Kaxiano, Lizartzako itsua, azkenean diskotan


1986ko uztailaren 06an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Aste gutxitan 7.000 ale salduta
Kaxiano, Lizartzako itsua, azkenean diskotan
"Itsasontzi baten" izenez, hainbat jendek aspalditik espero zuen diskoa kaleratu du Kaxianok, Lizartzako itsu famatuak.
Antzuolan jaio zen Kaxiano Ibarguren, bizitzako parterik haundiena Lizartzan egin badu ere. Dinamita tiro batek itsutu zuen gaztetan eta orduan ekin zion soinua ikasteari.
ARGIA.–Aspalditik baziren zurrumurruak diskoa kaleratu behar zenuela eta. Azkenean kalean dago. Nondik zetorkizun asmoa?
KAXIANO.– Diskoaren amets hori orain dela gutxikoa da. Lehenago ez, ez nuen uste inork grabatuko zidanik ere. Ilusioa bai, gehiena neroni abestiak sortzen hasi nintzenean. Zeren disko honetan doazen abesti guztiak, letra, doinua eta arregloak, denak neureak dira. Orain dela hiru bat urte Arraten hasi ziren eraman eta han zuzenean ematen. Noski, Loiolan ere aspaldi egin zuten. Eta grabatu ere hantxe emisorarako. Arratekoa entzunda, jendea konturatu eta hasi da nonbait disko eske. Eta dirudienez, jendea joaten da dendetara Lizartzako itsuaren disko bila eta jakina irratian entzun baina diskorik ez kalean.
A.– Diskoan kantu zaharrak ere ba al dira?
K.–Ez, denak berriak dira. Batzu lehentxeago egindakoak, baina jeneralean berri-berriak. Orain dela hamabi bat urte hasi nintzen pieza batzu sortzen, eta lehenengo-lehenengoak Alonsotegiko koro batentzat izan ziren, «Gure Ametsa» koroarentzat. Hasieran bertsoak erraz egiten nituelako letra batzu eskatu zizkidaten, eta gero ea doinuak sortzen atrebituko nintzen.
A.–Dena dela, kantuak sortzen hasi baino lehenagotik jotzen zenuen musika, ezta?
K.– Bai, bai. Orain dela hogeitamabost urte hasi nintzen musika jotzen. Itsu gelditzearen ezbehar hau gertatu eta handik urtebetera hasi nintzen, hemezortzi bat urterekin. Harez gero, batera eta bestera ibili naiz, lehen soinujole gisa bakarrik ibiltzen banintzen ere.
A.–Bertsotarako erraztasuna ere betidanik izan duzula esaten da.
K.– Erraztasuna behar aina edo nahi aina inork ez du izaten, baina bai, baina txapelketan ibili nintzen garai haietan (1960. eta 1962. inguruan), komarkakoak bi aldiz irabazi ere egin nituen, irabazi edo, eman edo... Gero, ez daukat bertsotan herririk herri ibili ere egiterik.
A.–Batez ere famatua zara ezkontzatan jotzeagatik... plazatan ere jotzen al duzu?
K.– Bai, denetan: plazatan, ezkontzatan... orain udaran plazatan asko, dantzaldia edo berbena. Hori bai, urtean zehar gehiena ezkontzak izaten dira, «Axariak» du izena gure hirukoteak (Karlos sasofoian eta Teodoro baterian) eta asteburuan dena okupatua izaten dugu, eguerdian eta gauean, larunbata eta festan. Gehienetan ostiral gauean ere bai. Plazatan ez da ezkontzatan bezain erraza, plazatan jendeari nola dantza erazi pentsatzea izaten da auzia. Jendeak dantza ez du gehiegirik egiten orain, garai batetan bai baina orain ez. Halere, orain atzera berriro hasi dela iruditzen zait niri, jendea suelto eske gehiago ibiltzen da, gazteek ere sueltoa eta fandangoa eskatzen dute, bastante gainera eta gero beste rock edo hori, ez dakit nik nola dantzatzen duten, ez dut ikusten nola mugitzen diren, eta tangoa dantzatzen badakiten ere ezin dut esan, baina tangoa iruditzen zait niri politago dela dantzarako hor eskuak elkar joaz ibiltzea baino.
A.–Nola izaten da kantuak sortzeko momentua?
K.–Kantuak sortzeko askotan momentu txikiena aski izaten da. Behin zein gaitatik hasi jakinez gero berehalaxe egiten da. Igoal libre nagoenean Orexa aldera paseatzera joaten gara, pakea izaten da kamino hartan (lehen handik biaje asko egina naiz, andrea ere handik ekarri nuen eta), hor nabilela igoal zerbait burura etortzen da. Baina bereziki nire abesti sortzea, parranda egiten ez den garaian noski, goiz lotara joanda goizean bostak aldera esnatzen naiz nahiko lo eginda, eta orduan sortzen zaizkit gehienak. Nik egindako abesti gehienak hala eginda dira. Hitzak eta doinuak batera egiten ditut, eta armonizazioa gero.
A.– Elkarrizketa hau utzi baino lehen, hona azkeneko galdera: noizko hurrengo diskoa?
K.–Ez dakit, hori diskoetxeak esan beharko baina badirudi pozik daudela, beste tirada bat eskatu behar izan dutela honez gero (uste dut lehenengoa 7.000koa zela), eta gaia badaukat hurrengorako baina horretan poliki ibili behar da, gehiegi egitea ere ez bait da komeni.
J.L.
Teodoro baterian, Karlos saxoan eta Kaxiano, Orioko oliden jatetxean joka.
38

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakKAXIANO1
PertsonaiazKAXIANO1

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude