"Larritu egiten nau bortxazko protestez lorpen gehiago erdietsi daitekeela pentsatzeak"


1988ko urriaren 16an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Milagros García Crespori elkarrizketa.

Milagros García Crespo, Plangintza Eta Ekonomiako Kontseilaria
"Larritu egiten nau bortxazko protestez lorpen gehiago erdietsi daitekeela pentsatzeak"
Plangintza eta Ekonomi Sailaren buru izendatua izan zenean Euskal Komunitate Autonomoko lehenengo emakumezko kontseilarian bihurtu zen Milagros García Crespo. Sarrikoko Enpresa eta Ekonomia Zientzien Fakultatean irakasle lanetan ihardun zuen alderdi sozialistak Eusko Jaurlaritzara deitu zuen arte. Krisi ekonomikoaren amaiera iragarri zuenean hartu zuen aktualitatea emakume honek. Adierazpen horien gainean galdeginaz hasi dugu solasaldia.
ARGIA.– Has gaitezen euskal ekonomiaren egungo egoeraz hitzegiten. Berriki krisi ekonomikoaren amaiera iragarri zenuen publikoki...
Milagros García Crespo.–Kontua da krisia amaitua dagoen unera iritsi garela esan nuenean erabat teknikoa den gai bati buruz ari nintzela. Hau da, krisi garai orotan inflexioa dago, eta inflexioa, datu guztien arabera, gertatua da iada, zeren eta 86tik gaurdainoko datuek erakusten digute Euskal Herriko produktibitatearen hazkundearen erritmoa 75etik aurrera inoiz emandakoa baino askoz altuagoa dela. Beraz, baieztapen teknikoa da. Orduan, errekuperazioa begibistakoa da baina errekuperazio hori estrukturala ala koiunturala den ikusi beharko da. Denborak esango digu. Zergatik pentsatzen dugu gauzak hobeto doazela? Bada, 10 urtetan Barne Produktu Gordina %2an jeitsi bazen, 1986an %1,5ko hazkundea izan zuen, 87an %3koa eta 88a %4,5 inguruko hazkundeaz amaitu daitekeela pentsatzen dugu.
Bestalde, 1975etik errekuperazio hau hasten den arte Euskal Herriak lanpostu asko galdu zituen, 150 mila inguru, eta 1986tik aurrera, aldiz, lanpostuak hondatzen dituen gizarte batetik lanpostuak sortzen dituen batera pasatu gara. Eta langabezia gainditzeko adina inoiz hazi ez den arren, lanpostuak sortzen direla esatea garrantzitsua da. Halere, lanpostuen hazkunde hau produktibitatearena baina askoz astiroago doa, eta langabetuentzat hau nahiko tristea da, baina egia da errekuperazioa iraunkorra izan dadin produktibitatearen hazkundea behar dugula kanpo merkatuetako konpetitibidadea areagotzeko.
A.–Produktibitatearen hazkunde hori 75-85 urteetako jeitsialdiekin konparatzen duzu, baina egun Estatuan gertatzen ari den hazkundearekin konparatuz gero, Euskal Komunitate Autonomoko ekonomia ez al doa nahiko atzera?
M.G.C.–Nazioarteko testuinguru positibo baten barnean ari gara hazten; izan ere, OCDEren informeek diotenez, mundu mailako errekuperazio ekonomikoko seigarren urtea dugu hau. Mundu mailako errekuperazio hauek oso makalak dira, erritmo baxuko hazkundea da. Indar handiz hazten ari dena ekonomia estatala da, hazkunde erritmo oso altua du, baina euskal ekonomia ere hurbiltzen ari da pixkanaka erritmo horietara.
A.–Zentzu horretan, ez al da gehiegi esatea euskal ekonomia hazkunde ekonomiko estatalaren buru izateko moduko egoeran dagoela berriro?
M.G.C.–Hori boluntarismoko baieztapen bat baino ez zen izan, baina ez nuen nik egin, nire kontseilari-ordeak baizik. Borondate oneko deklarazio bat baino ez zen izan. Ezin da jakin egoera horretan egongo garenentz... Gaur egun gehiegi iruditzen zait buru izango garela esatea, Catalunya, esate baterako, hazkunde garrantzitsu bat lortzen ari da eta oso zaila da gu Catalunyaren gisako garapen-ardatz hori baino azkarrago joatea. Ahal dugun neurrian ahaleginduko gara, noski.
A.–Mediterraneoko garapen ardatza aipatu duzu, hor dago Barcelona-Marseille ardatza... Nola ikusten duzue arlo honetan egoera, zein egoeratan egon gaitezke 1992an?
M.G.C.–Nire ustez Europa amankomun eta espazio bakarrean pentsatu behar dugu. Eta honen gune produktiboa Europako erdialdea da, Paris inguruak, Benelux, Alemaniako eskualde handi batzuk... Baina erdigune honetan sortzen den aberastasunak hedatze prozesu bat izan du, eta hedatze horrek Mediterraneo aldera jo du nabarmenki, Italiako ifarraldera lehendabizi eta mediterranear Frantziara eta Espainiako ekialdera gero, Catalunyara batipat. Zentzu honetan abantailezko egoeran dago. Hori ona da, baina gure eginbeharra Atlantikoko ardatzak bere posizio europearra izan dezan saiatzea da. Badirudi Mantxako ubideko tunelak eragingo duen trafikoaren zati bat Parisko mendebaldera desbideratuko dutela, eta hor, atlantiar Frantzian ardatz bat sor daiteke eta bere sarrera-muga Irun izango da, Madril eta Lisboarunzgo bidean. Orduan, Euskal Herriaren posizio geografikoa oso ona da, baina horretarako komunikabideen azpiegitura garrantzitsu baten beharrean gaude, eta horrek eragingo lukeen trafikoaren parte bat gureganatzen ahalegindu beharko gara, eta aberastasuna sortu. Horregatik projektatzen da azpiegituraren hobetze orokorra epe ertaineko plangintza ekonomikoan.
A.–Hor diru kantitate batzuz hitzegin da, 200 mila milioi aipatu dira...
M.G.C.–Nik ez dut zifrez hitzegin. Gastua gobernu zentralak egin behar duenean, alferrikakoa da hemen zenbat gastatu behar den esatea. Nire betebeharra, Ekonomia eta Plangintza Kontseilari bezala, gure gastoa planifikatzea da, Komunitate Autonomokoa. Orain, gobernu zentrala sartzen den proiektuak badira, erabakitzeko gaitasunik ez dut.
A.–Komunitate Autonomoak Estatuari kupoaren bidez ordaintzen dionaren eta inbertsio estatalen bidez jasotzen duenaren artean ez al dago desoreka handia?
M.G.C.– Euskal Herrian entzuten den eritzia asko eman eta gutxi jasotzen dugula da, baina katalandarrek kupoarekin izugarrizko negozioa dugula diote. Espainia osorako autobia plangintza egiten ari badira, bada, autobiak hemen ere egingo dira, abiadura handiko trena egiten bada Euskal Elerria zeharkatzerakoan ere abiadura handikoa izaten segiko du... Kontua da gaur egun obra handien exekuzio egutegia Euskaditik pasatzen ez diren obrei begira dagoela. Gure asmoa plazo horiek aurrera daitezen negoziatzea da.
A.–Zer suposa dezake hainbestetan aipatzen den Merkatu Bakar Europearrak?
M.G.C.– Konpetibitatea behin betikoz... Merkatua babestua zegoenean ez ginen merkatuaz arduratzen. Adibidez, 1986an, aparailu babeslea kentzen hasi zen urtea hain zuzen, ondorioak begibistakoak izan ziren, esportazioek behera egin zuten Espainia osoan, Euskadin oso nabarmenki, eta inportazioek gora egin zuten. Kanpo komertzioan, beraz, urte txarra izan zen 86a, 87a ere bai... Baina 1988an, orainarte behintzat, aldaketa bat eman da, Euskal Herriko esportaketak dexente hazi dira. Ez naiz hau errekuperazioa denik esatera ausartzen, baina datu puntual bat da, hots, 1988ko lehenengo sei hileetan Euskal Herriko esportaketak % 27an hazi dira.
A.–Zein eritzi duzu untzigintza sektorearen porrotaz?
M.G.C.–Baina hori gainditutako fenomenua da. Hor dago, kontratu apalagoak eginaz... Sektorea internazionalki asko erori da... baina untzigintza arloko birmoldaketa amaitu da, espero dezagun behintzat. Eta zerbait zintzilik geratu bada zerbait txikia izan dadila, traumarik ez dezala sortarazi.
A.–Hitzegin dezagun gure ekonomiaren arazo nagusi den langabeziaz. Batetik ekonomiaren hazkundearen indarrak produktibitatearen hazkundea bultzatzen du berez, eta ez lanpostuen sortzea. Eta bestetik, badirudi Eusko Jaurlaritzaren politika ekonomikoak azpiegituraren indartzeari eta ekonomiaren modernizatzeari ematen diola lehentasuna, eta ez langabezia gainditzeko politikari...
M.G.C.–Nik ez nuke hori esango. Nire ustez parean joan behar duten bi helburu daude. Hau da, ezin duzu biztanlegoaren zati inportante bat halabeharraren eskuetan utzi. Baina kontua da gastu publikoa bi eremu horiek betetzera zuzendu beharrean aurkitzen zarela. Ekonomia ez baduzu modernizatzen, inoiz ezingo duzu lanposturik eskeini. Arazo handiena da ekonomia modernizatu artean ezin dituzula langabetuak bere zoriaren eskuetan utzi. Oreka hori lortzea da zailena.
A.–Nola da posible alderdi sozialistaren eta PNV bezalako alderdi kontserbatzailearen artean politika bera egitea?
M.G.C.–Akordiotan oinarrituz... Borrokak badira baina kanpotik dirudiena baino gutxiago, ekonomiaren arloan gainera ezin zara oso urrun egon... Nahiko onargarria da nik azaldu dudana, ekonomiaren bi aldeerantz jo behar duzula alegia.
A.– Baina batzuk enpresaritza munduaren alde egingo dute gehiago, besteek ez...
M.G.C.–Ez, zeren eta une gogorrak pasatzen ari ziren entrepresak diru publiko ugariz zuzenki lagundu ondoren, ekintza moeta hori mantendu egin behar da baina hori marginala da beste gauzen ondoan. Entrepesak porrot egin ez dezaten diru publikoa sartu beharra gero eta gutxiagotan gertatzen da beharrezkoa. Hor dugu sektore elektrikoa, baita untzigintza ere, baina hoiek kenduez gero kasik ez da globalki egoera horretan dagoen sektorerik.
A.– Badirudi alderdi sozialistaren politikari sozialistatzat jo daitekeen ezer gutxi geratzen zaiola...
M.G.C.–Segun eta zer jotzen duzun sozialistatzat. Begira, bai Madrileko gobernutik eta bai Gasteizkotik egin dena zera izan da, nahiko hondatua zegoen ekonomia birreraiki. Eta hori konpontzeko gaixo batekin egin behar izaten den bezala batzutan moztu egin behar da, eta operazioaren unea gogorra da baina derrigorrezkoa. Eta emaitzak, orainartekoak behintzat, nire ustez nahiko onak izan dira. Espainia modan dago Europa aldean, eta Euskal Herria ere modan egon dadin ahalegindu behar gara. Irabaziak ateratzen ari diren sektore handiak daude, eta funtsezkoa da... Orduan, sozialista al da irabazi handiak izatea? Bada, irabazi handirik ez badago, ez dago inbertsio berririk, eta inbertsio berririk ez badago, lanpostu berririk ere ez. Eta gainera, jainkoak libra nazala ekialdeko ekonomia sozialista famatuekin konparatzeaz, non porrot ekonomikoa begibistakoa izan baita.
A.–Kanpotik ba al dator inbertsiorik?
M.G.C.–Beno, oso apalki. Azkenengo datuek Espainiara datorren inbertsioetatik %3a hona datorrela diote. Oso gutxi dela pentsatuko duzu... baina iazkoa baino gehiago da eta laugarren komunitate autonomoa gara Estatu mailan kanpoko inbertsioen arloan, Madril, Catalunya eta Andaluciaren atzetik. Terrorismoak eta gatazka sozialek min handia egin digute, kanpoan dugun irudia oso txarra da.
A.–Irudi kontua al da bakarrik?
M.G.C.–Nik uste dut terrorismoak negatiboki eragiten duela. Zein neurritan? Ni ez nintzateke hori kalkulatzera ausartuko. Gatazka sozialek ere eragiten dute, nire ustez 'Euskalduna'ren kontua bestea bezain kaltegarria izan da batzutan.
A.- 'Euskalduna' aipatu duzu. Zer esango zenioke orain 'Euskalduna'ko langile bati?
M.G.C.–Nik langile askoz dut ardura, eta langabetuen artean txarrenak ez dira 'Euskalduna'koak. Langabetuei ezer esatera ez naiz ausartzen, asko mintzen nauen gaia baita. Besteak baino babestuago dauden langabetuak dira, eta ez dira irten kalera txikizioak egitera eta irudi txarra ematera. Bortxazko protestez lorpen gehiago erdietsi daitekeela pentsatzeak larritu egiten nau.
I. URIA I. MURUA
"Nazioarteko testuinguru positibo baten barnean ari gara hazten".
Crespo Garcíaren ustetan, gure eginbeharra Atlantikoko ardatzak bere posizio europearra izan dezan saiatzea da.
"Euskaldunakoak besteak baino babestuago dauden langabetuak dira, eta ez dira irten kalera txikizioak egitera eta irudi txarra ematera".
13-15


GaiezEkonomiaLanaLangabezia
GaiezEkonomiaBesteak
PertsonaiazGARCIA3
EgileezMURUA2Ekonomia
EgileezURIA3Ekonomia

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude