Iratzeder, Belokeko Komentua Utzita Afrikako Lurraldeetara Doa Misiolari


1987ko maiatzaren 24an
Xabier Diharce "Iratzeder" apaizari elkarrizketa
Beningo Errepublikara Abiatu Aurretik Elkarrizketarako Aukera Poeta Nagusi Honekin
Iratzeder, Belokeko Komentua Utzita Afrikako Lurraldeetara Doa Misiolari
Gerra ondoko poetarik pisuenetakoa "Otoizlari" aldizkariko arima dugu Xabier Diharce "Iratzeder", 67 urteko euskaltzain hau Donibane Lohitzunen jaiotaioa dugu, eta Belokeko komentuan baru izan ondoren, Afrikaio bidea hartu berri du, Beningo Herri Errepublikarra. Gainera, oraingoz Euskal Herrira itzultzeko asmorik joango da.
ARGIA.– Aita Iratzeder, jakin dugu, Afrikarat joanen zarela bizitzaren olerki berri bat idaztera.
AITA IRATZEDER.– Ez da lehendabizikotz Afrikara noala, hamargarren aldia bait da. Behar nuen hango fraideen ikustera joan. Egun txarrak iragan dituzte han, marxista-leninistak sartu bait ziren herrian. 1918an uste nuen berriz itzularazi behar nituela fraideak. Elkar mintzatu ginen, eta bertan egotea erabaki zuten azkenenan.
A.–Zañanado izeneko herri batean da komentu hori. Non da hori?
A.I.–Zañanado hori Beninen da, Abomey-tik berrogeita hamar kilometrotan. Hango errege handien hiria da, eta beren pausalekua Zañanado zuten. Hor zeuden amazonak, emazte gerlariak, erregeren alde ari zirenak. Zañanado da misiolariak joan diren lehen tokia.
A.–Misiolari lana segituko duzu funtsean?
A.I.–Hango apezpikuak deika etorri zitzaigun otoitz bat egin genezan. Orain Erroman dago, kardenal. Hara noan arren, ez naiz hango komentuaren buru izango, ez bait dakit haien lengoaia, baina laguntzera joaten naiz. Ene laguntza behar dute. Jadanik hiru hilabetez egon naiz aurten han, eta Aita Nagusia ohartu da ene laguntzaren beharraz. Galdetu dut ene Beloke-ko kargua uzteko, eta harat noa.
A.–Benediktinoen usadio bat da hau, azken «Otoitzlari»n agertu duzun bezala.
A.I.–Betidanik Beloke-tik izan dira fraideak misionetan: Aita Duperou joan zen Oklahomarako misionera, larru-gorriengana; eta geroztik ere joan gara Argentinarat Aita Bastres-en bidetik, hango euskaldunez eta hartu eman ukaiteko; bai eta Lur Saindurat Aita Gariador, 1903an. Beloke-k betidanik izan du misionen kezka.
A.–Afrikan misionen kezka gero eta gehiago dela iduriz, musulmanen indarra aipatzen da. Katolikoek arazoak dituzte Afrikako eskualde hartan.
A.I.–Han mahometan gutti da. Lehengo paganoak dira, baina bada zer egin.
A.–Eta zer gertatuko da «Oteitzlari» aldizkariarekin. Gelditu egingo da?, zu bait zinen hango idazle nagusia menturaz.
A.I.–Bertze batzuek egin dezakete Beloke-n. Ni nintzen buru, baina orain guttituak gara Beloken, badira-eta sei urte gazterik ez dela sartu. Gainera zenbait aita ere hil egin da, Aita Inda, Aita Thomas... Beraz mementuan bederen hobe dugu «Otoitzlari» isiltzea.
A.–Urron zoazelarik, nola atxikiko duzu Euskal Herria zeure baitan. Segituko duzu zure poesigintzako lana ere?
A.I.–Ez du balio lan egitea ez garen tokian. Han beharko dut hango lana egin. Gero badakit ene bihotza hemen izango dela eta otoitza maiz hunat etorriko dela. Euskal Herriaren alde orain zer egingo dudan ez dakit. Gisa guztiz badakit, ene burua ematen badiot Jainkoari eta misioneari, badakit Euskal Herriaren onetan izanen dela.
A.–Jende batzuek ez dute ongi koprenitzen, beti erran ohi duzun hori, oteitzaren garrantzia eta lan isil batekin anitz egin daitekeela. Hori da zure bizitzako helburua?
A.I.–Hortaz mintzatzea baino hobe da gauza horretan bizitzea. Otoitza ona dela erraiteko partez, nahiago dut nihaurk hori praktikatu eta ene biziaz erakutsi.
A.–Duela berrogeita hamar urte Gernika suntsitu zutela eta, zuk poema bat idatzi zenuen hartaz Iratzeder izenarekin. Orain urteurrena betetzen da eta zu joaiten zara Euskal Herritik. Zer gogoeta egiten duzu urtemuga honetaz?
A.I.–Zer erran, bada su handi bat izan zela Gernikan. Baina su handiena euskal bihotzetan behar da. Euskal Herrian sinestea. Eta euskaldunek baldin badute bihotzean herriaren amodio zinezkoa, badut esperantza Euskal Herriak gaindituko duela oraingo ezin bizia, elkar ezin jasanak, eta Euskal Herria biziko dela gero eta gehiago.
A.–Mendekua da baita ere euskaldun anitzen baitan. Horrek jotzen zaitu molde berezi batez.
A.I.–Gerrak ez du futurorik nahi badugu Euskal Herria salbatu. Behar dugu elkar maitatu, elkar lagundu.
A.–Euskararen langile handia izan zara zure bizitza guztian. Lehentasuna eman diozu zure lan publikoan euskarari. Horren beharra beti sentitzen duzu?
A.I.–Hamabi-hamahiru urte nituenean Donibane Lohitzunen bizi nintzen, eta nahi izan nuen apeztu. Joan nintzen aitarenganat esanez apeztu nahi nuela. Eta aitak esan zidan: "hi apez? Ez dakik eta euskararik!". Orduan hasi nintzen euskara gogotik ikasten, eta ez nukeen sekula ikasiko ez banintz apeztu. Kantikak eta bertsoak egiteko hasi nintzen eta eritasun hori ez zait geroztik gelditu.
A.–Euskal Herriko liturgian leku inportanteenetarik bat duzu. Oroitarazi behar dugu ekipa batean egin duzula lan.
A.I.–Apez andana bat izan gara liturgiaren alde fruituak eman ditugunak euskal elizetan. Pozkariatzen naiz Euskal Herriak euskaraz otoitz egiteak laudorio egiten bait dio Jainkoari.
A.–Euskaltzaindian ere partaide zara.
A.I.–Ez dut lan handirik egin. Maiz joaiten nintzen bilkuretarat, adiskidetasuna erakutsi eta lagunduz. Baina ene sail bakarra da liturgia eta fraide izatea.
A.–Aldakuntza anitz ikusten duzu zure haur denboratarik gaur arte. Onerat ala txarrerat ari garen, nola ikusten duzu?
A.I.–Ustaritzen sei urtez izan naiz apezgai. Eta Xarriton eta biok bertze guztien kontra ginen. Gu euskaltzaleak bait ginen, eta Espainiako gerra zen eta denak kontra genituen. Geroztik harritu naiz kontra ziren horietarik zenbat diren euskaltzale bilakatu. Alde batetik euskara galtzen ari da, bertzaldetik ordea euskal kontzentzia handitu da, eta uste dut euskaldungoa azkartuko dela geroko denboretan ere.
A.–Barandiaranek erraiten du euskalduntasuna mehatxatua dela gaur egun agortuak direla euskaldun egiten gaituzten iturriak: baserria, fedea, familia. Horrek beldurrik ematen dizu?
A.I.–Ez dut geroaren beldurrik. Baserrietan eta kanpainetan ahuldu bada euskara, hirietan azkartu da eta euskal ikasle talde gehiago da.
A.–Jendeak galdetzen dio bere buruari zer den euskalduntasuna. Euskararik gabe izan liteke euskaldun?
A.I.- Ez da egiazko euskaldunik ez baldin badaki euskararik. Odolez euskotarra liteke, baina funtsez euskalduna izateko behar da euskara jakin eta erabili.
A.–Betikotz Afrikan finkatuko zara ala Beloke-ra itzultzeko asmorik baduzu.
A.I.–Han finkatzeko gogoz joaiten naiz. Gero osasunak iraunen duen ez dakit. Eginahalak eginen ditut han bizitzeko eta hangoen laguntzeko.
L. ETXEZAHARRETA

Osasan ona agertzen du Iratzeder-ek, 67 urteez, atera berriko argazki honetan antzematen denez.
Bizimodua Afrikan finkatzeko asmoz utzi du Beloke-ko komentua.
46-47

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
GaiezKomunikabidPrentsaAldizkariakOtoizlari
GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzEgoera
PertsonaiazDIHARCE1
EgileezETXEZARRET2Gizartea

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude