Tandem Kultur Zentrua: hizkuntzak ikasteko bide berria


1986ko azaroaren 16an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Tandem Kultur Zentrua: hizkuntzak ikasteko bide berria
Irailean TANDEM kultur zentruak antolaturiko ikastaroa izan dela medio eta donostiar-alemandarrez osaturiko talde bat aritu da gaztelania-alemana elkarri erakusten.
Klaseetatik at, hitzaldiak, txangoak, euskal kultura eta hizkuntza ere izan dituzte partaideek. Hona hemen ikastaroan parte hartu duen batekin izan dugun elkarrizketa.
A.–Nola duzu izena eta zenbat urte dituzu?
T.–Karl Meyer naiz eta 29 urte ditut.
A.–Noiz eta nola hasi zirenen gaztelania ikasten? Zergatik?
T.–Orain dela bi urtebete unibertsitatean ikastaro bat egin nuen. Gaztelania ikasteari dagokionez bi arrazoi daukat nagusi, alde batetik toki batera joatean bertako hizkuntza ikastea eta jakitea gustatzen zait, bestalde Hegoameriketara joan nahi dut eta hortarako hizkuntza derrigorrezkoa dut.
A.–Nola enteratu zinen Donostian bazegoela gaztelaniazko ikastaro hau?
T.–Nik oso ondo deritzat "tandem" sistemari, gaztelaniaz ondo dakiten hiztunekin praktikatzeko aukera ematen dizuelako. Horrexegatik Berlin-go TANDEM zentrura jo nuen informazio bila, han esan zidaten bazeudela ikastaroak bai Madrilen bai Bartzelonan bai Donostian; gu bi lagun ginenez gero (Martin eta biok) hobeto zetorkigun tokia Donostia zen eta honera etorri egin gara.
A.–Non eta norekin bizi zara hemen?
T.–Hondarribian, Peio izeneko gizon baten etxean. Peio eta honen neska-lagunarekin bizi naiz.
A.–Ikastaro hau bukatu eta gero, baduzu jerraitzeko asmorik?
T.–Bai, Berlin-en. Seguru aski tandem sistema egingo dut edo bestela lagun talde batekin irakasle bat hartuz. Gaztelaniaz ondo ikasi nahi dut Hegoameriketara joan ahal izateko.
A.–Berlin-en ba ote dago Jende asko gaztelania ikasten interesatua?
T.–Bai, batez ere Hegoameriketeko egoeraz interesaturik eta hau dela medio hizkuntza asko ikasten da.
A.–Hona etorri baino lehen, zer zenekien hemengo egoerari buruz?
T.-Gauza gutxi, egunkarian zer edo zer irakurrita. Euskadi toki konfliktibo eta polizitatua zela, ETA ere bazela eta kitto. Donostiaz ez nuen ezer ezagutzen, eta eguraldiari zegokionez beti euria ari zuela uste nuen. Orain, esan behar dut oso sorpresa atsegina izan dudala bai hiria bai eguraldiari dagokionez.
A. Eta euskerari buruz bazenekien zerbait?
T.–Ezer ez, hemen esaldi batzuk ikasi egin ditut eta zenbait klase jaso ere egin dut.
A.–Esate baterako...
T.–Zer moduz?, Zenbat da?; Ni Karl naiz, erre dezaket?; Nor zara zu?; Ni Hondarribian bizi naiz, bai - ez; eta holako beste batzuk.
A.-Zer deritzazu hemengo jendeari?
T.-Nere ustez hangoa baino zertxobait irekiagoa da, baina ez da oso diferentea. Kalean horrebeste denbora pasatzeak asko harritu ninduen lehenengo unean, gero hemengo etxeak ikustean horren zergatia ulertu nuen: etxeak oso txikiak dira eta gauean horrenbesteko jendetza kalean izatea oso gauza arraroa ere bada neretzat, hau asko atsegin dut.
A.-Zer da Donostian gehiena gustatu zaizuna?
T.-Esan dizudan bezala gauean kalean izateko ohitura, baita pintxoak eta zinemaldia ere. Donostitik at Gasteiz asko gustatu zait.
A.–Eta gutxiena?
T.–Hemengo bizimodua azkarregia dela neretzat, agian udako hilebeteak pasatuz gero erritmoa ere jaitsi egingo da.
A.–Zer diozu Berlin-go mobidaz?
T.–Berlin oso hiri haundia da eta oso lagun ezberdinak bizi dira han, badaude gazteak, atzerritar ugari, eta edadeko jendea ere bai. Momentu honetan talde eta ekintza diferente anitz daude eta izandako beste zenbait mugimendu jadanik bukaturi daude, adibidez "crakers-ena". Bestalde politikak ez du garrantzi haundirik oraintxe, irtenbide edo soluzio kolektiba bilatzetik soluzio indibidualera pasatu da, une hontan alternatibo deritzan jendeak denda asko ireki du.
A.–Nola dago Berlin-en bizimodua kanpotarrentzat?
T.–Zaila oso, Berlin-en %10 kanpotarrak dira eta hauetatik %5 turkoak. Lana eta lan-baimena askoz ere errezago lortzen dute europatarrek. Alemana ikasi nahi izanez gero ez da oso zaila unibertsitatean matrikula debalde baita.
A.–Elkarrizketa bukatzeko azkenengo galdera, hona bueltatzea pentsatzen duzu?
T.–Bai, Bartzelona ikusteko gogoz geratu naiz; "Sagrada Familia" eta Dali-ren museoa ikusi nahi ditut.
Ana FERNANDEZ
58

GaiezKulturaKultur ErakTandem Kult
GaiezKulturaKulturgintz
EgileezFERNANDEZ2Kultura

Azkenak
Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


Eguneraketa berriak daude