"Bilbo Nire Oihana Da, Nire Basoa"


2021eko uztailaren 23an
Anjel Lobera Revilla, "Botxoa Zatalka" Poema Liburuaren Egile
"Bilbo Nire Oihana Da, Nire Basoa"
Markina aldeko ahozkeraz hitz egiten duen euskaldunberria dugu Anjel, poeta plazaratu berria dugun legez. Eta bilbotar zaharra. Baina aurkezpenik zuzenena Anjelek berak egingo digu dena den.
ANJEL LOBERA.–Ni Bilboko pobretokian jaio nintzen, Barakaldoko Crucesen, 59. urtean. Ama Santanderrekoa nuen, eta aita Soriakoa: giro erabat erdaldunean, beraz. Gainera lehenengo sei urteak Altamira auzoan eman nituen, nahiko giro bereziko auzoa, eta gero Santutxura joan ninen bizitzera: giro berezi batetik beste giro berezi batetara. Horko mundua txikitandik mamitu izan dut. Bilboko banden mundu horretan hazi nintzen, hemengo edozein auzotegitan jaio izandako gazte gehienak bezalaxe. Ondo gogoratzen dut zelan Santutxukook Otxarkoagakoekin puntu zehatz batetan geratzen ginen bertan elkar ostiatzeko.
A.–Noiz gertatu zen euskararekiko zure lehen hurbilketa?
A.L.–Hamazazpi urterekin izan nuen lehen kontaktoa, orduko egoera politikoak nahiko eraginda. Santutxun bizi zen neska baten bidez, Markina pasatuta, Larruskain delako auzoan dagoen Gabixola baserrira joan nintzen. Bizkaiera ikasi nuen lehendabiziko, eta geroago etorri zen alfabetatzearena eta batua ikastearena. Euskaraz idazten hasi banintzen, euskara idatzia praktikatzeko egin nuen neurri handi batetan: politikari buruzko artikuluak eta egiten nituen gehienbat, auzoko "Santutxu" aldizkarian; oso rollo polita izan zen.
A.–Zuretzat aldaketa nabaria suposatuko zuen, bada, Bilbotik Markina aldeko baserrira joatea...
A.L.–Bai, bai. Han aurkitu nuen gauzarik ezberdinena bizimodua bera izan zen, bizimoduaren geldotasuna. Kapitalismoaren hain produktu zuzena den Bilbo bezalako hirietan, txikitandik inposatzen zaizu halako bizimodu azkarra, konpetitiboa: zeuk jotzen ez baduzu, jo egingo zaituzte; ohosten ez baduzu, ohostu egingo dizute; aldameneko morroia zapaltzen ez baduzu, berak zapalduko zaitu. Eta klaro, Markinara heldu eta hango bizimoduaz topo egin nuen: askoz ere trankilago, askoz ere lasaiagoa, Aurkikuntza horrek eragin handia izan zuen nigan garai hartan. Gero, Bilbora bueltan eta berriro bertoko bizitzan integratu behar; baina ordurako gauza bitxia gertatzen ari zen auzoko gazteen artean, jendeak era berria aurkitu bait zuen garai hartan bere adoreari irtenbidea emateko: koadrilako putaide guztiek ezker aldeko alderdietan enkuadratzeari ekin zioten. ORT, KAS, EMK, LKI etabarretan.
A.–Zeure euskalduntze prozesua aski arraroa da, eta ez duzu inondik inora euskaldun berria ematen. Ezagunak dira bestalde, Bilbo aldeko euskaldun berrien arazoak plazaratzeko ahaleginak egiterakoan. Utz dezagun posibilismoa alde batera eta esaiguzu: zeurea, ohizko prozesua baino egokiagoa al da?
A.L.– Ba, nik ibilitako bideak abantaila haundiak dituela uste dut. Ez bakarrik euskara bera ikasteko, baizik eta euskal giroan sartzeko. Gaur egun askoren akatsa da hori, eta AEKn gabiltzanon faltarik nabariena: nola integratu euskaldunberria euskal giroan? Hor dago asuntua.
Bai, euskara ikasiko dute, baina euskal sustraiekin zerbait izan behar da. Badago arrisku bat: euskara dakiten erdaldun hutsak sortzea, gure kultura, gure historia ezagutuko ez dutenak. Eta noski, euskal literatura egin nahi baldin bada. orduan norberaren pentsamoldea nolabait euskalduntasunean sustraiturik egon beharko da, eta horrekin ez dut esan nahi derrigorrez euskal gaiak ikutu behar ditugunik. Bestalde, euskara batuaren akatsa agertzen da, eta ez da agian euskara batuaren akatsa izango. irakasten dugunarena baino: artifiziala suertatzen dela. Gehienetan hizkuntza asko landu ez badu behintzat–, euskaldun berriak ez ditu inondik inora ere euskaldun zaharrak edozein gauza adierazteko dituen eskuarte guzti horiek.
A.–Ba, literaturaz hasi zarenez gero, jarrai dezagun literatura eta bere ingurumenekin. Euskara batuaren zabalkuntzan, eraginik izango ote idazle bizkaitarren gaur egungo ugaltze honek?
A.L.– Beno, zorionez Bizkaian, jada, produzio gehiena euskara batuz doa. Horrek ez du esan nahi gero norberaren hartu-emanetan bizkaiera erabili behar ez dugunik, jakina. Bai, uste dut idazle bizkaitarren ugaritzeak eragin handia eta ona izango duela euskararengan.
A.–Zergatik ekiten dio bilbotar batek poesia liburu bat idazteari?
A. L. Oso gaitza da hori esatea. Begira: neurtitzak egiten hasi nintzen, eta lehenengo, gustokoa daukadalako eta, bestalde, nahiko adierazbide zuzena deritzodalako... beno, hala izaten da batzuetan, beste batzuetan ez. poesiaren erabilpenaren arazoa ere hor dago, ezta. Baina, tira, nik hainbat gauza neukan buruan eta komunikatzeko beharra: hori argi dago: poesia ez da bakarrik norberaren hausnarketak egiteko, baizik eta komunikatzeko ere bai.
A.–Zein da poesia eta ideologia, poesia eta errealitatearen interpretazioaren arteko erlazioa?
A.L.– Bakoitzak berea egiten du. Niretzat–eta egin dudan liburuan argi geratzen dela uste dut–bata eta bestea oso loturik doaz; gainera, batzuetan apropos forma alde batera utzi izan dut, gogoan neukan mezua zuzenago igortzeko. Eskuan daukadan tresna da poesia. Bai, forma bigarren maila batetan geratzen da, argi eta garbi, nahiz eta poema errsmatuak eta figura erretorikoak etabar ageri.
A. - "Botxoa zatalka" da kaleratu herria duzun liburuaren izena. Zergatik "Botxoa" eta zergatik "zatalka"?
A,L. Ez dakit bada... begira: Bilbo nire oihana da, nire basoa, eta Euskal Herriko oihanik handiena, gainera. Horregatik Bilbo. Eta zatalka? Bada, liburuan agertzen den Bilbo hori txikitatik mamitu izan dudana delako... horrexegatik "Botxoa zatalka". Ni bertoko produktu tipikoa naizelako, agian, nire liburuan agertzen diren irtenbiderik gabeko pertsonaia horiek diren bezala: auzoko ezagunak, hilabete etxean eta hilabete Basauriko espetxean ematen dutenak, etabar.
A.–Modu berezi batez atera duzu liburua. Nola gertatu da hori?
A.L.– Uf! Hor ere badago aski komeria! Nik liburua idatzi nuen eta dexente zegoela pentsatu ere bai, kaleratzeko moduan. Eta pentsatzen hasi nintzen nola argitaratu, betiko arazoarekin topo eginaz: diru falta. Eta beno, horrela bururatu zitzaidan bono bidez egitearena, gainera, ni AEKren militantea naizenez gero, zera pentsatu nuen: horrek bazeukala zerikusirik Lizarran hartutako azken erabaki antidiglosikoekin. Beraz, bonoak saltzearen bidez finantziatu dut argitarapena, eta benefiziorik aterako balitz. diru guztiak Santutxuko Euskal-Eskolarentzat izango lirateke.
A.– Eta amaitzeko, Anjel, esango diguzu ea zertan zabiltzan? :
A.L.– Orain narrazio bat egiten nabil, nobela arraro bat edo, nahiko iluna, nahiko beltza–beltza zentzu bilbotarrean, inolaz ere ez amerikarrean–eta badaukat hortik aparte beste poema-liburu pare bat, oraingoan Eleiza agertzen da sarriago nire idazlanetan, nik pentsatzen bait dut Eleiza dela Euskal Herriak daukan problemarik handiena... bai, halaxe da. Zera uste dut: Herri honek aurrerapausu gehiago eta handiagoak eman ez baditu, horrexegatik izan dela, Eleizari lotuegi ibili delako.
J. A. U.
"Botxoa zatalka", Anjel Lobera Revillak bonoen bidez finantziatutako liburua.
Narrazio bat egiten dabil gaur egun Anjel, beste poema-liburu bi gordeta dituela aitortzen duela.
34-35

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakLOBERA1
PertsonaiazLOBERA1

Azkenak
Futbolari gay-ak zergatik ez dira ausartu azkenean armairutik ateratzera?

Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]


Urdaibaiko Guggenheima konkretatu gabe, Juan Ignacio Vidartek utzi egingo du zuzendari kargua

Urtearen amaieran utziko du ardura postua. Zuzendaritza berritzeko prozesua jarriko dute martxan. Vidartek 32 urte pasatu ditu Bilboko Guggenheim museoko zuzendaritzari lotuta.


2024-05-21 | ARGIA
Nafarroan epaitu gabe gelditu den bortxaketa bikoitza aztertuko du Estrasburgok

2016an bi emakumek bortxatuak izan zirela salatu zuten, Iruñean. 2018an auzia artxibatu zuten eta ez zen epaiketarik egin. Espainiako Poliziak, Fiskaltzak eta Nafarroako Auzitegiak ikerketan egindako irregulartasunak salatu ditu biktimen abokatuak. Espainiako Estatuak... [+]


Eguneraketa berriak daude