendua.
48


GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakSANZ1
GaiezKulturaArteaPinturaErakusketak
PertsonaiazSANZ1
EgileezFORCADA1Kultura

Azkenak
Eguneraketa berriak daude