Gotzone Sestorainekin Altxerrin Jimmy Jazz'en Billa


1986ko ekainaren 01ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Gotzone Serostaini elkarrizketa
Leitzar Gazte Honek "Basamortuan Oasiaren Bila" Izeneko Liburua Kaleratu Du
Gotzone Sestorainekin Altxerrin Jimmy Jazz'en Billa
Gotzone Sestorainek, hogei urte ditu eta urteek bakarrik zilegitzen duten ausartzianz, poema liburu bat argitara eman du.
Delako argitalpen hori Iparraldeko "Maiatz" aldizkariaren laguntzarekin egin du Gotzonek. Donostian, kasualitatez aurkitu ginen batez, joan gintzaion zenbait galdera egitera. Bere irri adiskidetsu maltsoaz, grazia askorekin ihardetsi zigun (eskerrak, bestela ez genizukeen elkarrizketa hau eskainiko).
ARGIA.– Gorka Trintxerpe, Iñaki Zabaleta, Patxi Perurena eta orain zu. Nolaz dira, Leitzan, horrenbeste poeta sortzen? Herri emankorra dela dirudi...
GOTZONE SESTORAIN.– Ez dakit, horri erantzun objektiborik orokorrean ematerik eztago. Orain, nik kontatuko dut nere kasua; besteei horrela gertatu zaien ala ez beste kontu bat da. Oso gazte nintzela, atera nintzen Leitzatik, hirira joateko gainera, lehenik Tolosara eta gero Iruñera. Han, nik normalean bizitzen nuen mundu desberdin bat aurkitu nuen. Niretzat hasieran behintzat txoke bat izan zen, bai nere izakera aldetik eta bai hizkuntza aldetik. Orduan, nolabait komunikatzeko zailtasuna sentitzen nuen, nere sensazioak eta nere sentimenduak adierazteko, kanporatzeko espresabide bat behar nuen, papera eta luma hartzeari ekin nion.
A.– Zergatik hautatu zenuen poesia idaztea?
G.– Ni idazten hasi nintzen Institutoan nengoelarik, askotan klasean nengoela aspertu egiten nintzen, eta gainera sentitzen nintzen beste mundu batean banengo bezala. Giro hartan ez nintzen integratzen. Momentu horietan, sentitzen nuen nolabaiteko asperdura hori gainditzeko beharra. Orduan, edozein paper txuri hartzen nuen, apuntetako orriak izan zitezkeen, momentuan bururatzen zitzaidana zirriborro batzuren bidez adierazten nuen, ez! Poesia hain zuzen egoera horietan zen biderik egokiena nik sentitzen nuena kanporatzeko...
A.–Ordu hartan, literaturari orokorki interesatzen zinen?
G.–Garai hartan, literatura espainola ikasten genuen, XIX. eta XX. mendekoa. Idazle horiek aztertzen eta irakurtzen genituenean, denbora hartan bizi nuen egoera kontutan edukiz, beraiek esaten zutenarekin identifikatua sentitzen nintzen. Eta poliki poliki, mundu horretan murgiltzen joan nintzen, geroz eta erakargarriagoa egiten zitzaidan...
A.– Beraz irakurle amorratuetarik zaitugu?
G.– Irakurtzea beti asko gustatu zait. Gertatzen dena frangotan betarik ez dudala izaten nahi dudan haina irakurtzeko. Nere ustez idatzi nahi duen orok ezin bestezkoa du, beste idazleek izkribatzen dutena ezagutzea bai teknika aldetik, bai gaialdetik, bai estilo aldetik oso lagungarria delako, ez! Ez da teknika bakarrik, bada ere persona bezala zure burua nolabait aberasteko baliagarri direla...
A– "Basamortu oasiaren bila" zure lehen poema bilduma atera da. Zergatik, Iparraldeko "Maiatz" argitaletxean?
G.- Behin, duela hiru urte, Baigorriko "Nafarroaren egun" batez, lagun baten bidez, "Maiatz" batasuneko kargudun bat ezagutu nuen, jakin zuenean poemak idazten nituela, "Maiatz" aldizkarian kolaboratzera animatu ninduen. Geroztik, bi zenbakitan atera ziren nere poemak. Eta duela urte bete gutxi gora behera, bilduma bat argitaratzeko ideia azaldu zidaten, eta bueno ba, ni azkenean, ausartu nintzen urrats hori ematera eta orain hor daukazue liburua!... Bestalde aitortu beharra daukat hemengo idazle eta argitaletxeekin, kontaktu gutxi daukadala, izenez ezagutzen ditut baina pertsonalki bizpahiru baizik, ez gehiago...
A.- Poema bilduma hori presentatuko diguzu laburki?
G.- Liburu osoaren titulua "Basamortuan oasiaren bila" da, eta hiru zati nagusitan banatua da, laugarren bat ere badago beste poema soltez hornitua. Aipatutako hiru zati horietatik bat da heriotzaren inguruan, nigan gertaturiko etapa baten bukaera bezala agertzen duena, horri beste etapa batek jarraitzen dio, hain zuzen Inkomunikazioak, eta hor adibidez leihoak krixtoren inportantzia dauka besteengana iritxi nahi eta ezin hori adierazzteko nolabait, eta hirugarrenari dagokionez Birjaiotza deitzen da, izan liteke arazoari irtenbidea lemaiokeena (!). Beraz, izenburuak berak erabateko bilakuntza bat erakusten du, gero, zati edo azpisail horietan gauzatzen dena, edo prosesoari lotura bat ematen diona...
A.- Ez ote duzu uste euskararen aberastasun handiegiak liburuaren edukina edo mezua pixkat itotzen duela?
G.- Ez nizuke, ez baietzik, ez eta ezetzik esango lehendabizi. Egia esan nik ez dut oraindik aurkitu nerea litzatekeen estilorik. Oraindik bilatzen ari naiz. Esate baterako, nere lehen poemak oso astunak ziren, bai irudi aldetik eta bai hizkuntza aldetik. Gaur egun irakurtzen ditudanean, haiengandik oso urruti aurkitzen naiz. Bilduma horretan agertzen direnei dagokienez, alde horretatik, esan beharra dago arinagoak direla, nahiz eta zailtasunak iraun. Orain idazten ditudan poemak kontutan hartuz, esan dezaket liburukoei konparatuz, erabat desberdinak direla, hizkuntza eta estiloari begira. Nere ustez hizkuntza eta mezuaren edo edukinaren arteko oreka bat lortu behar da: hizkuntzaren aberastasunak ez dezala nolabait mezua estali, aldi berean, mezuak ez dezala hizkuntza bortxa edo menpera...
A.–Zer sentitzen da lehen liborua kalean ikusten denean?
G.– Alde batetik krixtoren ilusioa egiten dit, ez, ba, nik egindako zerbait besteei eskaintzen diedalako, eta gainera idaztea gero eta gehiago gustatzen zaidalako, kafea edo tabakoa bezalako bizio bat bihurtzen ari baitzait. Beste batetik ordea, badirudi, herri honetan, liburu baten idaztea izugarrizko azaina egin bazenu bezela dela, eta nolabait pertsona inportante bat bilakatu zarela sentiarazten dizute. Eta nik halakotan lurrak irents nazan desiatzen dut...
A.–Bueno, bueno... Eta "Maiatz" aldizkarian kolaboratzen segituko duzu?
G.–Oraingoz bai behinipehin "xamar". "Maiatz"ekoak oso atseginak ditut, gaitzeko bazkari eta afariak antolatzen dituzte eta beti gustora egoten naiz haiekin. Beraiekin, edo haiek nerekin haserretzen ez diren bitartean Iparraldeko aldizkeri horretan idazten segituko dut...
I.B.
42, 43

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakSESTORAIN1
PertsonaiazSESTORAIN1

Azkenak
ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Bilboko Konpartsek “gustu guztientzako” 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


Gaza osoa okupatzeko erabakia, atzeratuta

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


Poloniak berriz ireki du Pablo Gonzalezen kontrako prozesu judiziala

Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.  


Konstituzioa aldatu eta betiereko presidente bihurtzeko ateak zabaldu ditu Nayib Bukelek

Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.


20.000 sinadura bildu dituzte txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko

Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]


Eguneraketa berriak daude