Maribel Belastegi: "Bertolt Brecht Ezagutu Behar Da Teatro Politikoa Zertan Den Jakiteko"


1987ko azaroaren 22an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Maribel Belastegi antzerkilariari elkarrizketa
Maribel Belastegi: "Bertolt Brecht Ezagutu Behar Da Teatro Politikoa Zertan Den Jakiteko"
ARGIA.–Arrazoi berezirik izan da "Transito Bat"ek Bertolt Brecht-en obra baten taularaketari heltzeko?
MARIBEL BELASTEGl.–Ba, ordua delako, ezta? Tira, Brecht-i errespetu handia diot, eta bestalde "Ezteiak" bezalako obra baten adaptazioa ongi egokitzen zaio gure antzerkia egiteko manera eta ezaugarriei. Dibertigarria gertatuko da eta aldi berean egurra partitzen du toki guztitatik. Bertolt Brecht-ek bere hasierako bolada anarkista samarrean idatzi zuen obra hau, dadá eta expresionismoaren tarte horretan, eta hori igerri egiten da: ezkontzaren instituzioa hankaz gora utziko du, deskalabru batetik abiatu eta erabateko zorakerian amaitzeko.
Gainera, ez da «Baul» edo "Madre Coraje" izan daitezkeen bezain estuak kokapen historikoari eta politikoari dagokienez –Alemaniak egindako ehun urtetako gerrateak–, eta horrela rekreazioak egiteko aukera ugari eskeintzen ditu «Ezteiak» lanak. Areago oraindik, nekazal mundutik jaso dugun moralaren aurrean gauza asko auzitan ipiniko dituela pentsatzen dut.
A.–Zer kontatzen da ordea "Ezteiak"en.
M.B.–Burges txikien ezkontza bat, ezkontza bazkaria. Ordu eta laurdeneko obra da. Bikote bat ezkontzen da, bazkarian bertan beste gaztetxo bikote bat sortzen da, zazpi urte ezkonduta dagoen eta elkar ezin ikusi duen hirugarren bikote bat ere bada, eta azkenik ezkongaietariko baten aita eta bestearen ama. Hasiera batetik somatzen da koktel latz bat lehertzear dagoela. Gizarte mailaz gora egin nahi duen burges taldearen erretratuaren aurrean aurkituko gara: dena da itxuraz ederra, baina koloka izugarri batetan mantentzen salatzen dena, azken batean bertan behera erortzeko.
A.–Lehen esan duzu badela ordua Bertolt Brecht egiteko!
M.B.–Brecht ia sekula ongi egin ez delako. Eta egun ez da egiten gainera. Teatro politikoa zertan den jakiteko Bertolt Brecht ezagutu behar da, eta, jakina, guk ezin dugu ideologia politikoa alde batetara utzi Euskal Herrian. Eskerrak!
A.–Obra honen beste bertsiorik egin ahal da orain arte?
M.B.–Bai, Estatu espainolean benetan bertsio onak egin izan dira. Neroni ere bertsio horietako batetan oinarritu naiz neurri handi batetan, Brecht beraz gain. «Los Goliardos» taldeak egin zuen Madrilen 1973. urtean, eta gero Estatu osoan barrena. Eredu paregabea dela aitortu behar dut. Gero baita ere, uste dut Gasteizko talde batek ere taularatu zuela beste bertsio bat, baina ez nuen hura ikusi ahal izan.
Lehen aldia izango da beraz euskaraz egiten dela, aldez aurretik Brecht-en zeozer egin den arren. Testu on bat ekarriko dugula iruditzen zait.
G.A.
Bertalt Brecht-ek 20. hamarkadan izkiriatu zuen "Ezteiak".
47

GaiezKulturaAntzerkiaAktoreak
PertsonaiazBELASTEGI1

Azkenak
Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


Eguneraketa berriak daude