Urbeltz: "Kultura Tradizionala Biltzeko Hamar Urte Besterik Ez Ditugu‘’


1987ko uztailaren 12an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Juan Antonio Urbeltz, "Interfolk" taldeko partaideari elkarrizketa
«Interfolk» Taldeko Partaide Da, Eta Berriki Beterriri Buruzko Disko Bilduma Kaleratu Dute
Urbeltz: "Kultura Tradizionala Biltzeko Hamar Urte Besterik Ez Ditugu''
Juan Antonio Urbeltz,47 urteko gizon alai eta lasaia, guraso nafarreko euskaldana dugu (Erro bailarakoa), hizketarako ainako euskara gaztetan ikasitakoa. Bere bezitza osoa euskal antropologiaren ikerketari lotua izan da.
Duela gutxi, urbeltz Gipuzkoako Diputaziotik pasatu da, Kultura Zuzendari bezala, berriz ere jatorrizko lanbidea zuen Lankide Aurrezkira itzuli baino lehen. Hala eta guztiz ere, bere beneteko alorra antropologia eta folklore bilketarena izan ohi da, bertan isuri dituelarik kemen eta indarrik baliotsuena. "Argia" dantza-taldearen buru gisa gaur arte bururatu duen lana miresgarritzat jo behar litzateke.
Duela aste gutxi, eta "EIkar" diskoetxearen laguntzaz, disko-kaxa bat argitaratu du "lkerfolk" deritzon taldeak, Beterri bailarari dedikatua. Talde horreteko partaidea dugu Urbeltz, eta hori hartu dugu elkar hizketa honetarako abiapuntua.
ARGIA.–Kultura tradizionala jasatzearren eta zabaltzearren aurrera daramazuen lan horretan, zein ikuspuntutik abiatu zarete?
URBELTZ.–Guk uste dugu herri honen ahozko ondarea jasotzeko denbora gutxi geratzen zaigula, hamar urte baino gutxiago. Hau da, komunikabide modernoetatik kanpo geratutako kultur tradizioa izan duen jendea da bildu behar duguna. Duela berrogeitamar urte inguru irrati eta prentsako berriak filtratzen ziren jendearengan, baina gaur egun baino ahulagoak zirenez ez zuten masá kontzientzian hainbeste eraginik. Beraz, jende horrek 15 urte inguruko adina du, 1934an urte inguru zuten, eta beraien mundu kontzeptuala horretatik nahiko bazterrean geratzen da. Bilketa hau egitea guztiz garrantzizkoa da, beste herri batzuk ere egin dute, eta ez dugu egin behar beste horiek egin dutelako bakarrik, baizik eta desagertzear dagoelako, tradizioko kultura gabe geratu gaitezkeelako.
A.–Ahalegin horren barruan zein kultur forma bildu behar lirateke?
U.–Hor lekua izango lukete, besteak beste, ipuinak, legendak, esaerak, bertsoak, kantuak, instrumenduak, dantzetako musikak... hitz batean, dagoen guztia, denetarik, argitaratuz joateko eta herriko jendeari bere ondarea berritzultzeko asmoz.
A.–Lehen bilduma Beterriri buruz egin duzue. Zer dela eta?
U.–Diseinu geografiko bat egitea izan da gure lehen aukera, eskualde zehatz batena, Beterri adibidez, Beterriko dokumentuak bildu eta ikertuz. Dena bildu ez den arren, horixe bildu da eta argitaratu. Ez gara sartuko kontsiderazio gehiegitan, oso antigualak ala oso modernoak izanen ote diren. Beterriko zenbait jendek gordetzen duen mundu kontzeptuala da, 1982. urtean hau kantatzen zuten, gaur egun ez dakit zer kantatuko luketen. Beraz geografikoki, familia, pertsona, lekuen mailan bildu nahi izan ditugu.
A.–Zergatik aukera geografiko hori?
U.–Geografikoa ez da aukera posible bakarra. Ateratzen diren dokumentuen arabera monografikoak ere osatu litezke, zeinak oso interesgarriak izango liratekeen bai musikologo bai linguistentzat. "Haurtxo txuria", herriko euskal hiztunen ezinbesteko kantua kasu, bere hogei, hogeitamar edo berrogei bertsioekin, ala Ebro inguruko eguerritako abestien eraikidura azter dezagun, edo egin dezagun kaxa bat Euskal Herriko ezpata dantzekin edo gonbara ditzagun Europako ezpata dantzak eta kaxa bat egin musika, dokumentu eta dantza gonbaratu hoiekin. Funtsezkoa, guzti hori desagertu aurretik biltzea da.
