Jose Luis Otamendi: "Poesia ezaxolakeriari eta kaosari jartzen diogun hesia da"


2007ko azaroaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Jose Luis Otamendik esanak  Erlojuaren mekanika (Susa) argitaratu berritan: "Utopiarik gabe ez dago bizitzerik, baina askotan fedea falta zaigu utopiarako jartzen zaizkigun bideekiko. Nik uste dut inkonformismoa nahitaezko jarrera dela poetarentzat, idazlearentzat, edo edonorentzat bizitzaren aurrean. Poesia, eta orokorrean sormena, ezaxolakeriari, kaosari, denboraren diktadurari jartzen diogun hesia da, neurri handi batean. Inmobilismoa azkena da poeta batentzat. Borroka nahitaezkoa da, eta borroka egin beharra dago, nahiz eta oker egon eta nahiz eta askotan horrek maite ez ditugun ondorioak ekarri. Borroka nahitaezkoa da, nahiz eta batzuetan, liburuaren hirugarren atalean batez ere erakusten den bezala, borroka horrek patetiko bihurtzen gaituen, nahiz eta 60 urteko rockeroen itxura hartu". (2007-11-22)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jose Luis Otamendi
Barru eta kanpo

Egunak laburtzen ari dira nabarmen, ihintza gailentzen ari da goizetan eta aurki lurruna ahotik darigula bildu beharko dugu jertse eta bufanda artera. Uda amaiera gozoa izan dugu, halere, euskal literaturazaleok: bestetzuen artean heldu zaigu apalategietara Jose Luis Otamendiren... [+]


Lasa eta Zabala, poesiaren bidez oroituak Tolosan

Lasa eta Zabalaren erailketen 30. urteurrenaren harira, Kareak erre ez duena poesia emanaldia eskainiko dute hainbat sortzailek Tolosan, hilaren 11n.


2008-03-09 | Pilar Iparragirre
Jose Luis Otamendiren olerki libururik politikoena

Jose Luis Otamendi ::Erlojuen mekanika

Susa

orrialdeak::94

prezioa ::11.50€


Eguneraketa berriak daude