"La Gaceta"ko langile Batzordearekin
Langile Batzordea: "Zor Zaiguna Kobratzeko Ziurtasunik Ez Dugu"
Zalantzarik gabe, "La Gaceta"-ren porrot honetan kaltetuenak, ohi bezala, langileak izango dira, kalean geratzeko posibilitate handiak bait dituzte antza denez . Oraindik ere egunkariko egoitzan egunero aurki daitezken langileen ordezkari gisa Entrepesa Komiteak bere eritzien berri eman digu. ELA, CCOO eta UGT sindikatuak dira komite honetako delegatuak.
GALDERA.- Badirudi "La Gaceta"ren porrota behinbetirakoa dela. Zein egoeratan aurkitzen zarete orain langileak?
ERANTZUNA.– Mixast-ek kontratuen ezerestapena eskeintzen digu irtenbide baten truke. Heuren asmoa ondasunen enbargoa deklaratu eta subasta egitea da, subastan ateratzen denarekin ahal dugun neurrian zor zaiguna eskuratu dezagun. Beraz, zor digutena ordainduto diguten ziurtasunik ere ez dugu, subasta bat oso hipotetikoa baita.
C.–Duela gutxi kredito batzuk jaso omen zituen Eranzi S.A.-ak.
E.–Bai, Bizkaiko Aurrezki Kutxa Probintzialari eta Bilboko A.K. Munizipalari kredito kontzertatu bat eskatu zitzaien eta erdietsi zuten, 150 miloitakoa hain zuzen ere. Soldatak ordaintzeko erabiliz gastatu dutela esan digute, litekeena da hori hala izatea, baina ez erabat, kreditoa ordaintzea Abuztuak 3an bukatu bait zen, eta ordutik ez da soldatarik ordaindu. Diru hori non gastatu den erakutsiko diguten dokumentuak ikusteko zai gaude.
G.–"La Gaceta"-ren itxiera honetan E.A.J. alderdiaren eskua ikusten al duzue?
E.–Mixast-en atzean E.A.J. dagoela esaten dute, gu Arzallusek "El Independiente" egunkariari egindako deklarazioetara mugatzen gara. Balorazio desberdinak egin daitezke, porrotaren kausak bi izan daitezkeelarik: bata, ekonomikoa, bi akzionisten arteko gerra alegia, eta bestea, politikoa, hau da, E.A.J.-ri, baldin eta alderdi hau "La Gaceta"-ren atzean badago jada politikoki ez zaiola interesatzen egunkaria.
I. MURUA
25
GaiezEkonomiaSindikalginMobilizazioGrebak
GaiezKomunikabidPrentsaEgunkariakLa Gaceta d