A.–Nola izan da lanaren burutzea? Aurretik bilduta al zenuten gehiena?
U.–Urte hauetan zehar grabatzen aritu gara. Duela bi urte inguru mamitu zen projektua, baina arrazoi bat edo besteagatik atzeratuz joan da.
A.–Hamar urteko epea dugula esan duzu. Horrek ez al gaitu pesimismora eramaten?
U.–Bai. Baina data hori botatzen dugunean, ez diogu dena erabat desagertzear dagoela, baizik eta ez ditugula bildu euskaldunen mundu kontzeptualaren apenas ezer. Euskara hitzegiten jarraitzen da, baina ikusteko dago herriek izan duten dinamika mantendu eta aurrera eramaten den ala ez. ikusi behar da ea ez ote garen izaki pasiboak bilakatzen ari. Lehen gizonak erizpide bat kontserbatzen zuen, bazekien galbahetik pasatzen kanpotik zetorkiona eta bere mundu kontzeptuala eraikitzen zuen.
A.–Lan horretarako arazo nagusia zein da, jendea ala laguntza ekonomikoa?
U.–Laguntza ekonomikoarena batipat, materialen bilketarako sare on batzu sortu beharko lirateke, eta hau ez da epe laburreko lana, pazientzia behar da ze adinako jende honi bere ingurunean ulertu behar zaio, ireki egin behar du lasaitasunean, eta jende talde batzu honen orbitan mugitu.
A.–Ba al duzue zailtasun ekonomikogatik argitaratu ezin daiteken materialik?
U.–Argitaratze ezina baino bilketarena da arazoa. Argitaratzearena ez da hain garestia, hori neurturik dago; bilketaren iharduerarako falta zaigu prezeski ekonomi aldetik kobertura. Nahitaezkoa da horretan ihardutea, asteburuetako lana bezala hartzen bada inori ezin zaio exijitu dedikazio plenorik.
A.–Istituzioek bere gain hartu behar lukete...?
U.–Bai, instituzioen papera da...
A.–Zu ere instituzioen barnean izan zara duela gutxi, ez da hala?
U.–Bai, baina berdin du horrek.
A.–Nola ikusten duzu hori, istituzioek lagunduko al dute?
U.–Batzutan iruditzen zait baietz, dena dela oso sinplea iruditzen zait pertsonalki, baina zer gertatzen da? Ba, istituzioek zenbait egitasmo globalki bultzatzen dituztela batzutan eta beste batzutan berriz gauza eskuragarriago, exaktoagoak. errentabilitatea epe motzera emango luketenak –eta gainera oso inportanteak direnak– begibistatik galtzen dituztela.
A.–Jendeak folklorea edo kultura tradizionala, musika eta dantzekin identifikatzen du.
U.–Bai, eta zerbait peioratibo edo asperra bezala jotzen dute. Baina esate baterako, folklorea suntsituz herriaren zati handia hondatzen da. Ikusiko dugu kolektiboren bat soporterik gabe kultura sortzeko kapaz den, herriak hodeietan ez dira bizi eta hori ikustekoa izanen da. Nondik sortu behar du? Botatzen diotena sortuko du. Hondatu eginen dute!
A.–Gaurko kultura, beraz, iraganakoarekin loturik egon behar du, hala?
U.–Futuroa entelekia bat da gizonak buruan duena agian, baina berez gizona oraina eta iragana da, futuroa hemendik minutu batetara iritsiko da, motor bat izan liteke apika, hobeagotzeko sinismena; baina dena iragana eta oraina da, herri batek badu bere iragana, herri honek kultura preindoeuropeoa du eta hori ez da inoren kontzesioa.
J. LANDA J.M. ARANO
46-47

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaDantzaTaldeakIKERFOLK
PertsonaiazURBELTZ1
EgileezLANDA7Kultura
EgileezARANO1Kultura

Azkenak
“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude