Amodioa beti amodio, Jean Louis Davant-en liburu berriaz


1986ko ekainaren 29an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Jean Louis Davant idazleari elkarrizketa

Poesiadiko bihurutz, aurten bi liburu kalera
Amodioa beti amodio, Jean Louis Davant-en liburu berriaz
Nehor ez da harritu, aurten, Jean Louis Davant ziberotar auskaltzainak, bi poema liburu argitara eman dituelarik.
Berak dioenez, poesiadikto bilakatu da, azken urte hauetan: "poesia droga bat bezala senditzen dut" aitortzen baitu. "Nahi gabe" bildumak, Iruñeako "Xalbadori saria"z horniturik, Iruñeako Aurrezko Kutxak publikatu du, "biziaren filosofia bat dakar, umilki hartu behar den filosofia, gure biziaz egiten ditugun gogoetak". Guk, hemen, "Maiatz" aldizkariak kaleratu "Itsasoak iraultzen" aipatuko dugu.
ARGIA.-"Maiatz" batasunak duen Uhargi liburu sailean, "Itsasoak iraultzan" izeneko poema bilduma agertu duzu. Horren mamia aurkezten ahal diguzu?
JEAN LOUIS DAVANT.- .Bon, amodiozko poemak dira. Batzuek erranen dute, ene adinean!, ez da adinik horretarako eta, bi parte ditu: bata, 1980an izkiriatu nuen, eta aipamen berezi bat ukan zuen, Azkue sarian, mila lerro baditu; parte hori frango idealista da, emaztearen arima, izpiritua, dretxoak, historian barna emazteen kaltetan egin ditugun makurkeria guziak etab... Formaren aldetik, forma guzietarik bada: sonetoak, bertso erdi libreak, frango luzeak. Bestea, bigarren partea, 1982.an izkiriatu nuen: laburrago da, bostehun bat lerro, sonetoak dira gutiz gehienak, hori materialistago da, emaztearen gorputzari buruz itzulia, haren miresteko bezala...
A.- Euskal literaturan, emaztea izar bat edo lore bat bezala aipatua izan da: zuk sinbolo horiek hartzen dituzu, ala zerbait berri sartzen?
J.L.D.- Ez, ez, realistagoa da, bereziki bigarren partean, ene poesia, realistegia behar bada, edo... Ez dakit.
A.- Aspaldian izkiriatzen duzu euskaraz, baina poeaiara azken urte hauean jin zara bakarrik. Zure ibilaldia konda diezagukezu?
J.L.D.- Hogeitabost bat urtez izkiriatu dut, ene ofizioko gaiz, hau da laborantza, gero, ekonomiaz, politikaz eta historiaz. Eta azken urte hauetan, bertsotan izkiriatzera pasatu naiz, baina abertzalegoaz. Bertso politikoak idazteaz, laster ase naiz, eta poesiara iragaiteko tiria senditu dut, joan diren bospasei urteetan. Behar bada, hogei edo hogeitabost urte galdu ditut...
A.- Errezago ala nekeago da poesian aritzea?
J.L.D.- Ez da errez, ez neke, goxo da. Eta maite dutalakoz egiten dut. Gero, bistan da, poesia landu behar da, beste gauza guziak bezala, baina ez nobela bat edo pastoral bat baino gehiago... Goxoago da, zeren tripan duzuna ateratzen baituzu, on edo gaixto, batzutan kontradikzio handiak agertzen dira poesian...
A.- Prezeski, kontradikzione bat bederen aurki dezakegu, gustora irakurri dugun bilduma horretan, hau da: antifeminismo edo misogino aire bat badela, miresten den emaztea gauzatua bezala baita...
J.L.D.- Bigarren partean erran nahi duzu? Bai, egia da kontradikzione handiak badirela, baina dudarik gahe ene baitan badituzket. Ni, ez politikan, ez eta ene egun guzietako bizian ez naiz nehondik ere misoginoa, antifeminista, ez dut uste hala naizela, eta ez dut uste ene inguruko emazteek holakorik erranen dutela. Baina ene barneko kontradizkzioneak baditut nik ere. Gero, gizona naiz, arra naiz, eta bistan da, arraren edo gizonaren ikuspegia sartzen dela poema horietan. Femme-objet? Bistan da, emazte bati do egiten dugularik pixkat tresna bihurtzen dugu. Baina, obretan ez dugu tresna bihurtu behar, hori da beharrena... Baina, nik ene baitan baldin badut, gizon guziek edo gehientxiek duten fantasma hori, emazteari "voyeur" batek bezala so egiteko, ez dut gorde behar, faltsukeriarik ez da behar poesian... Ez dut uste ene burua zentsuratu behar dudala poesian, naizen bezala agertu behar dut. Gainera, teknikoki blasoien saila hartu dut; hori, egia da, "voyeur"ismoa da. Baina nola euskal poesian, ene jakinean, ez zen sekula horrelakorik egin, senditzeaz gain, interesant induriru zait horren egitea...
A.- Zure idazkietan, xiberotarra erabiltzen zenuen, baina poesian ez hainbeste. Zergatik hori?
J.L.D.- Prosan ere batuan idazten dut, Iparraldeko batuan, lapurtarrez. Poesian ere, baina xuberotar frango sartzen da, zeren euskalkiu guzien baliatzea biziki komodosa da, rimengatik, punttuengatik, eta libertate handia emaiten dute. Gero, prosan xiberotarrez ere izkiriatzen dut. Publikoaren arabera... aldiz poesia ez dut lehenik publikoarentzat izkiriatzen, lehenik niharuentzat.
I.B.
40

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakDAVANT1
PertsonaiazDAVANT1

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude