Institutoen Arteko Antzerkia, Erakusketan


1986ko apirilaren 06an
Atelier Taldekoekin Solastatu Ginen Geu
Institutoen Arteko Antzerkia, Erakusketan
Pasa den astean, Institutoen arteko antzerki lehiaketa bat egon zen Oreretan. Han izan ziren gauza interesgarri batzuren inbentarioa duzue hau.
Antzerkiarentzat sasoi berriak datozela dirudi. Antzerkia ikasgelatik kanpo teatro erakusketa hori demostratzera etorri zaigu behintzat. Denbora berri eta gazteak; hamalau teatro talde gazte eta hiru profesionalez osaturiko erakusketek antzerkia krisisan ez dagoela azaltzen digu, publikorik badagoela eta lan egiteko gogoak azal azalean daudela.
Aipatu talde profesional hoietatik aparte bada beste aportazioa jalaldiaren garrantzia haundiagotu duena, beste herrialdeetako taldeen partehartzea hain zuzen. Hauek erakusketaren bigarren sailan aurkeztu dira Gazte Antzertiko Joera delakoan, hain zuzen.
Antzerkiak Oraindik Badu Lekurik
Nolanahi ere, antolakuntza honi ezar geniezaioken erru nabarmen eta garrantzitsua teatro euskaldunaren hutsunea izan daiteke, aurkezten diren espektakuluetatik bat ere ez euskeraz ez bait da agertzen. Ona da beste herrialdeetako antzerkia ezagutzera baina ere onago gureak nolakoak diren azaltzea.
Dena dela bai institutoan bai Niessen-go lokal zaharretan bildutako jendetzak teatroak bideoaren gizarte honetan bere tokia baduela azaltzen du, eta honexek ematen dizkio aurrera jarraitzeko kemenak guzti honen antolatzaile izan den Atelier taldeari.
Atelier antzerki taldea Oreretako institutoan sorturiko talde dugu. Urteen eta lanaren esperientziaren poderioz marko horretatik atera eta bide berriak arakatzen hasi da. Esan bezala beraien eskutik atera zen aurrera teatro erakusketa eta ez dira hemen gelditu antzerkiaren gogoa piztu nahian; dagoeneko martxan dago Niessen antolatu nahi duten teatro tailerra eta aretoaren obra.
Guzti hauetaz aritu ginen Atellertarrekin jaialdiaren «exitazoa» irribarrean zutela oraindik.
ARGIA.– Erakusketa arrakastatsua aurtengoa.
ATELIER TALDEA.– Sekulakoa. Egia esan ez genuen hainbeste jendea espero; gaindituak izan gara. Egun hauetan ikusi dugu gazteriak baduela zerbait egiteko gogoa, teatroa kasu honetan. Oso pozik gaude.
A.– Noiz hasi zineten erakusketa hauek antolatzen?
A.T.– Aurtengoa laugarrena dugu. Normalki Martxo aldera antolatzen ditugu fetxa hauek bait dira onenak eskoletako programazioan. Dena dela institutoetako gazteentzat eginiko jaialdia izan bazen hasieran, aurten beste bide bat hartu izan nahi dugu, sail berri bat irekiz eta, baina hasierako idei hori galdu gabe.
A.– Gazte Antzertiko Joerak delako sail berri hori kanpoko taldez osatu duzue Gaztela, Galiza... Nolatan hori?
A.T.–Gehien bat jaialdiaren esperientzia teatro gaztearena izan delako eta Ateller taldea berak ere egin duen lana institutotik atera delako talde hauekin zenbait jaialdietan topo eginez; beraz interesgarritzat jo genuen halako sail bat irekitzea lanen elkar trukatze bat izan genitzan. Bestalde taldeak komunitate autonomo ezberdinakoak izanik ikuspegi zabalagoa ematen zigun.
A.–Eta betiko galdera, instituzioekin zer moduz?
A.T.– Egia esan hasiera hasieratik Aldundiaren laguntza jaso izan dugu baina zera gertatzen da, aurtengo erakusketa asmo haundiagoz antolatuta dagoela beraz jasoko dugun laguntza ez da nahikoa izango.
Udaletxearen aldetik ere laguntza jaso dugu, azpiegituraren aldetik gehienbat: lokalak txukundu tramankuluak eskeiniz...
Nolanahi ere eskasa gelditu da emandako erantzunaren aurrean. Sekulako jendetza aizu!
A.–Teatro mundua ere bere laguntza eskeini du ezta?
A.T.– Bai, bai. Esan behar dugu laguntza eskergarria izan dugula alde hortatik. Bekereke, Barneko, Trapu Zaharra... Hauen aldetik Dohazko emanaldiak egiteko eskeintza izan dugu, halako topaketak interesgarritzat jotzen bait dituzte. Laguntza hauek guretzat garrantzi haundikoak dira beste ikuspegi bat ematen digute eta, antzerki profesionala, lana egiteko beste era...
A.– Haur honen ama Ateller taldea da. Talde hau Oraretako Institutoan sortu zen. Noiztik daramazue lanean?
A.T.–Bai egia da. Orain dela zazpi urte esperientzi pedagogiko bezala planteatu genuen halako talde bat sortzea. Jende asko igaro da bertatik eta orain ez gaude lehengoko berak. Une honetan 26 gazte gaude lanean lau urteko estabilitatea lortu dugularik. Gure lana ere beste bidetik abiatu da, teatralagoa bihurtu da gure indarrak profesionalizazioaren arlora zuzendu nahian gaudela.
A.–Teatroaren lan espezifikotik at baduzue eskuartean beste proiekto bat. Teatro tailer bat, aretoa.
A.T.–Hala da. Udaletxeari egin diogun eskeintza da. Gure esperientziak erakutsi digu Orereta aldean antzerkiaz interesatzen den jende piloa dagoela, baita publiko gazte bat badagoela, beraz behar beharrezkoa ikusi dugu tailer baten antolaketa. Onartu zuten aurkeztutako proiektoa eta dagoeneko hasiak dira lanak Niessengo fabrikan.
Gure asmoa Orereta aldeko teatro gaztea indartzea da, baina helduentzat tailer bat antolatzea ez dugu ukatzen. Nolanahi ere guzti hau inguruko taldeen artean aurrera eraman behar den gauza dela uste dugu.
A.–Beraz aurrera egiteko gogoa eta lanari eusteko kemena baduzue.
A.T.– Izan beharko ikusiak ikusiz. Bide luzea dugu aurrean baina gogoko bidean aldaparik ez.
J.M. KARRERE
42

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakATELIER
EgileezKARRERE1Kultura

Azkenak
analisia |
National Geographic gutxiago, Kropotkin gehiago

Eskatutako kafea zerbitzatu zain nago tabernan, telebistan baleen inguruko dokumentala: “Arrak borrokan ari dira emea nork estaliko, borroka gordina eta arriskutsua, irabazle bakarra izango duena”. Soinu banda epikoak indartzen du ustezko gudaren intentsitatea... [+]


Amurrioko Correoseko postariek grebari eutsiko diote, enpresako zuzendaritzaren proposamena nahikoa ez dela iritzita

Langileek azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari enpresaren proposamena ez dela konponbidea eta, horren ondorioz, hirugarren greba egunari eutsiko diote. 


2025-06-09 | Mattin Jauregi
Erleen dantza: Naturaren hizkuntza ahaztezina

Lurraren historian espezie askok komunikazio konplexuak garatu dituzte, baina gutxik dute erleen dantzaren pareko kode sofistikatua. Erle langileek elikagai-iturrien kokapena adierazteko erabiltzen duten dantza ez da soilik naturaren mirari bat, baita zientziaren begietatik... [+]


Sorbeltza
Lo airean egiten duena

Askorentzat uda soinuaren egilea da hegazti hori eta, seguruenik, hau dela eta mila izen ditu Euskal Herrian. Hauetako batzuek bere ‘txrriiii-txrrriiii-txrriii’ kantu deigarriari egiten diote erreferentzia: txirritxori, zirringilo, irrigo edo kirrilo, adibidez. Beste... [+]


2025-06-09 | Jakoba Errekondo
Gaitz erdi eta lotsa oneko nekazariak

Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.


2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Basotxoa
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]


2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Eguneraketa berriak daude