"Martxoaren 8a Prostituitu Samarra Dago''


1987ko martxoaren 08an
Feminista batzuei elkarrizketa
Donostialdeko Feminista Historikoak
"Martxoaren 8a Prostituitu Samarra Dago''
Aspaldi honetan elkartu ez den talde bat omen da goxokoki eta mintzatzeko gogoz aurkitu dugun hau. Garai batetan Grupo Autonomo de Mujeres Feministas de Gipuzkoa delako taldea osatu zuten harietako batzu dira.Badute hasiera hartaz zer esanik, beraiek izan bait ziren Donostia aldean beste emakume talde batzurekin batera emakumearen problematika kaleratzen hasi zirenak. Ez omen zen oso bide erraza izan hasierako hau...
GALDERA.– Leioako Igo. Topaketa haietan beraz, talde bezala hartu zenuten parte, ezta?
ERANTZUNA.– Bilboko "Lanbroa" taldearekin Topaketa honen antolaketan hartu genuen parte eta zenbait ponentzia eraman genuen ere.
G.–Zer suposatu zuten zuen ustez Topaketa hauek?
E.– Topaketa honetan Donostiako Asanblada eratu zen. Informazioa zabaltzeko eta kaleratzeko autera ederra izan zen, eztabaidatzeko modu berriak alderdikoetatik ezberdinak, zera, oso giro ludikoa bizi genuen, Festa giroa, ponentzia ugari aurkeztu zen. Hitz batean, mugimenduaren zenita izan zen.
G.–Eta Asanblada sortu eta gero, zer?
E.–Hasieratik joera ezberdinak nabarmendu ziren, batzuren ustez langileriaren arazoa garrantzitsuena zen eta ondoren zetorren emakumearena, guretzat aldiz, Asanblada emakumezkori zegozkion gaiak eztabaidatzeko leku bat zen. Bazeuden bestalde, arazo nazionala azpimarratzen zutenak ("Borrokak" izenekoak). Hau zela eta, iskanbila franko sortu zen, guri adibidez, behin baino gehiagotan "burgesak" deitzen ziguten.
G.– Zertan isladatzen ziren ezberdintasun horiek?
E.–Esaterako, "Dibortzioa bai" huts hutsean esatea postura errebisionistatzat jotzen genuen, familia eta matrimonioa bultzatzea bait zen nolabait. Gainera dibortzioa ez zen emakumeen arazoa bakarrik, gizonezkoek bazuten horretan zer ikusirik. Abortoari buruz ere, gauza bera, "Abortoa bai" konsigna hutsa motz gertazen zen, gure ustez ez abortatzeko egin behar da lana, hortaraino iritsi ez gaitezen sexual harremanak aldatu behar dira.
C.–Nola ikasten zenuten arazo nazionala sartu nahi izate hori?
E.–Zertarako balio digu Euskal Herri independiente batek matxista izaten jarraitzen badu?. Bi borrokak batera eraman behar dira, bestela euskaraz hitzegiten duen zapaltzaile bera aurki deakegu. Guk euskaraz hitz egin nahi dugu eta gizarte feminista nahi dugu. Euskararen alde gizonezkoek ere borrokotzen dute, baina emakumearen alde guk geuk bakarrik egingo dugu borroba. Horregatik mugimendurik erradikalenera jotzen dugu, nora? mugimendu feministara. Bide horretatik nitaz guin ez da beste inor joango eta gainera nik beste borrokak asumitzen ditut.
G.–Nola desagertu zen zuen talden?
E.–Alde batetik Topaketen ondoren pott egin genuen, lan handiegia hartzen ari ginen eta ailegatu ezinik genbiltzan. Hala ere, ez dugu inoiz sakonean aztertu zergatik sakabanatu ginen talde bezala... Gure funtzinamendua ez zen militante lan gogor eta sakrifikatua, guk ez genuen horrelako kargarik gure gain hartu nahi eta jende gehiago biltzen ari zenez gero ezin genuen modu honetan funtzionatzen jarraitu. Ez genuen partiduen estrukturazio eta jerarkizazio mailaketa horretan erori nahi, guk Donostiako talde bezala ez genuen ezer zentralizatu nahi, beste herrietako taldeak sortzen laguntzen bagenituen ere, beti autonomia gordetzen genuen. Gainera Asanblada sortua zen jadanik eta berak hartu zuen testigoa. Une honetan ere EMKko emakumeak eta "borrokak" talde bezala desagertu ziren eta Asanblada barruan sartu ziren.
G.–Badirudi ez duzuela oso garbi ikusten nola utzi zenuten lan hori, ezta?
E.–Egia esan, lanak berak desbordatu gintuen eta gainera badago beste gauza bat... emakumeok errazago uko egiten diogula potereari, badirudi gizonezkoek baino gehaigo baloratzen dugula gure bizitza pertsonola. Hori batzuen ustez negatiboa izan daiteke, baina gure ustez gauza positiboa da, ez bait gara potere eta konpetitibitatearen roilo horietan hain erraz sartzen.
G.– Nola ikusten du zuen ustez jendeak feminismo?
E.–Gure ustez feminista izatea gaur egun batzuen ustez ghetto batetan bizitzea da eta gainera mugimendu feministak ez duela beste talde sozial batzuk duten maila eta prestijio bera. Horregatik batzu lotsatu egiten dira feministak direla esateko orduan eta beti beraien jokaera justifikatu nahiean dabiltza. Hala ere feminismoa zer den garbi ikusten duenak ez du hori kaleratzeko ltisarik, ezta beldurrik ere, baina jende askok gaizki ulertu du eta... Feminista dela esateko beldurrak badago, feminista radikala dela esateko zer esanik ez. Hala ere, gu aurrera goaz gure kontradikzio eta zalantza guztiekin.
G.–Zer nolako eragina izan zuen mugimenduak zuen bizitzetan?
E.–Bada, hitz batez esateko "iraultza" izan zen, gure bizitzek laurogeitamar gradutako bira eman zuten, beno baita ehun eta laurogeitamarretakoa ere, aldaketa handiak izan zire bai, iraultza... Mugimenduan genbiltzan guztien bizitzetan eragina handia izan zen. Oraindik gaur egun, nahiz eta inongo erakundetan ez militatu eguneroko bizitzan eta baita zenbait iker lanetan ere aurrera egiten dugu, ez dugu ezer ahaztu, baina lan zehatzagoetan gabiltza...
G.–Zer suposatzen du zuentzat Martxoaren 8ak? Nola ikusten duzue egun honen ospakuntza gaur egun?
E.–Guretzat egun hau jai egun bat bezala bizi behar dugu. Emakumeen egun internazionala da eta urtean behin denez gero jai giroak izan behar du nagusi. Hala ere, martxoaren 8a prostituitu samarra dagoela esan beharra dago, pentsa ezazu, subentzioak eta guzti ematen dituzte. Instituzioek eta baita alderdiek ere, aurpegia garbitzeko erabiltzen dute, gero ahaztu egiten dira.

Emakume futbolistek irribarre. Non dande gaur egun hanen alabak?
34

GaiezGizarteaSektore bazEmakumeaBesteak

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude