"Esne Txarra Sobran Dugu"


1987ko uztailaren 19an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Enrike Gonzalez jokeyari elkarrizketa
Jokey Batekin Hizketan
"Esne Txarra Sobran Dugu"
ARGIA.–Irabazteagatik beste jokey-ei bidea ixten al diezue?
ENRIKE GONZALEZ.– Hori egitea oso normala da. Denok gaude diruagaitik, bidezkoa da pasatzen ez uztea baina ez oztopatzea. Hor ez: dago zikinkeriarik.
A.–Ba al duzue konplexu bereziren bat?.
E.C–Bai, txiki eta meheak gara eta esne txar asko dugu. Izan ere ogibide honetan, gosea pasa behar da jan ahal izateko. Bi egun daramatzazunean jan gabe, larriegi zabiltza. Helmugara iristerakoan, kilo batek metro bat aurrera ala atzerago geratzea suposa lezake.
A.– Zenbat jenderentzat iristen da exitoa, zer dago suerterik izaten ez duenarentzat?
E.G.–Prolemak ditugu zaldi onekin korritzeko ona izatea baino garrantzi gehiago ematen zaio izena edukitzeari eta izen ospetsudunentzat dira zaldi hoberenak. Ikulluko mutila izaten akaba dezakezu, denak dira beharrezko baina nik ez dut horrela bukatu nahi.
A.–Taldean lana egiten duzue kuadren nagusi, prestaketari eta jokey-ak ala 'mandados' batzu zarete.
E.G.–Prestaketariak eta nagusiak piska bat gutaz ahaztu egiten dira. Benetako erlazioa zaldi eta jokey-aren artekoa da. Prestaketariak jokey-a entenitu beharko luke eta jokey-ak zaldia.
A.–Noiz ezagutzen dira zaldiaren benetako posibilitateak?
E.G.–Kasta duen zaldia ez da 'zakurtzen', erantzuten du eta ez daukazu zergaitik zigortu beharrik, forman dagoenean berari antzematen zaio.
A.–Jokey-aren esne txar hori zaldiak pagatzen al du, krudelkeria praktikatzen al duzue zaldiekin?
E.G.– Uste dut baietz. Ohitura onak erakutsi ordez, batzuetan esne txar horregaitik gaizki eginda dagoela jakin arren gehiegi erreprimitzen ditugu.
A.– Doping-a ematen al da maiz karreratan?
E.G.–Zaldiak atletak bezalakoak dira eta bitaminak hartzen dituzte batzu debekaturik daude eta ez da abusatu behar ze erre daitezke zaldiak. "Butazodina" da horietako bat, eta nere iritziz oso kasu bakanetan erabiltzen da.
A.– Irabaztea zerbaitegaitik trukatuko al zenuke, ba al da tongorik hortik?
E.G.– Ezergaitik ez dago trukatzerik hori, benetan. Hori sentitu eta bizitu egin behar da, lanean akatzen, ernegatzen botatzen duzu astea eta igandean dena irabazteagaitik egiten duzu. Jeneralean honela izaten da badira eszepzioak baina irabaztearen harrotasuna denok dugu eta horrek ematen dizkizu energiak.
41

GaiezKirolaaldi laste
PertsonaiazGONZALEZ2

Azkenak
Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Eguneraketa berriak daude