"Ertzantza Ez Da Gogorregia, Konplejoz Ere Jokatzen Du"


1987ko irailaren 20an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Juan Uria, Bergarako Jueza
"Ertzantza Ez Da Gogorregia, Konplejoz Ere Jokatzen Du"
Hemengo auzitegietan okerren funtzionatzen zutenetako bat Bergarakoa zela orain urte t'erdi aipatu genuen. Juez berria daukatela entzuna genuen, "Herri Urrats"ean zebilela ere bai, denbora gutxian ezaguna egin dela. Espero baino juez gazteagoa aurkitu dugu Juan Uria, Monzondarren aurrez-aurre geratzen den Bergarako auzitegi eraberrituan.
ARGIA.–Bergarako juezak bere epaiak euskeraz ere ematen omen ditu. Ez da gure artean gauza oso normala...
Juan Uria.–Oso normala ez bada kultur arazo batengatik da, ez da inor horren kontra ageri delako. Nik ere ez dakit euskaraz, ene sententziak itzuli egiten dituzte, baina prolema da jendeak ez dituela euskaraz eskatu. Abokatuak ere kanpoan euskaraz mintzatuko dira, baina ez ordea juizioetan, edo euskaraz hasi eta espainolera pasatzen dira, beren heziketa gaztelaniaz izan delako. Baina arazoa ez da auzitegiena. Urtebete ta hilabete bat daramat hemen eta denbora honetan hiru baino gehiago ez dira izan euskaraz deklaratzea eskatu didatenak. Eta auziak euskaraz egitea bik eskatu didate.
A.–Gogorra da juez bati entzun beharra euskaldunok garela gutxi tiratzen dugunak.
J.U.–Ez dut esan gutxi tiratzen duzuenik. Esaten dudana zera da, honuntza euskaraz hitzeginez datorren jendeak ez duela interes berezirik agertzen haiei ere hemen euskaraz mintzatzea eskatzeko orduan. Herritarren batek eskatu-duenean berari hemen euskaraz egitea, beti bete dut haren nahia nahiz eta nik ez dakidan, itzultzailearen bidez. Zeren eta garbi dago ni hemen herritarrari zerbitzatzeko nagoela, horretarako pagatzen nau Estatuak, eta ez herritarrak ni zerbitu nazan.
A.–Justiziak espainolez funtzionatzen du gure artean. Juez batek hori aldatzeko zailtasun handiak aurkitzen al ditu?
~J.U.–Bueno, hasteko analfabetismo arazo bat badago: hemen bertan hamar funtzionaritik bederatzik badakite euskaraz hitzegiten, baina ez idazten. Hitzegiten direnak paperetan jartzeko arazoak daude, beraz.
Itzultzeko arazoa konponduta daukagu, zeren eta badugu hemen itzultzaile bat emakume oso jatorra izateaz gain oso efizientea dena. Beste gauza bat da, ordea, paperen arazoa. Hasteko, diru prolema bat da, zeren eta begibistakoa da merkeagoa dela paper bat hizkuntza bakar batean inprimatzea bitan inprimatzea baino, eta euskararen gaiagatik guri diru gehiago ez zaigu ematen. Horretan lan asko dago egin beharra, zeren eta jadanik inprimatzen diren paper guztiak euskaraz eta erdaraz jartzen hasita gaude, baina luzarako lana dago.
Auzitegietan, Euskara Juez Bakoitzaren Arabera
Gai hau ondo lotzea oso inportantea litzateke, eta datorren urtarrilaren lean Justiziaren gai hau Gasteizko Gobernuaren eskuetara pasatzen denean espero dezagun orain arteko sistema aldatzea. Orain auzitegi bakoitzak administratzen du bere dirua, eta bere paperak inprimatzen ditu; komeni litzateke inprimaki guztiak kontzeilaritzak berak txukun bi hizkuntzetan ipiniak etortzea. Dena dela, dena euskaraz ipintzeko urteak beharko ditugu, urteak eta diru asko. Eta gero, oso inportantea izango litzateke auzitegi guztietan egotea norbait euskaraz ondo dakiena. Hori plangintza egiteko ahalmena daukanak burutu behar du, eta ez utzi auzitegi bakoitzean ari direnen esku.
A.–Zu katalana zaitugu. Kataluniatik honuntza aipatzen ari garen gai honetan aldaketa handirik nabaritzen al duzu?
J.U.–Arazoa berez berdintsua da, baina diferentzia funtsezko batekin: katalanez hitzegin egiten da ia Katalunia osoan, eta euskaraz aldiz, zenbait zonalde kenduta, ez da eguneroko bizimoduko hizkuntza arrunta. Eta hori denetan nabaritzen da, eta auzitegietan ere bai, noski. Han inprimakiak katalanez ipintzearena aspaldi pasa zen, nahiz eta planifikaziorik gabe eta gehienetan gauzak juez bakoitzaren esku utziaz.
A.–Euskararen arazoa alde batera utzita, Bergarako auzitegian urtetako lan atzeratua omen zegoen, duela urte bete egin genuen erreportai batean azaltzen genuenez.
J.U.–Egia da lan atzeratu pila bat zegoela, baina desgrazia hori auzitegi askotan gertatzen da, ez dakit, Tolosan... Bergaran gaur egun ere lan asko dago, eta horregatik sortuko da azaroaren 1ean beste auzitegi bat bailara honetan bertan, Eibarren. Baina gurean arazoa ondo hartuta daukagu, eta gaur egun beste auzitegi askotan baino hobeto gaudela esan dezaket ziur.
A.–Euskal Herrian dauden juezak beldur omen dira. Bergarako jueza ere bai?
J.U.–Noren beldur?
A.– Ez dakit... baina askotan aipatu da hemengo juezen beldurra. Eta zu hemen zaude, Gipuzkoa arriskutsu honetako erdian, Bergaran, mundu guztiak ezagutzen zaitu...
J.U.-–Nik ez daukat inolako beldurrik. Behin autoa izorratu didate, kristal guztiak apurtuta, eta 50.000 pezeta kostatu zait broma, baina beldurrik ez daukat, bai zera. Beldurra sentsazio subjetibo bat da, pertsona batzuek besteak baino errezago beldurtzen dira...
A.–Beldurra esaten denean ETArenganako beldurra aipatzen dela ulertzen dugu guztiok.
J.U.–Jendea beldurrak dago galtzeko zerbait daukanean, eta nik ez daukat galtzeko ezer. Beldurra beti zure askatasunarentzako muga bat da, eta ondasunik preziatuena askatasuna da. Nik uste dudana egiteagatik disgusto bat baldin badaukat, nahiago dut arrisku hori nere gain hartzea uste dudan hori ez egitea baino.
Terrorismozkoak deitzen diren deliturik ez dut epaitu, nere konpetentziakoak ez direlako. Ez litzaidake inportako horiek ere juzgatzerik, eta garbi esaten dizuet, beti gauzak esaten ditudan bezain garbi. Ertzainekin izandako istiluetan mintzatu naizen bezain garbi, beti ere kondenatu behar nuela ikusten nuena kondenatuz.
A.–Ertzainen eta batik bat gazteen artean izandako istilu mordoxka bat tokatu zaizu juzgatzea.
J.U.– Ez dut uste ertzain bati "zipaio" deitzea abertzale heroi bat izatea demostratzea denik. Gehienetan ganberrokeria bat besterik ez da, baina badirudi etiketa politiko bat ematen duela, eta horrek «jantzi» egiten du. Urte bete daramat hemen, eta ohartu naiz jende bati «jaztea» gustatzen zaiola, itxurak egitea, eta batzuek hola jazten dira aberriaren heroi balira bezalako itxurak eginez.
Ertzainak Eta Kontrakoak
Erizainei gehienetan justifikaziorik gabe erasotzen zaie. Zenbait kasotan justifikazioren bat aurkitu daiteke, pertsona batek bere eskubideak zanpatzen dizkiotela sentitu eta agresibitatez erantzuten duenean. Baina ez dira izaten normalki horiek gero oihuka doazenak. Jende bat, munduko polizia guztiek egiten duten bezala, fitxatuta daukate, erdaraz «manguis» deitzen direnak, delinkuenteak, eta horiek jasaten dituzte gehienetan Ertzanizaren ekintza dudazkoenak. Ertzantza nahiko errespetotsua da, hori esan beharra dago, eta delinkuente horiek, «komunak» deitzen direnek, jasaten dituzte Ertzantzaren azio horiek: normalean irratikaseteak ohosten dituenari egozten zaio hurrengo lapurreta ere, tipoa «moskeatzen» da eta...
A.–Ertzainek gogor jokatzen dutela, probokatzera ere iristen direla, eta gazteak zanpatzen dituztela diotenekin ez zaude ados, beraz.
J.U.–Ez dut uste ertzainek gogorregi jokatzen dutenik. Behin edo behin esan diet akonplejatuta ere badaudela, polizia burges bat direlako. Polizia iraultzaile bat balira, zaude seguru askoz ere gogorrago jokatuko luketela.
Gertatzen da badela biztanlegoaren zati bat, ideologia konkretu bat duena errespetatzen dudana, dudarik gabe–eta besteren artean garbi adierazten duena drogaren kontrako jarrera, heroinaren kontrakoa batez ere. Ondo. Bada, joan den egunean Arrasaten ertzainek hartu zuten informazio bat: halako tabernatan heroina trafikante batzuk ari zirela, trafikatzen. Holako kaso batean heroinaren kontra hitzegiten duten horiek ez dut esango Ertzaintza txalotu behar zutenik, baina ez beren lana oztopatu bederen.
Baina batzuk hemen heroi izan nahi dutenez, ertzainak taberna horretara zertara joan ziren pentsatu ordez, sekulakoa armatzen dute. Jakina, ertzainek detenitu behar zituztenetako batzuk hasi ziren «cipaios» deika eta hau eta beste eta kristorena montatu zen. Jende pila bat bildu zen, negozioa nondik zihoan jakin gabe ertzainen lanari traba egin nahi ziona, eta trafikanteak libre uztea nahi zuena. Orain dela gutxi gertatu zen hori, eta ez da serioa.
Baina ertzainekin borrokak izaten dira normalean ondo gelditzeagatik, dotore egiten duelako, horrek hemen jantzi egiten duelako. Argi eta garbi diot hori, inolako beldurrik gabe, bere ondorio guztiekin. Nonbaitetik mendekuren bat etorri dakidanaren beldurragatik ez naiz alderantzizkoa esaten hasiko.
A.–Drogaren arazoak bere garrantzia badu zu juez zaren herrialdean, hasi Oñatitik eta Mutrikuraino.
J.U.– Hemen droga dabil, dudarik gabe, baina trafiko handirik dagoenik ez dut uste. Zegoen trafiko txikia ere, bestalde, azken urte honetan urritu egin da, errepresioagatik funtsean. Hasteko, gizartearen funtzionamendurako kaltegarri diren ekintzak erreprimitzeko jarri naute ni hemen, auzitegi penal bat errepresorea da beti. Eta Ertzantzak eta Eibarko Udaltzaingoak nahiko errepresio efikaza egin dute. Hemen sartu diren prozedimentuak ere azkar tramitatu ahal izan ditugu.
Drogazaleekin Zer?
Trafikoa hemen asko urritu da, eta beste lekuetara desbideratu. Trafikoa dudarik gabe, Bilbon dago zentratua. Azpeitiako auzitegiaren esku dagoen zonaldean ere trafiko gehiago dago, batik bat kostaldea bere gain dagoelako, Zarautz funtsean.
A.–Zer egin dezake juez batek droga bezalako prolema baten aurrean?
J.U.–Erreprimitzea da bere eginbeharra, funtsean. Juezak herritarren eskubideak zaindu eta delituak erreprimitu behar ditu. Badira delitu batzuk oso gogor zigortu beharrekoak, heroina eta «crack» bezalako drogaren trafikoa, adibidez. Norberak bere biziarekin nahi duena egin dezala, baina ez dezala auzokoaren bizia izorratu.
Hachis trafikoagatik ez dut inor espetxera bidali, legeak garbi bereizten ditu-eta droga gogor eta arinak. Baina heroinaren tratikoan ari denarekin kontenplaziotan ezin gara ibili.
A.–Eta zer egiten duzu heroinomano arruntekin? Espetxera bidali, errehabilitatzen lagundu...
