Antton Gómez: "Alderdiak oinarrizko printzipioei atxekitzen jarraitukodu"


1988ko martxoaren 06an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Antton Gomez-ekin elkarrizketan.
EAE-ANVk martxoaren 5-6an kongresu berri bati ekingo
Antton Gómez: "Alderdiak oinarrizko printzipioei atxekitzen jarraituko du"
Egoera politikoak eskatzen duen egokitasunari atxekiz, Eusko Abertzale Ekintza ANV martxoaren 5 6an kongresu berri bati lotuko zaio. Alderdi historikoa izan arren, komite nazionalekoa den Antton Gómez 23 urtetako gasteiztar gaztearekin egin dugu topo. Kongresuari eta egungo egoe ra politikoari errepasotxo bat eman nahi izan diogu.
ARGIA.–Nola kokatuko zenuke gaur Eusko Abertzale Ekintza-ANV, partidu zahar hori?
Antton Gomez.–Laburbilduz, 1930ean sortu zen alderdia. Askotan esan izan da ANV PNVren eszisio bat dela baina hori ez da egia. Orain PNV dena lehen bi zatitan zegoen, alde batetik komunionistak eta bestetik tradizionalistak, guztiak bat egiteko kongresu bat egin zuten. Militante talde batek ponentzia aurrerakoi batzu azaldu zituen eta onartu ez zutenez, alde egin zuen, biharamonean Barakaldon bildu eta "San Andres-eko Manifestua" kaleratu zutelarik. Hauxe da alderdiaren-oinarria.
Gerra baino lehen lehen kongresua egin zen eta alderdi txikia izanik, gerra garaian bost batailoi atera genituen, Ibar Ezkerretik batez ere. Gure Alderdiak ez zuen Santoñako Errendizioa onartu eta Asturiasa pasa ziren, gero, ahal zutenak Catalunyara. Alderdi historiko bat da gurea.
A.– HBren barnean dagoen alderdi bat da ANV; gaur egun nola ikusten duzue Herri Batasuna?
A.G.–Alde batetik, guk, edozein alderdi bezala, programa bat dugu. Askotan PNV edo EEtik esaten denean, KAS alternatiba polimiliek asmatu zutela, guk esaten dugu KAS alternatiba horren gauza asko gure programan zeudela 1930. urtean. Gure lerroan dagoelako biltzen gara HBn, gainera azken finean, gu HBren fundatzaileak gara.
Guk Mahai Nazionalean 4 partaide ditugu eta gure militanteak HBren herriko komiteetan, herrialdeko komiteetan, piska bat sakabanaturik daude. Alderdiaren helmuga bat ezker abertzaleen batasuna izan da eta horrela uler daiteke alderdiak pisua galtzea HBren alde. Oso zaila bait da HBko militante kutsua eramatea eta, era berean, gure alderdiarena.
A.–Zein pisu espezifiko du egun ANVk, zein da bere presentzia?
A.G.–Odon de Apraizek esaten zuenez, Gasteizen militante gutxi baina onak zeuden. Horrek esan nahi du gerra baino lehen ez zuela indar handirik hartu, alderdiaren hazkundea moztuta gelditu zela alegia. Gasteizen 36a baino lehen 200 militante soilik zeuden baina pisu moral handikoak. Hala ere alderdiaren indar nagusia betidanik Bizkalan egon izan da, Ibar ezkerrean bereziki. Gipuzkoan Irungo junta da zabalena eta Nafarroan, bai lehen eta bai orain, jende gutxi dugu. Araban berriz, Gasteizen esistitzen gara batez ere.
A.–HBren barnean egonik, ba al dituzue diferentziak, adibidez EA-PNVren arteko banakaketa eman zenean, HBk horiekiko azaldu zuen eritzi publikoekin?
A.G.–Alde horretatik, guretzat EAk eta PNVk alpargata beretsuak erabiltzen dituzte. Hau da, bi alderdi horien arteko diferentziak pertsonalak dira, ez politikoak. Gauza hauetan gu ez gara aldentzen HBk daraman politikarekin, baina askotan gu HBk ez duen ikuspegi historiko batez baliatzen gara, urte asko bait badaramagu borrokan PNVko jendearekin. PNV alderdi historiko bat denez, alderdi abertzale historiko bezala errespetzen dugu.
A.–Behar bada, batasun horretan azterketa desberdinak egiten dituzue.
A.G.– Lehen esan bezala, ANVri, jende hori aspalditik ezagutzeak, ikuspegi historiko bat ematen dio. PNV arrazista eta atzerakoia zelako sortu zen ANV, ateo fama izan dugu baina ez da hori; guk elizaren kontra jotzen dugu honek herriaren kontra jotzen badu. Guk eliza alde batetik eta politika bestetik joatea planteatzen dugu eta hau, orain 60 urte abertzaleen artean, oso fuertea zen.
A.–Eguago gaici helduz, zein da negoziazioari buruz egiten duzuen azterketa, edota zein da zuen eritzia?
A.G.– Negoziazioa ezker abertzaleak aspalditik eskatu duen gauza bat da. 'Euskal Arazoa' deitzen dutenak konponbide politiko bat eduki behar duela uste dugu. Guk erakunde armatu eta gobernuaren arteko negoziazioa begi onez ikusi behar dugu; ezker abertzalearen taktikak azken finean bere froituak eman dituela esan daiteke.
Garbi dagoena da, oraingo negoziazioa oso luze eta gorabeheretsua izango dela eta edozein gauza gerta daitekeela.
Gure alderdiak independentzia eta sozialismoa ditu helburu eta hori lortu arte ez gara geldituko. Negoziazio horretatik, logikoki, independentzia lortzeko ahalmena emango duen marko bat atera beharko da.
A.–Bestalde, martxoaren 5-6an egingo duzue zuen kongreso berria.
A.G.–Bai. Alde batetik, alderdiaren karguak berritzeko egina dago, Idazkari Nagusia, lehendakaria, Komite Nazionaleko 33 kideak... eta delegatu politikoa botoz aukeratzekoa, zeren lehen Idazkari Nagusiak aukeratzen bait zuen. Eta bestetik, bere presidentea ere duen Komite Historikoa dago, bereziki gudari zaharrez osatua. Hauexek dira berritu behar diren karguak.
Gero ere, estatutoen egokitzea egingo da. Ez dut uste oinarrizko printzipioak ikutuko direnik, halere, hori kongresuak ikusi beharko du, baina alderdiaren funtzionamendurako estatutuak, hala nola junten antolamenduari buruzkoak, epe laburreko estrategia eta, dira aldatuko direnak.
A.–Gaur egun HB ez da koalizio bat, alderdi politito bat baizik. Hala ere, HASI, ANV, independientesk... guztiak HBren barnean dande. Nola interpretatzen da hau ANVren ikuspegitik?
A.G.–HBk Euskal Herriko sektore zabal batetan aliantza historiko baten papera jokatzen du. Nazio Askapenerako Euskal Mugimendua hain zabala denez gero, normala da bizkar hezurra ere zabala izatea; ez bait litzateke zuzena izango bizkar hezur hori alderdi bezala definituko bagenu. Alderdi batek programa eta joera zehatz bat azaldu behar du, eta hau askoz zabalagoa da gainera sektore gehiago hurbiltzen ari da. Eta honek ez du esan nahi nebulosa bat denik, erreibindikazio zehatz batzu daude.
A.–Kongresu honetatik zein bi. de, zein estrategia irtengo da. Alda. keta handiak espero al dira?
A.G.–Zaila da esatea: «hau gertatuko da eta hau ez»; bestalde, nolabaiteko manipulazioaren susmoa ikus lezake norbaitek. Garbi dagoena HBren barnean jarraituko dugula da; alderdiak bere oinarrizko printzipioei atxekitzen jarraituko duela ere bai.
A.–Mahai Nazionalaren egituraketa egungo egoerara egokitzekotan daude. Zein izango da ANVk eramango duen proposamena?
A.G.–Guk lau ordezkari ditugu Mahai Nazionalean, hauen funtzioa Mahaia eta gure alderdiaren basearen arteko komunikazioa erraztea da, horregatik ordezkari kopuru honi eustea eskatuko dugu, edota gehienez batean murriztea.
IÑAKI ZUBIONDO

"Neurri handi batetan kongresu hau karguak berritzeko egina dago". 1937an Euskal Gobernuko ministraria izandako Gonzalo Nardiz eta Antion Gómez, biak ANVkoak; bi aro desberdinen adierazgarri.
Antton Gomez gaztearen ustez,kongresu honetan epe laburreko estrategia egokituko da.
14-15

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAE
PertsonaiazGOMEZ2
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


2025-08-12 | Mikel Aramendi
Zergatik halako muga-zerga AEBek Indiari?

Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Eguneraketa berriak daude