Gazteria Mugitzen Da Durangon


1986ko urtarrilaren 26an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Durangoko gazte asanbladarekin elkarrizketa
Lokalak Eskatu Eta Ertzantza Bidali
Gazteria Mugitzen Da Durangon
Durangoko gazteen asanblea berria izan da azken egunotan eta hauxe dugu zergatia: gazteentzako lokalak exigituz etxe bat okupatu zuten eta udalarekin arazoak izan zituzten honek Ertzantza gazteak handik ateratzeko aginduarekin bidali zuenean. Pasadizu honi esker jende askok jakin du GAZTE ASANBLADA dagoela, baina ez dute jakingo prolemaren nondik norakoa. Arazo honi azala kendu eta barnekoa ezagutzeko asmoz, asanblearen partaide batzurekin solasalditxo bat izan dugu.
ARGIA.–Noiz eta zer asmoz sortu zen Gazte Asanblada?
GAZTE ASANBLADA.– Begira 1982.ean gazteen egoera ikusita, proiektuz eta ilusioz beterik geundenez, talde bat eratzea pentsatu genuen, politikoki pluralista, eta asanbleario zango zena.
A.–Konta iezaguzue mugimenduaren berri.
G. A.– Lehendabizi gazteen erakunde politikoei deitu genien, eta EGI, JARRAI eta beste zenbait independiente etorri ziren, baina gero EGIkoek alde egin zuten. Udalari mozio bat aurkeztea izan zen bigarren urratsa. Udalak ez zigun abegi onik egin. Bien bitartean kultur ekintza batzu antolatu genituen: ihauteriak, zenbait ikastaro, jaialdiak e.a.
A.–Denbora horretan barrena zein izan zen udalaren jarrera?
G. A.–Hauteskunde garaia heldu zenean, (1984. urtea orduz gero) hasi ziren honetaz apur bat arduratzen. Lokalari baiezkoa eman zioten «Casa de Doña María» delakoa aukeratzen zutelarik, aldi berean, udaletxera deitu ziguten gure ideiak adierazi geniezazkien. Gazte asanbleak aurkeztu zion bere egitarua. Jakinerazi zigutenez, berak ere programa bat prestatzen ari ziren, baina ez genuen gureaz erantzun zehatzik izan. Azkenean udalaren proiektua kaleratu zen guri fitsik esan barik.
A.– Zer nolako proiektu horrek?
G. A.–Batez ere etxea konpontzeko laguntza ekonomikoarena, gutxi gora behera 38'5 milioietakoa.
A.– Eta onartzen al duzue zuek proiektu hau?
G. A.–Ez, gazteak adinka banatzen baititu. 18 urtetik gorakoentzat itxita dago gainera, eta garrantzitsuena, Eusko Jaurlaritzak "asesores de la juventud" direlakoak ezarri nahi dizkigula da.
A.–Onartu al ditu udalak zuen eskaintzak?
G. A.–Ez, hain zuzen horretxegatik jo dugu guk bide gogorragoetara gure burruka aurrera eroateko.
A.–Azalduko al zenukete hobeto hori?
G. A.–Beno, beren legaltasunetik ezer iritsi ez dugunez, bide ilegal bat eroan dugu aurrera, aipatutako etxearen okupazioa alegia. Arratsaldez sartu ginen han, baina Ertzantzak denok hain ongi ezagutzen ditugun metodoen bidez goizeko 5etan atera gintuen. Egoera hau hurrengo egunetan berriz gertatu zen, guk okupatu eta haiek gu handik indarkeriaz atereaz.
Aipatu gabe ezin utzi udalak garbi utzi duela bere jarrera gazteei dagokienez, baina baita OTAn-en kontuan, Durangon egin behar zen OTAN-en aurkako jaialdi bat galerazi egin bait zuen azken orduan. Ertzantza hara egurra banatzera bidaliz.
LARRABETZU ETA PEIFER
19

GaiezGizarteaAdin sektorGazteriaMugimenduak
GaiezGizarteaAdin sektorGazteriaArazoak

Azkenak
Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude