Paulo Iztueta: "Orixek ez zion Aitzoli prestakuntzarik aitortzen"


1988ko abenduaren 04an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Paulo Iztuetari elkarrizketa.

Paulo Iztueta: "Orixek ez zion Aitzoli prestakuntzarik aitortzen"
Orixeri buruzko azterketarik sakonenetarikoa egin duen pertsona dugu Paulo Iztueta. Biografia eta bibliografia bilketaz bereziki arduratua, egunotan "Quiton arrebarekin irakurriz" izeneko liburua aurkeztu berri du.
ARGIA.–Gerraurrean istulutsurik izan zen Orixe eta Aitzolen artean.
P. IZTUETA.–Aitzolen eta Orixeren arteko harreman horiek ez dira hain ezagunak, eta dudarik gabe ez ziren goxoak izan. Aparte harreman pertsonal ez oso onak –Aitzolen anaia zen Nemesio Ariztimuñorekin jesuitetan izandako istilu ilun bat tartean–, bazituzten eritzi mailan ikuspegi desberdinak. Gertatzen zen garai hartan Aitzol norbait haundi zela euskal kulturan, nortasun eta balio galanta izaki antolakuntzarako. Hala ere Orixek ez zion aitortzen literatur kontutan prestakuntzarik, autoridaderik poesia modernoa eta klasikoa eta auzi horietan.
Aitzolekin hasten dira arazoak, batez ere, Aitzolek bertsolariekin eta poetekin eta lanean hasi zenean. Errenteriako Olerki Sarian garaiko onentsuenak aurkeztu ziren, baina Orixek ez zuen parte hartzeko ez asmorik ez gogorik. Lizardik behartu egin zuen. Lauaxetak irabazi zuen. Lauaxetak irabazi zuen eta Orixek, kanpoan geratuta, min haundia hartu zuen. Mementu hartan juradoan ez zegoen Aitzol, baina bera zen erizpideak markatu zituena. Orixe ohartu zen horretaz behatzez seinalatu zituen aitzol eta Jautarkol. Gainera, haunbat sariketetarako aurkeztutako lanak ere "desagertu" arazi omen zizkioten, alde batera zokoratu alegia.
Bestetik, Aitzolek "El Día"rako lankidetza eskatu zion Orixeri, diru bat eskaini ere bai. Orixek egin zituen artikulu batzuk, hain zuzen Lizardiri buruzkoak, defentsan; garai hartan ez bait zen erabat onartua Lizardi. Eta Aitzolek denak saskira banan-banan.
A.- Ze paper jokatu zuen literatur kritikan?
P.I.- Orixek zeukan erizpidea jesuitetan hezitako oinarri intelektuala zen. Hor erabakiorra gertatzen da Jose Maria Estefania jesuita ikaskideak jokatutako papera. Haren hitza aintzakotzat hartzen zuen; hark bideratu zuen "Euskaldunak" egiterakoan nondik jo. Jesuiten eskolakoa izaki, klasikotasunetik abiatu zen.
Eta era berean asko miresten zuena eta kasu egiten ziona zen Lizardi sortzaile bezala. Zuzen eta estuak ziren Lizardi eta Orixeren arteko harremanak. Esate baterako, Euskaltzaleak elkartearen babesaz. Orixe "Euskaldunak" egitera Orexara itzuli zenean, gehien bat Lizardik aginduz izan zen. Orixek ez zuen nahi, ez zuen egiteko gogorik.
Lauaxetari dagokionez, ondo konpontzen bazen ere, ez zetorren bat eritzietan. Lauxetak "Bide Barriak" egin zuen hain zuzen klasikotasunaren bidetik aldentzeko saioan. Eta Orixek ez zuen onartzen modernotasuna, edo lehenesten zuen klasikotasuna. Garai hartako testuingurua kontutan hartu behar da hau ulertzeko. Eta azken batean hori zen orduko sakoneko eztabaida: alde batetik Estefania, Orixe eta horiek; eta bestalde; Jautarkol, Aitzol eta horiek.
53


GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaORIXE1
PertsonaiazORIXE1
PertsonaiazIZTUETA1

Azkenak
Eguneraketa berriak daude