J.U.–Hasteko, hori juezaren konpetentzietatik kanpo dago. Heroinomanoak, bestalde, normalean ez du errehabilitatu nahi. Istilu batean dagoenean, kotxe bat ohostu edo etxe batean lapurretan harrapatu dutelako, berehala esango du hemen heroinomanoa dela, sindromearekin zegoela... ea zigorra arintzea lortzen duen. Martutenera eramaten badituzte–eta gehienetan ez da hori gertatzen–esaten dute errehabilitatu nahi du ela. Baina hori ez da egia gehienetan: nahiago du "EI Patriarca"ren zentro batean egotea espetxean egotea baino.
Jueza ez da monjatxo bat, eta erreabilitatzea eskatzeko eta zentroa bilatzeko lana heroinomanoaren esku daude. Hala ere, egoki iruditzen zait espetxean bete behar duten zigor denboraldiaren ordez holako zentro batean internatzea. Nahiz eta jakin gezurretan ari direla, baina dudatan beti presoaren alde, ahal ditugun erreztasunik gehien ipini behar dizkiegu sendatu daitezen.
Hori bai, teatroa egiten ari bada, gutxienik azkeneraino egin dezala. Ez orain dela gutxi batek egin zidana: atenuante guztiekin sei hilabetetako espetxe zigorra ezarri, errehabilitatzera zentro batera joatea onartu eta hilabeteren buruan berriro hemendik azaldu.
Negoziaketa Posiblea
A.–Terrorismo deitzen den horretako delituak epaitzea ez omen litzaizuke axola izango, zeuk diozunez.
J.U.–Hori esan dut, eta iruditzen zait delitu horiek ere bertako juezek epaitu beharko genituzkeela. Eritzia eskatu didaten leku eta bilkura guztietan hala adierazi dut, moeta guztietako delitu guztiak lekuan lekuko juezek erabaki behar dituztela.
A.–Horretaz ere hainbat eztabaidatu zen udako oporren aurretik, eta zuk diozun erabaki hori gainean zegoela zirudien.
J.U.–Bueno, zenbait gauzaren eboluzioaren mende dago hori gertatzea, baina ez naiz batere optimista.
A.– Beste gai bat etengabe aidean dabilena ETAren eta Madrilgo aginteen arteko negoziaketarena da. Zein da zure eritzia?
J.U.–Juez bezala ez daukat eritzi bat ematerik. Pertsona bezala, bi pertsonak hitzegitea beharrezkoa dela iruditzen zait elkar ulertu ahal izan dezaten. Hitzegiten ez badute, ezin elkar ulertzera iritsi.
A.–Hitzegin, ala hitzegiteaz gain negoziatu ere bai?
J.U.–Hasteko, hitzegin, elkar ulertu ahal izateko. Gero gertatzen da hizkuntza oso traidorea dela: batek «hizketan ari gara» dio eta besteak "negoziatzen ari gara". Nik bien arteko berezitasuna oso garbi ez dut ikusten, zeren eta bi pertsona hizketan ari badira zerbaitetarako izango da, konponbideren bat aurkitzeko, eta ez denbora alferrik galtzeko. Soluzioa bilatzeko negoziatu egin behar bada, negoziatu egin behar.
Iñaki ZUBIONDO

Euskara justizi administraritzan sartzeko plangintzarik ez dela dio Juan Uriak.
Epe laburrera "terrorismo" delako delituak hemengo auzitegietara ekarriko dituztenik ez du uste Bergarako juezak.
ETAren eta Madrilgo aginteen arteko elkarrizketa eta negoziaketa ongi ikusten ditu Juan Uria juezak.
13-16

GaiezGizarteaJustizia
GaiezPolitikaEuskal HerrPoliziaEuskal poliErtzaintza
PertsonaiazURIA5
EgileezUBIONDO1Gizartea


Azkenak
Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


2025-06-20 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Ekialde Erdia
Mundua begira, Israelek eta Iranek elkarri erasotzen jarraitzen dute

Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]


Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Teresa Zavaleta 
“Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen”

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


Eguneraketa berriak daude