«Belaunaldi Baten Ispilua Da "Grande Place"»


1987ko otsailaren 01ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Durangar «Geroa»k Euskarazko Lehen Montaia Aurkeztu Du
«Belaunaldi Baten Ispilua Da "Grande Place"»
Estreinaldia Azpeitian izan zen. Geroztik Durangon eskaini dute, eta berriki ere, hamabi egunez izan dira Bilbon, erderaz nahi euskaraz.
Hiru solaskide eduki ditugu: Manolo, Izaskun eta Jabi. Izaskunek lau bat urte daramatza "Geroa"rekin, Manolok bi urte t'erdi, eta Jabik ere lau bat urte. "Geroa" talde durangarrak Ermuak daukan antzerki ~eskolatik ateratako antzesleak ditugu hirurok (eskola hori une honetan geldirik dago, baina laster berriz hastekotan omen dira), eta orain dela zazpi urte sortutako eskola horretatik atera dira ere "Grande Place"n dabiltzan antzesle guztiak. "Geroa"k gaurregun ematen dituen bi montaia desberdinak kontutan hartuta (bestea "Doña Elvira, o imejinate Euskadi" da), denetara 18 bat lagun dabiltza taldean.
ARGIA.–Konta ezazue apur bat "«Grande Place" honen historia.
MANOLO.–Taldeak orain arte ez du posibilitaterik eduki montaiarik euskaraz egiteko, euskaldon jenderik ez bait zegoen. Mementu batean erabaki genuen bi talde egitea, bat erderaz aritzeko eta bestea euskaraz eta erderaz aritzeko. Talde bat «Doña Elvira» hasi zen egiten, eta kanpoan geratu ginenok bestelako testu batzu irakurtzen eta aztertzen hasi ginen. Pilo bat irakurri genituen (Sastreren «La sangre y la ceniza», Bulgakoven «La isla purpurea», e.a.), eta ez ginen pozik gelditu. Arazo hurbiletaz aritu nahi genuen, zerbait konkretuari buruz hitzegitea. Orduan, «Grande Place» honen aukera agertu zen, eta geure ustez genituen asmoei ongi erantzuten zien.
JABI.–«Grande Place» guretzat inportantea ere beste honegatik iruditu zitzaigun: gaia lehenengoz beste alde batetik ikutzen zuelako, ez beti 'heroe' bezala aurkeztu izan denaren ikuspegitik, gizona, gartzela, errepresioa, e.a., baizik eta beste alde batetik ere nola kontatzen zen historia hori, historia hori ez da letra haundietan idazten, baina hori ere interesatzen zaigu.
A.–Nobela antzerkira moldatzeko prozesua nolakoa izan da?
IZASKUN.–Oso zaila izan da, nobela oso intimista bait da. Monologo gisako asko daude, antzerkirako ere denborak desberdinak dira, eta zaila izan da. Moldaketa Paco Obregonek berak egin zuen, eta nobelan zeuden istorio txiki pilo horretatik zeintzu atera erabakitzeko, honela egin genuen: gure ustez obra hau belaunaldi baten ispilua da, eta gauza guztiak lehenengoz egiten ziren, maitasuna lehenengoz, lehenengo pistola, ezkontza Elizatik kanpo, e.a. Orain askatasun txiki asko ditugu baina ez dakigu nondik datozkigun. Gauza horiek lehenengo aldiz egin zituen jende horren omenaldi gisa jotzen dugu lan hau, emakume horrek egunero egindako iraultza txiki guzti horien garrantzia agertuz.
A.–Mariok berak nola ikusi zuen egokipena?
JABI.–Berak uste zuen handik ezin litekeela antzerki obrarik moldatu inolaz ere. Harremanak oso estuak izan dira, baina autonomia osoa utzi digu, eta eskertzekoa da. Bera oso pozik dago.
IZASKUN.–Berak esan digu nobela hobetu dugula, eta benetan hala izan daiteke, berak esan nahi zuena obran argiago agertzen duela. Eta noski, pozik dago.
A.–Euskaraz egiteak ze esanahi dauka zuentzat?
JABI.–Euskarazko antzerkiarekin prolema bat dago. Egiten da eta egin daiteke, baina gero hori nora eraman daiteke aurrera? Nola bizi daiteke hortik? Gure helburu nagusia ez da euskaraz egitea, antzerkia egitea baino. Deskubritu dugu batzu askoz hobeto ibiltzen garela euskaraz antzerkia egiten, baina antzerkia, eta gero euskaraz. Horrek esan nahi du ez dugula militantzia aldetik arrazoirik bilatu, orain mementua izan delako baizik. Akats mordoa eduki ditugu, baina baita ere jakin dugu posible zaigula. Eta obra bera egiten, askoz hobeto moldatzen garela talde bezala euskaraz egiten erderaz baino.
MANOLO.–Finantzen gaia dago. Aurten «Maskarada» ia desagertzeko zorian dago, «Karraka>k eta «Tarima»k ez dute lan egingo, Donostian ere taldeak sortu, subentzioa jaso eta berehala desagertu egiten dira... euskal antzerkiak dirua behar du. Antzerki mailan euskara ez da primatzen, eta primatu egin behar litzateeke.
JABI.–Talde batzuk estortzu haundia egiten ari da euskaraz egiteko, baina gero ez dago aukerarik aurrera ateratzeko, ez instituzioen aldetik, ez jendearen aldetik, ez zirkuitorik... Gobernuak ez du «Maskarada» subentzionatu aurten, eta hori ezin da ulertu.
Kalitatezko produktua erdietsi dute durangar taldeko euskal sailekoek.
43

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakGEROA

Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude