"Baldin Bada" Irungo Istoriak Peñari Garbi Azaldu Nahi Zizkionean


1986ko otsailaren 16an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Baldin Bada musika taldekoei elkarrizketa
Nafarroan Eta Gipuzkoan Dira Ezagunak Batik Bat
"Baldin Bada" Irungo Istoriak Peñari Garbi Azaldu Nahi Zizkionean
Beste asko bezala plazara agertu ziren beren puzkarrak erakutsi nahian, jandeari kaña, baina ongi egina eta euskaraz, hori garbi. Aurki ezagunagoa izango dugu taldea.
Zail dago gaur egun edozein mobidatan hastea, are gehiago euskarak ateak zeharo ixten dituenean, baina Irungo talde honek bide hori hartu du. Nafarroan oso ezagunak dira, Donostia, Maule, Gasteiz, Garazi, Baiona nahiz Bizkaian ez dira ezagunak. Irungo beren lokal zarpailan elkartu ginen. Seguru asko entzun duzue "Bizi nahi dut ahal baldin bada" edota "Xoxo beltz bat banuen" dioen hori.
ARGIA.–Argituko Baldin Bada zer den eta zergatik?
Baldin Bada.–Baldin Bada istoria bat da, gure roiloa ez da hau gitarra da, beste hau baxua e.a. Baldin Bada asko dira. Norbaiti istoria bat bururatzen zaio, letra bat egiten da, hona gatoz, musika bat egiten dugu eta gero kalean jo egiten duzu istoria hori. Baten bat igo egiten da tauladira, dantza egiten du, besteak oihu egiten du e.a. Burruka era bat da nahi baduzu, lehen harriak tiratzea zen agian, orain ezenariora igotzen zara edozein putasemerekin sartzen zara eta dantzatzen.
A.– Zenbat baska zarete Baldin Bada?
B.B.– Batzutan hogeiera ere iristen gara, kotxerik baldin badago edo denei sartzen uzten baldin badietete tira! Egia esan asko gara.
A.- Eta zer egin duzue?
B.B.– Barre aunitz. Hau duela urtebete sortu zen, iazko urtarrilean. Bitarte horretan 27 edo 28 kantu egin dugu, ez da makala.
A.–Kantu motzak ezta?
B.B.– Ez pentsa, maketa zaharrean adibidez kantu luzexkak genituen, sarrera eta guzti. Dena den kantu motz eta zuzen asko dugu, oldarrezkoak, zuzenean jotzen dugunean bereziki. Askotan, letra gutxirekin gauzak zuzenago sartzen dira, ejertzitoa zaborra dela esateko aski da hori. Oso kantu zuzenak ditugu, gainera denak arras ezberdinak dira beren artean, ez ditugu bi kantu antzeko, iau toke eta letra pixka batekin aski da zerbait ongi egiteko Baditugu ere gehixeago landutako kantuak. "Ahal baldin bada" kantua esate batera landuago dago, denetatik dugu.
A.–Teknika eta, ari al zarete ikasten?
B.B.– Bai, bai. Denak ikasten ari gara, Txomin Artolaren gitarrajolearekin, beste bat Donostiako Jazz aula horretan...
A.–Badago perspektibarik beraz.
B.B. Bai, jakina. garbi dago gainera lau akorderekin oso gauza majoak egin daitezkeela, eta ikastea beharrezkoa dela. Talde bezala kaña sartzea garbi daukagu, kaña sartzen duzu eta jendeak deputamadre pasatzen du, kurrotik emanaldia entzutera datorrenari kaña eskeini behar zaio, barruko malaostia guztia kanporatu behar du. Oihu egin, mogitu e.a. Mugierazten duzu rollo eska batekin, edo kaña asko askorekin, akorde azkarrekin e.a. Dantza egin, nekatu, zerbeza edan eta abar.
A.- Maketak eta?
B.B.– Maketak beti landuagoak atera ohi dira, xuabeago doa dena, zuzenean gehiago mugitzen zara, peña aurrean duzu eta horrek bere eragina du zuregan. Guk bi maketa atera ditugu, aurrena landuagoa zegoen, bigarrena zuzenagoa eta mugituagoa atera zaigu. Jendeak kantu gehiago eskatzen zigun eta bigarren maketa honekin erantzun diogu, kalitateari hainbeste begiratu gabe. Maketak asko saldu dira, dena den maketekin diru asko galtzen duzu, zeharo defizitarioak dira, ezagunagoa izatea lortzen duzu, baina maketekin diru asko galtzen duzu.
A.– Ez al duzue hobeto grabatutako maketa serioagorik egiteko asmorik?
B.B.– Baina ez al zarete enteratu Gipuzkoako Diputaziokoen rolloaz?
A.–Ez, ez dakigu deus.
B.B.– Istoria bat da. Gipuzkoako Diputazioak majo itxurak egiteko eta, Gipuzkoako taldeen proiektu diskografko batzuren %60 subentzionatuko zuela esan zuen, baziren baldintza batzu bete beharrekoak, hogei emanaldi edukitzea, ez dakit zenbat paper euskaraz betetzea delkopon, kurrikuluna eta beste gauza pila. Subentzioa euskaraz jotzen zuten talde gipuzkoarrentzat zen. Guk egin genuen proiektua bost folio bete genituen euskaraz guay guay. Emanaldiak behar ziren, eta guk 27 bat genituen, pentsa,. hori asko da. Ez da ofiziala baina enteratu gara ez gaituztela subentzionatu. "Okey corral" eta "Sal de bolo" aukeratu dituzte. Letrekin bat ere kañarik ematen ez duen je ndea, agian normala da guri ez ematea, letretan beren kontra sartzen gara,ta, baina proiektuaren aurrean nahitaez subentzionatu behar gintuzten, ezetz esan dute eta kitto, kurrikuluna ikusita deskarau beste bi talde horiei eman aurretik guri eman behar zigutela, baina ez die gogoak gu subentzionatzea eman, eta hala da. Kontua da Xabier Leterekin sartzen ari zarela eta jakina berari goikoa datorkionean berak amore eman behar. ez dira deus kortatu.
A.–Eta horretaz gain?
B.B. Grabatze mailan, orain halaxe gaude, baina oso garbi dago uda aurretik borobilen bat kalean dugula, era batera edo bestera.
A.–Eta Irungo udalak zer?
B.B. (deskojono nagusia) Irungo udalak egin zuen halako rollo bat bertako taldeak bultzatzeko. Bilerak e.a. Barreak ere ugari. Han ginen denak, Vomito, Regimen e.a. Atera zituzten iragarki izugarri orterak eta guzti, baina azkenean ezer ez. 20.000 pta besterik ez ziguten eman. Itoiz ere egon zen tartean, baina hark ez zituen 20.000 pta eraman, promozionatzeko omen zen, gezur horietaz baliatzen dira, gero zuk istoria montatzen diezunean txapuza horren aitzakiarekin dena zuritzeko. Pentsa ze promozioa Itoiz tartean egonda.
A.–Lokalak?
B.B.–Irungo udalak agian ezin diagu dirurik eman, baina lokal bat bai. Lokal bat bagenu pentsa, ez genioke inori molestatuko, ez genuke ordu-arazorik edukiko, talde askok jo lezakete bertan, baina berdin die guzti honek. «Zinez aluzinantea da ikustea zer nolako lokala duten, ez dira bertan hamabost lagun kabitzen». Irungo udalean gazteriaren batzordean dagoenak ez du asmo txarrez egiten, baina ez da jaiaz enteratu ere egiten, behin kalean ikusi ninduen, kristoren mozkorra zeraman, eta esan zidan alkatearekin hitz egingo zuela baina lehen bezala gaude.
A.– Nolatan aditzen dira hainbeste Iruñean zuen maketak eta Donostian ez?
B. B.– Kolega asko dugu Nafarroa inguru horretan, han emanaldi gehiago eman dugu, eta gainera Irungo jendeak nahiko pasatzen dugu Donostiaz. Donostian ez dira bat ere mugitu maketak erosteko, Iruñekoak aldiz bai. 150 maketa atera genituen baina astebete iraun zuten.
A.–Eta letrak?
B.B.- Letrak istoriak dira, zerbait ikusten duzu eta idatzi egiten duzu. Batez ere radikalak, ez zara txoriei buruz idazten hasiko. Ska dela, regee dela, nik zer dakit! Letrak sentitzen duzun zerbait izan behar du, eskutartean darabilkizun zerbait, eta jakina, gaur egun Irunen kaiean zoazela maderoak besterik ez dituzu ikusten, eta aurki ertzantzak ekarriko dituzte. Letrak hortik doaz.
A.–Eta emanaldietan nola?
B.B.– Nahiko guay, jendeak asimilatu egin du guzti hori, jendeak badaki zertara doan jaialdira. Behin agure batek 2.000 pta eman zizkigun trasteak jasotzen ari ginen batean Jendea asko enrroilatzen da. Beste behin «Gernika kokakola» kantua dela ta, arras haserretu zen baskazo horietako bat gure kontra, holako inozoak ere badira.
Beste batean «Tudela mecaguen Cristo» esan nuelako izugarrizko moskeoa harrapatu zuen zahar batek.
A.–Ze baska juntatzen zarete?
B.B.– Normalean izaten ditugu kolega batzu, eta horiek asko laguntzen digute, beti dantzatzen direnak baitira, asko girotzen dute, eta gu ere girotu egiten gaituzte. Batzuetan kontziertoa antolatzen dutenek ez diete sartzen uzten, baina ez dira konturatzen berak ez datozela ez ordaintzeagatik, berak asko girotzen dutela.
A.–Non ibili zarete?
B.B.- Batez ere Nafarroan, eta Gipuzkoan ere, baina Bizkaian oso gutxi. Garagen izan gara, baina Bizkaian zeharo ezezagunak gara. Dena den Iruñea eta Nafarroa alde horretan oso gustora jotzen duzu. Jimmy-k esan zigun La Granja-n jo behar genuela. Dena dela lagunengana dekolega joan behar duzu, askotan ez duzu kobratzen, jotzen duzu eta gero ez duzu kobratzen, eta dekolega zoazenez ez zara haserretzen hasiko, baina kriston marronazoa da, eta rollo guztia mozten dizu horrek.
A.–Entsaioak eta?
B.B.- Ordu erdi egunero tio, ez bait digute orduek kointziditzen, batek kurroa duela ea. Kantu berria egiten dugunean bai, orduan asko entsaiatzen dugu.
Han utzi genitun Baldin Badako morroiak, Irungo Mosku auzoko tabernazulotan.
GUSeta Iñaki CAMINO
Irungo Mosku auzoko tabernazulo batetan ikusi genuen elkar "Baldin Bada"koekin.
42-43

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakBALDIN BADA
EgileezCAMINO1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude