"Musika tradizionalarekin eta gure sorketarekin folk-a egiten dugu"


1986ko irailaren 14an
Single batekin aurkeztu da "Izeki" taldea
"Musika tradizionalarekin eta gure sorketarekin folk-a egiten dugu"
Bilbofik datorkigu "Izeki" folk taldea. Lehen singlea argitaratu berria izanagatik zortzi urtez ari dira lanean.
Guretzat berria suertatu bada ere badira zortzi bat urte "Izeki" taldea sortu zenetik. Bilbon sortu eta, honelako kasuetan hainbatetan gertatzen den legez, batek aldegin, beste berri bat etorri... askotan joan da aldatzen taldearen konposizioa. Dena den, duela pare bat urtetik hona finkatu egin da taldea, eta hau da unea single bat atera duenekoa, epe laburrean argitara emango duten Lp-aren esperoan.
Honako hauek ditugu single honetan parte hartu dutenak: Alberto Gomez (flauta goxoa eta trabesera), Vicky Jurado (kitarra eta mandolina), Aitor Serrano (akordeoia), Felix Santiago (baxua), Marisa Hernandez (boza), Kike Perez (biolina), Mikel Dominguez (kitarra eta boza) eta Aitor Gorostiza (flauta goxoa, txirula, okarina, tin whistle eta perkusioak).
Dantza talde batetan aritzen ziren lehen "Izeki" taldeko bi partaide, musika tradizionalaren arloan zebilen beste bat... beste musika motarik egiten zueneko bat ere bada, "ondo integratu da folk kontzepzio honetan".
"1978. urtean, hasi ginenean, guk sortutako kantak ematen genituen. Nolabait esatearren, musika herrikoiean kokatuko lirateke orduan egiten genituen gaiak. Musika tradizionaletik urrun zegoen orduan egiten genuena".
Orain, musika tradizionaletik edaten dutela adierazten badute ere,
"ez da gure asmoa musika tradizional hori partituran aurkitzen den bezalaxe interpretatzea. Horretan oinarrituz eta horren babesean, purutasuna apurtuz, sorpen askatasun handiagoko bat lortu nahi dugu".
Urte hauetan izandako jende aldaketak egin nahi duten musikari buruzko aldaketarik ez duela suposatu uste dute. Alderantziz; egin nahi zuten eta egin nahi duten horretan bermatu egin direla esan digute.
"Elkar aberasteko prozesu bat izan da. Egiten duguna bi lerro nagusitan bana daiteke seguruenik: sorpen libreko gaiak eta musika tradizionalaren inguruan sortutako gaiak".
"Minoritarioa da folk musika"
ARGIA.– Nola ikusten duzue folk musikaren panorama Euskal Herrian?
IZEKI.–Nahiko txarto.
A.–Zergatik?
I.–Talde gutxi dagoelako eta jende gutxi etortzen delako musika mota hau entzutera. Minoritarioa da. Normalean nahiago du jendeak rock-a. Euskararen arloan zerbait egin nahian gabiltza gu.
A.–Gauza bat izango da euskaraz egin daitezkeen gauzak eta bestea aukeratzen den musika mota...
I.– Euskararena eta bestea ia ia eskutik helduta doaz. Dena batera. Euskaraz dena egin dezakezu, baina normalean gure musika mota euskararen alorrean dabilenari gustatuko zaio.
A.–Euskaldunak ezagutzen du euskal musika tradizionala?
I.–Normalean ez, ez bait dago ia talderik musika tradizionala egiteko. Talde gutxi dagoenez jendeak ez du musika tradizionala ezagutzen, edo ez du ezagutu nahi. Igual, nahiago ditu aukera ezagunagoak.
A.–Musikaren panorama horrela ikusten baduzue, aldatu nahiko duzuela pentsa daiteke. Nola ordea?
I.–Ekiten eta ekiten. Ez dago beste biderik. Guk musika mota hau egiten daugu zabaldu beharra dagoelako ustetan eta euskal kulturari aportazio bat egitekotan. Nik ez dakit zein diren soluzioak.
Dabid ZUAZALDE
"Kontzertuak egiten ditugu. Gutxi gora behera Oskorrik egiten dituenen modukoak".
41

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakIZEKI
EgileezUAZALDE1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude