Joxerra Gartzia, Irratietako Esperientzia Utzi Gabe Telebistarako Pausua Ematekotan


1987ko irailaren 20an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Lehen "Sorgin Afaria", «Baratzako Pikuak» Orain, Gisa Desberdinetako Saioak Egin Ditu Euskadi Irratian
Joxerra Gartzia, Irratietako Esperientzia Utzi Gabe Telebistarako Pausua Ematekotan
Joxerra Gartziak Euskadi Irratian isuri ditu azken urteotako izerdirik nekosoenak. Horrezaz gain, azken aldian beste zerbaitengatik ere izan da notizia: ETBn burutzekotan duen saioa eta kritikari buruzko azkenaldiko eztabaidan zuzeneko protagonista izatea. Gai guztiak ikutu nahi izan ditugu.
ARGIA. - «Euskadi Irratia»n jendeak zutaz gehien oroitzen duen lanaz hasiko gara, «Sorgin afaria» saioaz. Hiru urtez luzatu zen, iaz Pello Zabaletarekiko bikotea hautsiz beste saio batetara pasatuz. Zer oroitzapen dituzu hartaz?
JOSERRA GARTZIA.–Alde batetatik, enbarkada mortala izan zen. Hasi ginenean, egunean bertan esan ziguten horrekin hasi behar ginela, astean sei aldiz larunbata barne, eta beno, uste dut kosto handiekin, egunero hamabi eta gehiago ordu sartuz, irratiko bataz besteko inplikazio mailatik gorako programa lortu genuela. Nik ez dut uste beste sekreturik izan zuenik, bi lagunen artean hiru urtez horri eusteko.
Balantze egiterakoan, bi urte izan ziren horretan bete-betean egindakoak, lehenengo biak, eta gero piska bat hustu egin ginen. Bi urte horietan gauza mordo bat joan ziren, beharbada alferrik erreta, ze ez zen masentzako programa bat, publiko zabalak entzun zezakeena. Gutxi gora behera liburu-irakurleentzako programa izan zen. Entzulego mugatua baina oso fidelekoa, eta oso kritikoa. Orduan, gure entzuleen aportazioa ez zen telefonoz deitzea eta "oso ondo ari zarete" esatea, baizik eta kolaborazio literarioak bidali, eta horrela. Oso roilo majoa sortu zen. Hori «Fernando Amezketarra» lehiaketarekin bukatu zen. Horrekin segitu genuen, baina bertso mundura erabat emanda
A. - «Sorgin afari»tik "Baratzako pikuak" izeneko saiora pasatu zinen. Nola izan zen pausu hori?
J.G.–Agindua. Itxura denez, goiza indartu edo aldatu beharra zegoen, eta pasatu nintzen goizetara besterik gabe. Aurreko urtean jada esan zidaten aldatuko nindutela, eta ez ninduten pasatu. Horrela utzi nuen eliteko kultur programa ahal dela bitxi eta oso inplikatu batetatik, etxekoandreen estereotipoa gogoan hartuta egindako goizeko programa batetara, arinago eta inplikazio gutxiagokoa, bukatu eta hasteko modukoa. Bentaja hori dauka: den bezala hartzen duzu eta ez zure roilo pertsonala bezala. «Sorgin afaria»rekin ez nuen ez aste bukaerarik ez ezer. Dena horretarako zen, edozein ideia sortu eta programarako. Material asko erretzen duzu, eta irratia oso esker txarrekoa da, jan egiten du materiala eta bukatu da. «Sorgin afaria» egunero bataz beste 10-15 folioko pauta idazten genuen.
Goizeko programan ere bi etapa egon dira. Bata otsaila bitartekoa, berri politikoen komentarioekin, eta bestea otsailetik honakoa, erabat dibertimenduzkoa.
A.–Zu gustorago nensentitzen zara goizeko programa honetan, ala lehngo «Sorgin afaria»n? Edo beste modu batetara: zein izango litzateke zure programa ideala?
J.G.–Irratian oso gustora egingo nukeen programa bat alde batetatik oso gauezko bat izango litzateke, baina medioekin. Izan ere, normalean hemen ahaztu egiten zaigu Espainiako irratietan oso famosoak diren lokutoreek atzean hamabi bat lagun dituztela, eta erderaz ari direla, atzean liburu-kopuru kasik mugagabea daukatela, etabar. Hemen, kondizio horiek ez dauzkagularik, bi orduko kultur programa bat bi lagunen artean egitea inposiblea da. Inposiblea ez da, egiten duzu, baina hamabi ordu sartuta. Hori bai, segitu izan bagenu, azkenean agortu egingo ginateke. Ez daukazu astirik ezer jateko. Alde horretatik, gaueko programa bat medioekin, korrespontsalekin, nire gustoko kolaboratzaileekin etabar, interesgarria litzateke.
Beste bat larunbat goiz osoa hartuko lukeen magazina izango litzateke, gauza gratuito askorekin, asteko errepasoa eginez, e.a. Astean behineko lanak aukera ematen dizu aste osoko lanak hartu eta montajeak egiteko. Orain, eguneroko erritmoan, bi orduko magazina egiten dugu bi lagunen artean, eta horrela nekez izan dezakezu aldez aurretik prestatutako materiala, eta hori epe luzera nabaritu egiten da, nire ustez kalitatearen kaltetan.
A. -Euskadi Irratiko azken urteetan eboluzioa ikusita, zein eritzi duzu orokorrean? Publizitate kanpaina euforikoak egin dira, audientzia finkatua omen dago...
J.G.–Nik uste dut hemen gauza asko daudela hobetu beharrekoak, eta ez dut ikaragarrizko enpeinoa ikusten hori hobetzeko. Bestalde ere uste dut guk hemen txoiloa daukagula: publiko oso jakina daukagu, euskaltzale amorratua dena, eta nekez egingo du kritika basati bat euskara hutsez ari den irrati baten kontra. Orduan, oso akritikoa da bataz beste.
A.–Aipaiguzu ondoren ETBrako duzun projektua, literaturaren ingurukoa.
J.G.–Hilabetetan behin izango da «Arkupe»ren barruan, hileroko azken ostiralean eta printzipioz "Paperezko arkupea" izango luke izena. Urriaren bukaeran hastekotan. Nola orduerdia bakarrik den, euskal literatura bultzatzeko izango da baina ez bakarrik. Nik aurkeztutako formula gaika zen. Adibidez, egun batetan izan daiteke literatura beltza, eta protagonismoa litetaturari eta idazleari emanez gaia izango da ardatza. Aurretik grabatutako gauza labur batzu ere izango dira, idazleen txoko pertsonalak eta eskuarteko projektuak azalduz, berez hain literaturzaleak ez direnentzat. Gure ustez argitalpen garrantzitsuenen komentario edo kritikak, eta ikusentzuleen arteko inkestek osatuko dute programa.
JOSU LANDA
48-49

GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irrEsatariak
PertsonaiazGARTZIA1
EgileezLANDA2Komunikabid

Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude