"Akusatuok defentsarik ez dute"


1989ko urtarrilaren 29an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Begoña Garmendiari elkarrizketa.

Ataungo heriotzeak direla bide, abokatua inpotente sentitzen da
"Akusatuok defentsarik ez dute"
Egunotan hiru atxiloketa burutu ditu Ertzantzak Gipuzkoako Ataunen. Gazteoi, Pello Arratibel, Mikel Barandiaran eta Carlos Goikoetxeari, bi heriotze eragin zituen barrikadaren egile izatea leporatzen diete. Juridikoki hiru gazteok jasan duten egoera Madrileko "Entzutegi Nazional"ekoaren parekoa edo okerragoa izan dela salatu berri du Begoña Garmendia abokatuak.
Azaroak 28an trafiko istripu batez Jesus Nazabal eta Isidro Etxaniz hiltzen ziren Ataun herriaren sarreran kokatu zen zuhaitz enborrez osaturiko barrikada baten kontra talka egin zutenean; barrikada hau, egun haietan euskal preso politikoak Estatu frantseseko espetxeetako egoera salatzeko asmoz egiten ari ziren gose grebaren oihartzuna heda zedin egina zen.
Geroztik herri honetan heriotze tamalagarri hauen kontrako hainbat ekintza suertatu da, hala nola heriotze hauek eragin zutenen kontrako mozio baten onarpena, bakearen aldeko manifestapen baten gauzatzea eta abar.
Abokaturik gabeko deklarapena
Ekintza hauezaz gain, Ertzantza bere ikerketak egiten ari zen eta hile honetako 11 eta 12an aipatu hiru ataundar hauek atxilotu ditu. Aidanez, egun hartan barrikada horretatik bueltan zetozela ikusi omen zituela aitortu du herritar batek.
"Hiru gazte hauek istripua suertatu ostean, beste zenbait herritar bezalexe barrikada kokatua zegoen lekura joan zirela aitortu dute Garbiñe Biurrun epailearen aurrean, ertzainekin mintzatzen izan zirelarik" dio Begoña Garmendia abokatuak. "Baina hasieratik atxiloketa hauek ez dira normalki ematen diren prozedura beretik joan; Ertzainak Pello Arratibelengana joan zirenean istripuaren atestadua osatzeko zenbait deklarapen behar zituztela eta, gazte honek eginiko galderei erantzun zien. Ez zitzaion inolako momentuan adierazi –jarraitzen du– deklarapen hauek epailareari aurkeztuko zizkiotenik, ez eta abokatu bat izatearen eskubidea zuenik".
Atxiloketa hau urtarrilak 11n gertatu zen eta biharamunean, beste bi lagunak, bata etxean eta bestea lanera ziholarik, atxilotu zituen Ertzantzak. Berehala hiru hauen inkomunikazioa luzatu zuen polizia erakunde honek eta Arratibel epailearen aurretik pasa ondoren, honek Martutenen giltzaperatzea erabakitzen du inkomunikazioak jarraitzen duelarik. Beste biek Ertzantzaren basean deklaratu, epailearen aurretik pasa, eta egoera berean Martutenera ere daramatzate.
"Tramite legalak baina zalantzazkoak"
Abokatu honen ustetan, akusatuari leporaketaren berririk eman gabe galdaketa egiteak prozesoa zein eratan eman den adierazten du;
"legeak bost eguneko inkomunikazioa onartzen du eta honen ondorioz, atxilotuari ofiziozko abokatua edo berak nahi duena aukera dezakeela azaltzen bazaio ere –honela tramite legalak betetzen dira– ez zaio informatzen senitartekoek abokatu bat aukeratu diotenik. Garbi adierazi nahi dut 'asistencia letrada' delakoa bete dela, baina defentsarako eskubidea ez zaiela errespetatu ere bai".
Inkomunikazioarekin batera, epaileak sumariopeko sekretua luzatzen du eta abokatuak aditzera eman digunez ezin da defentsa zentzudun bat gauzatu,
"nik ez dakit lekukoek zer dioten, familiakoak abisatu behar izan didate inkomunikazioa kendu diotela... Modu honetan, gisa honetako akusazio larrien aurrean, gazte hauek defentsarako garantia handienak behar dituztenean, tamalez, juxtu horren aurkakoa gertatzen ari da" salatu du Garmendiak eta "sekretismo hau hain neurri gabekoa da, Ertzantzak edozer gauza egin dezakeelaren beldur naizela. Honela, nahiz gazte hauen abokatua izan, defentsarik ez dutela adierazi beharra daukat".
Abokatuaren ustetan 'Entzutegi Nazional'a ezereztatu beharreko epaitegia dela maiz aipatzen bada ere, Garbiñe Biurrun epailea Madrilekoak baino zorrotzago jokatzen ari dela dio;
"Madrileko 'Entzutegi' berezi horretan epailearen aurretik pasa ondoren inkomunikazioari gutxitan eusten bait zaio, baina kasu honetan Martuteneko espetxera honelaxe joan dira eta Euskal Herriko epaitegietan honelako adibideak minimoak dira. Hala ere, atxilotuak izan diren momentutik inkomunikatuak izan direla ere, ez dago zalantzarik".
Abokatu hau defentsarako izan dituen oztopoez kexu da,
"eskuarki, edozein kasutan, atestatua burutu duten poliziekin hitz egin ahal daiteke, hori legezkoa da, baina kasu honetan ere hori ukatu egin didate, polizia horiek Tolosan zeudela, gero Beasainen eta honela. Inpotente sentitu erazi didate. Nik konbentzimendu osoa daukat, hiru ataundar hauek errugabe direla eta askatu beharko dituztela, baina gero zer gertatuko den ez dakit" erantsi digu.
"Errepresioa gehitzeko urrats kualitatiboa"
Egoera honen zergatia aztertzerakoan, Ataungo Amnistiaren Aldeko Batzordeko kide batek zenbait intes politikoren pean egon daitezkeen arrazoiak aipatzen ditu, istripu triste hura gertatu zenetik Eusko Alkartasuna eta Euskadiko Ezkerra errudun batzuren bila bait dabiltza,
"norbaiti leporatu nahi dizkiote bi heriotze horiek eta atxiloketa hauek hasiera besterik ez dira".
Errepresioaren kontrako erakunde honetako partaidearen ustez, epaile eta Ertzantzaren jarrerek bi eratako ataundarrak bereizten dute,
"alde batetik, 'presunción de inocencia' ezertarako kontutan izan ez dutenez, ondorioz, ataundar abertzale guztiak errudun izan gaitezke eta talde polizial honek herriko asanblada informatiboaren kontra kargatzeak inolako zentzurik ez zuenean kargatu zuen".
Bestalde, aipatu bi alderdiendien jarreraz mintzatu zaigu, heriotzeak gertatu ondoren egin zen mozioa plenoan tratu zela adieraziz, eta gai bera dela bide, atxiloketak tratatzeko mozio parea onartu ez zela salatuz,
"lehen mozioa 14ean aurkeztu zen eta ez zen plenoan tratatu eta bigarren saioa 19an egin genuen emaitza berarekin, horregatik bi eratako ataundarrak kontsideratzen dutela adierazi dizut lehen ere; enfrentamendu zibila bilatzen dute, hitz batez" erantsi du.
Eta hiru gazteoi Martuteneko espetxeko inkomunikazioa altxa zaienean izandako bisitariek aditzera eman dutenez, Ertzantzaren jokaera atxiloketa normal batena izan da,
"hotz eta gose izan direla, eta ohol ez-eroso baten gainean etzan direla kontatu digute baina, bestela ez dute kexarik azaldu".
Hilabetetarako sekretupeko sumario hau egunotan burutzen ari dira, lekukoak deituaz eta, bide batez, Ertzantzak istripua izan zen leku berean froga bila arituz.
N.ARRASTOA
Afera honetan interes politiko bereziak daudela salatu dute zenbait herritarrek.
Begoña Garmendia abokatua.
13-14


GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAtxiloketakAtxiloketak
GaiezPolitikaEuskal HerrKale istilu
PertsonaiazGARMENDIA10
EgileezARRASTOA1Politika

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude