Atonio M. Labaien: "Nere Emazteak Gordeak Ditu Gutun Ugari"


1988ko abenduaren 04an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Antonio M. labaien idazleari elkarrizketa

Atonio M. Labaien: "Nere Emazteak Gordeak Ditu Gutun Ugari"
Orixe gertutik ezagutu zuen Antonio Maria Labaienek. Ez hegoaldean bakarrik, bai eta iparraldean egin zuen denbora laburrean ere. Sarritan lagundu zuen Nikolas. Gaur egun Ormaetxearen biografia bat idazten ari da -"dagoeneko badauzkat 80 holandesa idatzita"–.
ARGIA. - Ba al dakizu zergatik utzi zituen jesuitak?
LABAIEN.–Talento haundikoa zen, baina bazituen bere kasketak eta bere gauzak. Nonbait ikusten zuten istiluak edo jarriko zizkiela, errebelde samarra gizona, eta haserretu egin zen nagusiekin. Jesuitak esan zioten:'begira, jesuita baino hobe duzu zuk apaiza izan'. Eta Nikolasek: 'ba, jesuita edo baterez'.
A. - «Euskaldunak» idazten ari zela egongo zinen berarekin.
L.–Asko bultza zion Aitzolek. Jesuitetan elkarrekin izan ziren baina ez ziren elkarrekin ondo etortzen. Hala ere bultza zuen; egin behar zela Poema bat, eta Orixek bezala Euskal Herriko ohiturak ezagutzen zituen idazlerik ez zegoen. Ez zen hura bakarrik, bazuen beste bultzagile bat, jesuita: Estefania; eta garai hartan baita ere Lizardi, batez ere Lizardi. Orixek asko lagundu zuen Lizardi. Elkar oso ondo etortzen ziren. Aitzolekin haserre.
A.–Gaisoaldirik izan al zuen?; ez zeukan ibilera erraza.
L.–Jatuna zen eta azido urikoak edo min haundia ematen zion. Behatzak haundi haundi eginda izaten zituen. Gerra garaian ihes egin zuenean iparraldera oinez egin zuen mendiz. Gelditu omen zen oinetatik galduta. Orreaga alde horretatik
Donibane Garazira irten zen. Gogoratzen naiz nola minak baretzeko oinak zimaurretan sartzen zituen.
A.–Iparraldetik Ameriketara nola joan zen?
L.–Nikolas ez zen diru kontutan trebea. Hark ez zekien zer zer diruaren balioa. Ez zitzaion buruan sartzen 10.000 pezeta 40.000 franko zirela. 'Engainatu egin nahi nauzu', esaten zuen; 'ezetz ba gizona gauza bera da, zuk nahi duzun aukera egizu'. Iruditu zitzaion diru hura betiko izango zela eta arrebarengana joan zen Ameriketara, Buenos Airesera. Ez zen hizlari bizia, nonbait motela iruditu han, eta herrialdetik herrialdera ibili zen arrakastarik gabe. Zaitegik hartu zuen arte.
A.–Euskal Herritik bueltakoan izaten zen zurekin Tolosan...
L.–Egongo ez zen ba!, inorekin baino gehiago. Nerekin baino konfiantza gehiago nere emaztearekin zeukan. Berari kontatzen zizkion gauzak, jesuitenak eta besteak. Eskutitz asko egiten zizkion; gordeta dauzka; eta esaten omen zion ez erakusteko inori, ezta neri ere. Hor daude gordeta.
Nekatuta zegoela aitortu zigun Antonio Mariak, ez zebilela osasunez ongi, zahartuta zegoela, eta solasaldia nahiko zelakoan agurtu gintuen, dotore.
55


GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaORIXE1
PertsonaiazORIXE1
PertsonaiazLABAIEN1

Azkenak
Eguneraketa berriak daude