Jose Luis Olamendi: "Eguneroko bizitzak denbora gutxi uzten dik poesiarako"


1988ko urtarrilaren 17an
Jose Luis Otamendirekin elkarrizketan.
«ZAINETAN MURRAILAK», BERE HIRUGARREN POEMA-BILDUMA AURREKO HILABETEAN ARGITARATU ZUEN «SUSA»K
Jose Luis Olamendi: "Eguneroko bizitzak denbora gutxi uzten dik poesiarako"
Azpeitiar honek hiru poema liburu kaleratu ditu urte mordoskaren tartez eta horietaho azkena ("Zainetan marrailak".) duela oso gutxi. Halere, 29 urteko gazte hau ezezagun samarra da euskal letretan. Poeta denaren seinale.
A.–Bazegok jende bat, behin liburua argitaratu ondoren, ba nolabait bere liburua berea ez balitz bezala sentitzen duena. Urruntasun hori sortu duk higan, ala.?
J.L.O.–Neurri bateraino bai, baina ez diat ahaztu nahi. Heure istorioa duk.
A.–Eta, hire poema argitaratuak paperean ikusiz, zer sortzen ditek, zirrararen bat?
J.L.O.–Ba, poza lehenengo, aukeran daudela beste zenbaitek hartzeko eta helburua azken batean horixe huen. Nik hori uste diat, helburu nagusienetakoa hori dela, heuregandik kanporatzea beste era batetara. Akaso bestetan hainbeste kostatzen zaian kanporaketa hori, literaturaren bidez lortzea. Agian, horrek arrisku bat dik: poesia hutsaldi huts bezala hartzea, eta ez diat uste hori bakarrik denik. Heure bilaketa horretan bide bat egiten duk, baina bide horrek egiteko erak erakusten dizkik. Alegia, kontua ez dela bakarrik helburu hori lortzea, baizik eta nola lortzen den ere gorabehera handikoa dela.
A.–Idazle bezala poetatzat har az hakegu. Poesia idatzi duk beti, jpoetatzat duk eure burua, hobeto aurkitzen haiz poesian?
J.L.O.–Poesia askoz komodoagoa duk nire eritzirako, orain arte behintzat neure burua ez diat gauza ikusi prosarako, ipuin pare bat egin dizkiat baina, ez nauk saiatu sekula seriotasunez. Tentazioak sartzen zaizkik prosazko lan majoak ikusita eta akaso oso zailak ez diruditenak izanik, baina ez diat sekula betarik hartu eta ez diat sekula horrelako adorerik ukan.
A.–Garbiketa, aukera. keta lan handia egiten duk?
J.L.O.–Bai, kristorena. Ba, azkeneko berrogei poema txiki hauetarako, orduan behintzat, berrehun eta hirurehun poema artean izango hituen. Ehuneko hogeiren bat edo aukeratuak.
A.-"Zainetan murrailak" duk hire hiragarren eta azkeneko poesi bilduma. Poema mordoa honez gero eta halere egilea ezezagun samarra duk oraindik. Poetak normalean ezezagunagoak dituk, narradoreak baino adibidez, zergatik?
J.L.O.-Nik uste diat garbi dagoela.Narratiba askoz gehiago iristen duk, errazagoa eta atseginagoa, subjetiboagoa duk,neke gehiago eskatzen ziok poesiak irakurleari. Ikasle artean ere garbi ikusten diat nik ori.
A.–Alegia, prosan da. goena dagoela eta poesian berriz, ez dagoena ere egon litekeela...
J.L.O.–Horixe duk, askoz dastatze subjetiboagoa dela poesia, neurri handi batean. Gauzei begiratzeko beste era bat eskatzen duela. Neronek ere askotan askoz gustorago leitzen diat narratiba, irakurtzea atseginagoa suertatzen zaidak batzutan. Alde batetik poesia izan liteke alienazioaren kontrako antidoto efektiboagoa, baina alienazio berak nekez lagatzen dik tarte bat poesiarentzat. Lanak edo langabeziak, berdintsu edo areago oraindik–, eta eguneroko bizitzak denbora gutxi uzten dik poesiarako.
A.–Hire liburu honetan poema gehientsuenak maitasun aldetik zoaztik. Monotematikoagoa ote duk liburu hau besteen aldean?
J.L.O.–Egia esan, banekike neuk ere!. Ez nauk oso ondo akordatzen. Tendentzia bezala bai, "Zainetan murrailak"... maitasun poema dexente zegok hor. Baduk mordoska bat, sail bat. Askotan maitasuna aitzaki gisa hartzen duk beste zenbait gai ikutzeko. Norbait interlokutore bezala hartu behar dualako eta ez haiz ari prezeski pertsona konkretu batetaz, andrea edo norbait maite duanaz, hori nahiko nabarmen ikusten duk poemetan. Oso abstratuak dituk, maitasuna ideala duk, joera handia diat idealizatzeko. Bizitza errealean ere bai, jendearekin ditudan harremanetan, baina poesian erabat edo asko. Maitasuna, konpasa ematen didan zerbait bezala duk, beste zenbait adarretara jotzeko gero.
J. Arano , J. Landa.
52

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakOTAMENDI2
PertsonaiazOTAMENDI2
EgileezARANO1Kultura
EgileezLANDA2Kultura

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jose Luis Otamendi
Barru eta kanpo

Egunak laburtzen ari dira nabarmen, ihintza gailentzen ari da goizetan eta aurki lurruna ahotik darigula bildu beharko dugu jertse eta bufanda artera. Uda amaiera gozoa izan dugu, halere, euskal literaturazaleok: bestetzuen artean heldu zaigu apalategietara Jose Luis Otamendiren... [+]


Lasa eta Zabala, poesiaren bidez oroituak Tolosan

Lasa eta Zabalaren erailketen 30. urteurrenaren harira, Kareak erre ez duena poesia emanaldia eskainiko dute hainbat sortzailek Tolosan, hilaren 11n.


2008-03-09 | Pilar Iparragirre
Jose Luis Otamendiren olerki libururik politikoena

Jose Luis Otamendi ::Erlojuen mekanika

Susa

orrialdeak::94

prezioa ::11.50€


Eguneraketa berriak daude