Euskal Herriko Unibertsitatea, Krisiari Irtenbiderik Aurkitu Ezinik


1986ko urtarrilaren 26an
Jazinto Iturberi elkarrizketa
Jose Ramon Etxeberriari elkarrizketa
Pello Salabururi elkarrizketa

Azken Klaustroa Dela Eta
Euskal Herriko Unibertsitatea, Krisiari Irtenbiderik Aurkitu Ezinik
Kristian murgilduta omen dago UPV-EHU erakundea; Goio Monreal errektore ohiak dimisioa aurkeztu eta aldegin zuenetik iragan dira hilabete luzeak, eta aurkeztu da hainbat kandidatu errektoregoa hartzeko asmotan, baina ez du batek ere apoio nahikorik lortu; tartean, izan dira Klaustro-bilera trumoitsuak, kontsentsuak lortzeko ahaleginak batetik, sakoneko arazoak konpontzeko proposamenak bestetik, ikasle, administrazio-langile eta irakasleen grebaldi eta protestaldiak... eta sei hilabeteko epean soluzio bat aurkitzeko enkargua zuen Arantxa Mendizabal behin-behineko errektoreak, badaramatza bederatzi kargu gorenean jezarrita eta beste biderik zabaldu gabe. Azken egunotan izan den Klaustroan bai Celestino del Arenalen bai Emilio Barberaren kandidaturak aurrera atera ezinean geratu zirenean, jende askoren esperantzari leiho bat baino gehiago itxi zitzaizkion. Krisi horren gorabeherak eta sakoneko arrazoiak ezagutu nahirik, hiru pertsonarekin egin dugu berba: Barberáren ekipoan Euskararako Errektoreorde postua zuen Jazinto Iturberekin, Celestinoren kandidaturan postu bera zuen Pello Salaburarekin, eta Klaustroan sektore kritikoaren ordezkari den Jose Ramon Etxebarriarekin.
Jazinto Iturbe: "Euskeraren Militanteak Baino, Martiriak Behar Ditugu"
Klaustroaren gehiengoari buruzko interpretazioak errektore gabe utzi gaituen arren, askorentzat, hilaren 15eko hautaketan Barberáren kandidatura irabazle suertatu zen. Berarekin batera, Jazinto Iturbe izango genukeen euskararako errektoreorde. Guk eskatu nahi izan diogun lehena zera izan da, oraingo momentuaren balorazioa egitea.
Bi modutara egin daiteke, denboran zehar eta oraingo momentua absolutoki ikustea. Denboran zehar hartuta argi dago oraingo egoera hobeagoa dela orain hamar urtetakoa baino. Hala ere absolutoki ikusita egoera eskasa dela esango nuke. Ez da egoera normalizatu batetan egon beharko lukeena.
Iturberi oraingo errektorerik eza kaltegarria iruditzen zaio, ez bait da Estatutuen garapena bizkortzen. Bestalde, behin behineko egoeran egonda, ezin daiteke euskeraren egoera behar bezala normaldu.
Gure euskararekiko helburu nagusia Estatutuak aurrera eramatea da. VIII. artikulua hau da euskararena, ona da eta horretan denak bat natoz. Artikulu hori gainera oso zehatza da ez da batere anbiguoa. Horren arabera Euskararako Kabinete Teknikoa Batzordea eta zentruetako botzordeak martxan eta lanean jarri beharko dira hainbat eta arinen».
Jazinto Iturberen ustez, lehentasuna Euskararako Batzordea konbolatzeak luke, eta honexek eman beharreko hurrengo pausuak aginduko lituzke. Eman beharreko aldaketei buruz hauxe esan digu:
"Guk, euskaldunok, unibertsitate egina topatu genuen, eta orain euskal unibertsitatea bilakatu dadin, erakundea aldatu eta transformatu egin behar dugu. Erakundearen inertziaren kontra egin behar dugu. Penb da, baina horrela da. Egitura guztien birmoldaketa proposatu eta egin: irakasleagoaren plantila birpentsatu, AZP (Administraziorrako eta Zerbizurako Plantila) birpentsatu, etab. Etab. Honetarako, euskararen militanteak behar ditugu, are gehiago, euskararen martitiak behar dira. Benetan euskal unibertsitatea nahi badugu, nahi hori kostatu egingo zaigu".
Jazinto Iturbek zera pentsatzen du, unibertsitatea Euskal Herri osorak zerbitzu modura eskaini behar dela eta bere eraginak gizarte unibertsitariotik kanpora ere joan behar duela: hedapen unibertsitarioa euskaldunengana zuzenduz.
Unibertsitatea-euskalduntze honetan (arazo puntual eta teknikoa bada ere) elebitasuna agirian utzi beharra dagoela pentsatzen du, komunikatu. menbreteak eta abar euskaraz agertaraziz.
"Dena den, eta hau da garrantzitsua da, jadanik egindako unibertsitatea euskalduntzeko, bost urte baino gehiago behar da, eta beraz, kandidatura baten hedapena baino gehiago; eta ez bakarrik hori, baizik eta ikasle batek normalki pasatzen dituen urteak ere baino gehiago. Euskalduntze prozesua lortzeko, unibertsitatean dembora luzea pasatzen dutenekin kontaktua beharrezkoa da, hau da , batez ere irakasleekin kontatu behar da. Beste era batera esanda, euskalduntzearen problematika irakaslegoaen problematika da, eta heurak dira datorren ikaslegoa motibatu behar dutenak. Ikasleek, ikasleek exijitu egin behar dute, baina lana irakasleena eta unibertsitatearena izango da, kabienete edo institutuaren bidez zuzenduta."
Azken puntu betala. Jazinto Iturbek zera azaldu digu, Euskai Herria horren txikia izanda, ezin daitekeela egon espezialitate guztiak dituen unibertsitaterik. Batzuk beraz, gaztelaniaz beharko dute, ez bait da posible 600.000 mila bizilagun baino gutxiago duen herrian espezialitate denak euskaraz egotea, Islandian edo gurea bezalako herrietan ez dagoen bezala. Egon behar dute aldiz. funtzio biderkatzailea dutenak: Magisteritza, Kazetaritza, etab.
Jose Ramon Etxebarria: "Aldatu Egin Behar Dira UPV-Ehuren Estatutuak"
ARGIA.–Non dago krisi honen hasiera, zure ustez?
Jose Ramon Etxebarria. Uste dut UPV-EHUren Estatutuen onarpenean kokatu beharko genukeela oraingo egoeraren zergatia. Begira. Estatutu horiek indar konkretu batzuren akordioaren ondorio izan ziren, eta funtsean Madriletik inposatutako Ley de Reforma Universitaria (LRU) ezartzen diote UPV-EHUri. Harrigarrena zera da, batzuk eta besteek esandakoaren arabera, Estatutu hauek ez direla inoren gustokoak; buina sektore horiek. autozentsura ikaragarria praktikatuz, gaitzerdi bezala onartu dituzte.
A.– Zeintzuk dira, bada, Estatutuak plazaratzen dituen arazo nagusiak''
J.R.E.- Bere garaian, sektore kritikotik egin genizkien kritikek, zutik dirautela esango nuke, eta indartu direla, frogatu bait da Estatutu horiek ez dutela balio izan errektorea aukeratzeari irtenbide airosoa emateko ere. Kritikarik garrantzi zuenak horrela laburtuko nituzke: irakaslegoaren gehiena (80%) funtzionarioa izatea inposatzen dute; Kontseilu Sozialaren osaketa goitik beherakoa da; proposatzen duten funtzionamendua ez da batere demokratikoa, batzordeen konposizioan, esaterako; kargoak betetzek mugak estuegiak dira. Adibidez, errektor izateko katedradun numerarioa izan behar.. Laburtzeko, LRUren pean kokatzen dira, autonomia unibertsitaria ukatuz, eta UPV-EHUren etorkizuna itoaz.
A.– Monrealen kargu-uztea edo "espantada" deitu izan dena gertatu zenean, Araniza Mendizabal, haren ekipokoa, gelditu zen behin-behineko errektore gisa, epe laburrean errektore hautatu berri bati tokia uzteko konpromezuaz. Ordutik hona aurkeztu dira hiru kandidatu, eta batek ere ez du kargua lortu. Nola izan da hori?
J.R.E.–Goio Monrealek Unibertsitateko zenbait sektore aglutinqtzea lortu zuen bere garaian, baina erreleborik utzi gabe aldegin zuen. Ondoren. Ricardo Alvarez Isasik aurkeztu zuen bere burua errektoregorako, kandidatu bakar bezala eta porrota izan zuen, berak espero ez zuela; erraza zeukala zirudien aurkeztu zenean; betidaniko funtzionarioen apoioa, talde politiko batzuetako pertsona ezagunena ere bai... baina kalkuloak eratu zituen, nire ustez: alde batetatik~ CCOO ingurukoek ez zioten laguntzarik eskaini (agian ez zielako hark talde errektoralean tokirik egin), eta EGIko ikasleek, bigarren botazioan baietza emateko zirenak. kalkuloetan erratu eta lehen bueltan hondatu zuten.
Hala ere, Alvarez Isasiren ahalegin hartatik gogorarazi nahi ditut bi t atu, gerora garrantzia dutenak: bata, haren kandidaturan zihoazela gero elkarren konpetentzian aurkeztu diren kandidatu biak, Celestino del Arenal eta Emilio Barberá; eta bestetik, orduan aurkeztu zuela Miguel Angel Garcia I Herrerak (Isasi oztopatzeko ahaleginean, CCOO aldetik), eta Klaustroko mahaiak onartu, botazio-arau oso bitxia, gehiengo sinplearen interpretazioari buruz, literalki horrela zioena: «La mayoria simple de los votos es la mayoria absoluta de los votos válidamente emitidos». Arau honek gauzak zailago jartzen zituen kandidatu bat baino gehiago aurkezten bazen, gero ikusi izan den bezala.
A.–Gauza da Aharez Isasik lehen botazioan Porrota izan zuela, eta horren ondoren sektore batzu hasi ziren kanpaina publikoa egiten, Unibertsitatean nahitaezkoa zela kontsentsu bat eta errektore bat aukeratzea, aldarrikatuz. «Kontsentsuaren taldea» izenaz agertu ziren prentsan bertan ere, baina geroak agertu duenez, egiazko orduan heuren artean cre ezin izan dute akordio minimorik lortu. Zergatik hori?
J.R.E.–Bai, egia da prozesu horretan datu oso adierazgarriak agertu direla. Sortu zen, zuk esan bezala, kontsentsuaren aldeko talde hori, EE eta CCOOkoen eraginez batez ere, eta beste talde politikoetako zenbait partaide ere bildu ziren inguruan, PNV eta PSOEko batzu. eta errektore berria aukeratzeko epea negoziatu zuten abendu-urtarrilerako. Gero Celestino del Arenalen kandidaturaren inguruan bildu ziren, partiduetako batzuk kandidaturan sartuta: Gonzalez Portilla, Corcuera...
Baina Unibertsitateko «sektore biziek» –katedradun «independienteak» eta–, beste horrenbeste egin zuten Emilio Barberáren inguruan; sektore hanek desideolojizatu bezala aurkezten dira, alergia diote indar politiko-ideolojikoei...
Horrela, agertu ziren publikoki bi kandidatura, eta agerpen publiko hori sinplifikatzailea izanik ere, hala zen: alde batetatik, partiduen kandidatura, bestetik «independienteena».
Lehengoek erraz irabaziko zutela uste zuten, eta konfidantza horrek eraginda. izan zuten hanka-sartze zelebrerik ere: adibidez. PSOEko eta CCOOko Luis Egeak eta Mikel Bilbaok «El Correo Español»en idatzi zuten artikulua. Lehen botazioan boto gutxien ateratzen zuena erretiratzea poroposatuz. Gero gertatu zenean boto gutxienekoa Celestino del Arenal, erraz ahaztu ziren baina artikuluan esandakoaz...
A.–Ze indar agertu ziren urtarrileko azken Klaustroan?
J.R.E.–Hiru indar edo jarrera agertu zen: bata, Celestino del Arenalen kandidatura ingurukoa; bestea. Barberáren ingurukoa, eta hirugarrena, sektore kritikoa, guk osatzen duguna. Estatutuen erreformaren aldekoa. Oreka moduko bat gertatu zen hiruren artean. ez zuen hiruretatik batek beste biak irabazteko beste indarrik. Sektore kritikotik hamabost galdera zehatz egin genizkien kandidatu biei, eta batek ere erantzunik eman ez zigunez, bien aurka agertu ginen-botazioetan.
Bestalde, kandidatura bien artean ez ziren gauza izan pastela banatzeko, eta frakasoa izan zuten biek.
Botazio prozesua ere adierazgarria da: lehen botazioan, goizez. Barberák 93 boto lortu zuen. Arenalek 87.44 abstentzio aktibo (gure sektorearenak), uta 18 boto zuri. Beraz, Barberá, nahiz eta aurretik gelditu, ez zen gehiengo absolutora hcitzen eta beharrezkoa zen bigarren botazioan gehiengo sinplea lortzea, baina aurreko klaustroan emandako araua beteaz (gogoratu lehen esan duguna, Garcia Herreraren formula). Arenal ere ez zen erretiratu lehen bueltaren ondoren. eta hurrengo botazioaren aurretik ere ez ziren ganza izan akordio batera heltzeko heuren artean. Guk iragarri genuen boto zuria emango genuela hurrengoan, eta horrela egin genuen
Arratsaldeko botazioan. Barberak 93 boto izan zituen, Arenalek 87, 44 abstentzio aktibo (gure sektorearenak), uta 18 boto zuri. Beraz, orduan ere ez zuen lortu Barberak balioz emandako boto guztien erdia baino gehiago. eta ez zen aukeratua izan.
A Utonomia Unibertsitariaren ordez, lege guztietara makurtzeko joera
A.–Prozesu guzti honetan, zuen jarrera, sektore kritikoarena, argi ikusten da, Estatutuak erreformatu behar direla, Estatutuei egindako kritika zehatzak... etab. Baina ez dira hain argi ikusten kandidatura bien artean dauden diferentziak. Zein dira?
J.R.E.–Egia esateko ez dago ia diferentziarik, biak oso antzekoak dira, eta aurkeztu dituzten programak lehen Alvarez Isasik aurkeztutakoaren kopia, batez ere Arenalena. Guk egindako galderetako bat horixe zen. Isasiren programarekiko diferentziak, eta heurek onartu zuten berdintsuak zirela.
Kandidatura biek duten ezaugarri amankomuna, eta gure kritikarik inportanteena, hauxe da: lege guztiet ara makurtzeko joera absolutoa agertzen dutela, bai batak eta bai besteak. Non gelditzen da orduan autonomia unibertsitaria''
LRUk eta Estatutuek diotena errepikatzeko ez dugu behar errektorerik. Bestalde, kontradikzioak ere agertu dituzte. ze sektore kritikoaren galderei ez diete erantzun, baina ikasleen botoa bereganatu nahian edo, Celestino del Arenalek, Gobernu Batzordearen osaketa desegokia dela eta, behin-behineko Gobernu-Batzordea proposatu zuen, eta hori praktikan Estatutuen erreformatxoa da. Zergatik orduan, guri emandako ezetzak?
Anton ABANDO
Pello Salaburu: "Guri oraingoan faktura pasa digute"
Klaustroaren azken botazioaren arabera. Pello Salaburuk ez du uste berak oraingoan euskararen errektoreordetza hartuko duenik. Hala ere, eta ezer definitibo ez dagoenez, bere programa, helburuak eta kezkak azaldu dizkigu.
"Momentu honetan EHU usentatu gabe dago. eta euskararen arazoaru ere, arazo nagusi horren barnean kokatu beharko litzateke. Bestaldetik, EHU gizarte batetan dago, ez dago isolaturik, eta gizarte hori ere ez da euskalduna, eta gainera zenbait taldek oso eritzi diferenteak ditu euskarari buruz".
« Nik; beti inpresio bat izan dut, eta nire inpresioa da bi kandidaturen artean gure serioagoa zela. Lehen eta orain, nahiz eta galdu eta Klaustroaren eritzia errespetatu. Hala ere nik zera pentsatzen dut. gure programa arrazionalki garaile atera dela. Eman den botoa ez dut uste arrazionala izan denik, edo arrazonatzearekin zerikusirik izan duenik. Guri faktura pasatu digate. Aurreko aldian gutariko batzuk Alvarez Isasiren kandidaturi eman genion botua, nabarmendu egin ginen, eta orain ordainarazi egin digute. Joku demokratitoa honelakoa da.
Bestalde, EAJren barneko arazoak Klaustro barrure eraman dira, eta honek bere pizua izan du. Botoen kontrola zaila izan da. Azkenik, interes korporatibistak edo gre, ialak ere nabarmendu dira. Azken mementuan katedratiko gehienek Barberáren aldeko apostua egin dute. Eta zergatik? Ba nik uste, Celestinori ez diotelako barkatu berak katedra maila horretatik ihes egitea».
Pello Salaburuk beste faktore batzu aipatzen ditu oraingo momentuko egoeraren balorazioa egiterakoan. Horien artean, ohizko faltak; HBren inguruko presio handia, botutan horren handia ez izatearren, eragin nabarmenekoa dena Salabururen ustez; eta azkenik interes desberdinen multzo ikaragarria, lau edo bost botoen kontua, azken konputoan erabakitzaile suerta daitekeela.
«Nik orain Barberáren kandiduturak argi irabazi duela esango nuke, baina Klaustroak dauka hitza. Ezin da onartu ez Jaurlaritzak ez beste inork erabakirik hartzea»
Pello Salaburuk ez du uste EHUn euskal iraultza gerta daitekeenik euskararen arazoekin, dauden mila arazo. baldintza eta presioagatik, baina hasteko, eta erizpide bezala, euskararen errektoreorde bezala izango lukeen jarrera, Celestino del Arenalek dekanoa izanda bere Fakultatean segitu duen berbera izango litzateke: Celestinok beti zintzo jokatu duela uste bait du.
«Nik ereduori berari ezarrito nuke unibertsitatean. Eta hori aurrera eramateko, autonomia zabala eskatuko nuke. Gaian sartuta, unibertsitatea euskaldundu nahi badugu, nik hiru gauza behar dugula esango nuke: lehengoa, euskaraz ikasi nahi duten ikasleak, zeren egon badago jende asko euskaraz dakiena eta euskaraz ikasi nahi ez duena. Hori kontuan izan behar den gauza dugu; inola ere ezin da ahaztu. Bigarrena zera da, euskaraz irakasteko prest dauden irakasleak. Jakina, geroago egitekoa kanpainak muntatzea litzateke, ikasleek. zein irakasleak motibatzekoa, eta azken hauek prestatzeko programak.
»Hirugarrena, dirua litzateke. Dirua, neurri handi batetan, Eusko Gobernuak eman behar du. Batzutan ez da irakasle nahikorik kontratatu Gobernuak ezetza eman duelako. Eta zergatik? arrazoi batzu egon daitezke: Gobernuak kontu honetan politikarik ez duela, edo euskara bultzatu nahi ez duela unibertsitatean, edo (eta nik uste dut hau dela arrazoi handiena) ez duela ikusten euskararen aldeko politika garbirik ».
Salabururentzat, berehalaxe egin behar liratekeen gauzak, epe laburrean, hauexek dira: alde batetatik, elebitasun ofiziala, komunikatuetan eta abarretan agertarazi. Horretarako Euskararen Kabinetea indartu eta itzultzaile batzu kontratatuz osatu behar da, Xabier Kintanaren zuzendaritzapean. Bestalde, sailen plantiletan euskararen egoera aztertu eta horren arabera kontratazio berriak aurreikusi. Honekin batera, Euskararako Batzordea bultzatu behar da. Oraingoz dagoenari eutsiz, zentruetan eratzen diren arabera, ordezkatu, bitartean denbora alferrik gal ez dadin.
Laura MINTEGI
Celestino del Arenal, azken klaustroan botoa emateko garaian.
23-27

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEHUErrektoreak
PertsonaiazITURBE3
PertsonaiazETXEBERRIA2
PertsonaiazSALABURU1
EgileezMINTEGI1Gizartea

Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude