Bego Montorio: "Hizlariek beren diskurtsoa egituratzen ez dutenean sortzen dira arazoak"


1989ko urtarrilaren 22an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Bego Montorori elkarrizketa.

Bego Montorio: "Hizlariek beren diskurtsoa egituratzen ez dutenean sortzen dira arazoak"
ARGIA.–Zenbat hizkuntza behar ditu jakin interpretari batek?
B.MONTORIO.–Zenbat eta gehiago orduan eta hobe. Baina gaur egun dependentzia dago gaztelerarekiko. Oraindik interpretariek hizkuntza gutxi erabiltzen ditugu, nahiz eta gehienok gutxienezko hiru hizkuntza ulertzen eta erabiltzen ditugun. Hala ere, kontutan eduki behar da berezko beharrei erantzuteko sortua dela ofizioa, autodidakta gisan lortu dugula prestutasuna. Eta eskariaren arauera egiten dugu aurrera gehien bat.
A.–Ze gaitasun eskatzen du interpretari lanak.
B.M.–Lan kualifikatua da interpretaritza. Zer eskatzen du: hizkuntzak oso ondo ezagutu eta menperatzea, errejistroak, ezaugarriak eta baliapideak; eta era berean, memoria ona, erreflexuak, arintasuna eta dikzio txukuna. Baldintza dexente beraz. Ez da lan makala, tentsiokoa, entzun, itzuli eta egin behar bait da aldi berean. Konzentrazioa azken batean, eta konzentratua.
Bestalde, interpretari batek ongi lan egin dezan, ezin du bi orduz segidan baino ihardun. Beraz, bi beharko lirateke ordu bitik gorako saioetan, derrigorrez. Buruak ez du gehiago ematen.
A.–Espezializaio lana...
B.M.–Euskarara eta euskarara itzultzeko erdal hizkuntza konkretu batean edo bitan espezializatzea litzateke egokiena, helburu gisa behintzat. Interpretariak denetarik apur bat jakin behar du-eta, ahalik eta errejistro gehienetan eroso aritu izateko.
A.–Zeintzu izan ohi dira arazo larrienak?
B.M.–Begira, hizlariek errezelo handia izaten dute sarritan interpretariekiko, nola beren hitzak itzuliko dituzten zalantzan ipiniz. Baina okerrena zera da, maiz hizlariek ez dutela beren solasaldia batere ongi egituratzen, eta orduan interpretariak ez duela nola arraio itzuli asmatu ahal izaten. Euren diskurtsoak entzun beharko lituzkete benetan nola mintzo diren ezagutzeko. Makina bat aldiz gertatzen da interpretariak hizlariaren solasaldia hobetzea... Eta gainera gehitu arazo guzti horiei euskararen hizkuntz egituraketa berezia.
ARGIA.–Euskal Herriko egoera diklosikoa dela eta, interpretaritzaren lana zenbait esparrutan salbabidas bihur liteke...
B.M.–Tira, hori itzulpenarekin egin litekeen tranpa berbera da. Denok dakigu zein puntura arte ari den Administrazioa benetan euskalduntzen, eta itzultzaileen bitartez zer tapatzen ari diren. Argi dago ezin daitezkeela itzultzaile eta interpretariak egoera hori tapatzeko baliatu eta arazoa salbatu, argi dagoen bezala gure lana, hala ere, ezinbestekoa suertatzen dela hainbat eta hainbat kasutan.
PERU UNZUETA
47


GaiezKulturaItzulpenginBesteak
PertsonaiazMONTORIO1
EgileezUNZUETA2Kultura

Azkenak
Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Eguneraketa berriak daude