KlaudioEtxeberria "Gorria": "Aurten ere pentsatzen diat Zumaia izango dela nagusi"


1986ko uztailaren 13an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Klaudio Etxeberria arraunlari ohiari elkarrizketa
"San Juan eta Kaiku aurrean ibiliko badira ere
KlaudioEtxeberria "Gorria": "Aurten ere pentsatzen diat Zumaia izango dela nagusi"
Claudio Etxeberria "Gorria" oriotarra den arren, dagoeneko makina bat arraun taldeko patroi izandu da, gaur egun Zumaiako Arraun Elkartean dabilelarik. Patroi estimatua oso arraun munduan, eta baita polemika asko ekarri duena ere. Bere patroitza eta jakinduria ez du inork ukatzen hala ere, eta arraun kontutan murgilduz gero bere eritziak beti ere bedaezpadako lekua duenez, bere etxean topatzea lortu dugu erreportaia burutzeko asmotan.
ARGIA.–Nola hasi hintzen arraun munduan, lehenik arraunlari edo patroitzan soilik?
GORRIA.–Patroi izandu naiz ni, nahiz eta Andoainen arraunean egin izan nuen. Hasi, 1951. urtean hasi niñuan Orion; gerora, Michelinen eta Agiñan; ostera berriro ere Oriora bueltatu nintzen; Tolosan eta Ibarran ere ihardan nuen; Kaikukin eta Hondarribiakin, Michelinekin... Zumaian amaitzeko. Hantxe jarraitzen diat.
A.–Hi oriotarra izanik, nolatan ibili haiz hainbeste mudantzatan talde batetik bestera.
G.–Hemen, Orion, beti izan duk halako grina Sarasuarekin-eta, Michelin sortu zela-ta horrela. Arraunlari gehienak ordea oriotarrak hituen eta afizioa ere haiekin batera banandu huen bitan: Orio zaleak eta Michelin zaleak bestetik. Istilu frango izan huen garai hartan, Oriokin irtetzea galerazi eta guzti eginda. Orduan, Michelinekin jokatzea erabakita, hango patroi nintzela, 1969an, estropa denak irabazi genizkian. Beti izan duk halako pega-edo hemen eta hala segituko dik noski.
A.–Ze harreman zeudek orain Orioko klubarekin?
G.–Nere aldetik ez zegok inolako prolemarik. Juanito Altxerri eta Patxi Sarasuarekin kale giroko harremanak ditut, normalak, nik uste. Ondo eramaten nauk.
A.– Hi ordea, patroi polemikotzat hartua hago. Tongo arazoak aipatu izan bait dituk hire inguruan; Getariarekin 1973an suertatutakoa bezala...
G.–Ba, begira, setentaitreskoaz nik gauzak garbi esango dizkiat. Gu urte hartan Oriora etorri eta marka eskasa jo genian. Nik direktiboei adierazi niean, eta haiek neri arraunlariei ez ezer esateko, desmoraliza ez zitezen. Hondarribira joan giñuan orduan. Itsaso txarra zegoela gu bastante ondo ibiltzen bagiñuan ere, lau mutil falta genizkian, eta asko nabarmentzen duk hori holako kasutan. Eguraldi txarra izan ezkero papel piskat egingo genian, baina itsaso onean tira egin behar izaten zaiok arraunean eta gu ez giñuan iristen! Lau berri ahulago sartu genizkian... eta horrekin etortzen duk "tongoa"...
A.–Zein izan duk hiretzat garaipenik haundiena? Non ibili haiz gustokoen?
G.–Garaipenik onenak herrian izaten dituk, Oriokin. Eta gustokoen ere herrian bertan. Orain, Zumaian fitxatu nahi nindutenean, nik fitxa hemen neukala esan niean eta libre ez nindutela lagako. Garai hartan presidente zegoen Azkuegana joan eta eman egin zitxiaten. Gero damutu egin ote hituen-edo ez zekiat.
A.–Baina zein duk hiretzat estropadarik garrantzitsuena.
G.–Kosta honetan jokatzen denetatik, ba, Kontxakoa dudarik gabe. Ez zegok konparatzerik. Neretzat erriokoek ez ditek hainbesterainoko garrantzia, Donostiakoa galduz gero nik uste beste estropadei grazia guztia joaten zaiela. Lehengo urtean guk hogeitabost estropa irabazi genizkian, eta Donostiakoa galtzean badakik...
A.–Orain dela bi urte Zumaiak aukera polita izan zuen Kontxako bandera eskuratzeko. Kronometroen arazoak zirela medio plante bat egin zenuten. Oriorekin zenuten borroka partikular horregatik izan al huen?
G.–Ba, borroka partikular hori neretzako ez, nik ze esango diat ba... Oriok nola tradizio haundia daukan beraren falta botatzean organizazioa preokupatu egin huen. Orion kulpa ez huen izan, arbitroena baizik. Arbitroek ez zizkien denborak eman behar, estropa bera suspenditu alegia.
Ni orduan irtetzekoaren aldekoa niñuan eta, hala ere, zigortua izan nituan. Aurten ere istiluak izan hituan traineriletako ligilako lehenbiziko estropan. Orduan ordubete beranduago hasi hituan arbitroen kulpaz. Guk ez genian salida hartu, nahiz eta ni aldekoa izan. Honela galdu diagu aurtengo Gipuzkoako trainerila ligila.
A.–Ze sekretu dauka patroitzak, ze heu patroirik onenentsuenetarikotzat hartzen haute gaur egun.
G.–Aurten ere izan dizkitek, bai, leku askotatik ni eramateko intentzioak. Ni ordea Zumaiarekin hitzartu eta fitxatuta natxiok, eta ezer gertatzen ez baduk behintzat beraiekin jarraituko diat, jakina. Dena den, nik ez diat txalupan zuzenki parte hartzeko asmorikan eta gaztea joango dek, ondo bazebilek.
A.–Aurtengo arraun denboraldian hamaika istilu izan duk Orio zela eta ez zela. Nola ikusi duk demontreko iskanbila hau.
G.–Ni, ni oso gutxi enteratu nauk hortaz. Nik ze esango diat ba, nik ez zioat horri tankerarik ematen; Federazio Vasca-eta... nahasketa hori! Horregatik-edo lau mutil kentzen omen zizkiek. Lehengoan Sarasuarekin hizketan egon niñuan, eta berak bere aldekoa kontatzen zidak eta bestaldetik beste gauza batzu, nik honez gero ez dakit ze pasatzen den; fitxak gora fitxak behera, Federazioak... ez nauk enteratu eta ez enteratzea hobe.
A.–Oriotik ateratako jende asko zegok kanpoko taldeekin lanean. Hor zaudete Korta anaiak, Luxia, heu... Nola esplikatzen duk hori?
G.–Horretaz alkatearekin elkarrizketa batzu izan hituen, horiek denak Oriora ekarri behar zirela berriro ere; eta joan den urteko direktibarekin akordio batera ailegatu nahi izan bazen ere, ez diat uste ezertara iritsi zirenik. Bazirudik horrek horrela jarratitu duela, elkarrekin ezin bait dituk konformatu.
A.–Traineru denboraldia gainean zegok. Estu samarra duk egutegia eta ez duk batere erraza izango denetara ongi ibiltzea.
G.–Oso zaila duk hor aurrean mantentzea. Badakik, iaz Zumaiak ere bere ordu onak eta txarrak ere izan zizkian, ezta? Aurten ere Zumaia justu samar zegok, txalupa konpletua eta beste hiru bat lagun. Kalendario guzti hori jokatzeko inposiblea duk hoiek denak ondo eramatea. Zumaian bertakoak lau bat baino ez dituk ibiliko. Besteak Errezil, Azpeitia, Tolosa, Aia eta oriotar bat ere joana duk. Ibili den kategorian ibiltzeko ez dizkik zumaiar gehiegirik eduki beren txalupatan.
A.– Edukiko dituk dagoeneko faboritoren batzu traineru estropadetarako, ezta?
G.–Zaila izaten duk faboritotaz hitzegitea batzuk mobilean eta besteak fijoan ihardun direnean. Dena dela, orain artekoa ikusiaz aurten ere pentsatzen diat Zumaia izango dela nagusi. San Juan ere ondo ibiliko duk, batez ere mobileko mutilak sartzen direnean. San Pedro ondo ibili duk traineriletan baina ekipo bakarra. Bizkaitarren artetik Kaiku ikusten diat gerra emateko moduan eta, Santanderretik berriz, Santoña oso fuerte zebilek. Orioren kasuan, ez diat uste aterako direnik, Federazioak ez badie uzten lau arraunlari hoiekin kontatzen.
Klaudio Etxeberria "Gorria", patroi polemikoa baina onentsuenetarikoa dugu.
Traineru egutegia estua den arren, puntuan ibiltzeko indarrean dirudite zumaiarrek.
33-34, 35

GaiezKirolaArraunaArraunlaria
PertsonaiazETXEBERRIA8

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude