S.L.M.M.Sindikatoa aro berrien aurrean.


1985eko abenduaren 22an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
S.L.M.M-koei elkarrizketa

Joan den asteburuan izan zuten V. batzarrea
S.L.M.M.Sindikatoa aro berrien aurrean.
Abenduaren 12, 13 eta 14ean Portugaleteko Nautika eskolan bildu dira berrehun ordezkari hiru ponentziren inguruan sindikatua eta untzidiaren etorkizunari buruz eztabaidatu eta erabakiak hartzeko. Erabakirik garrantzitsuena, zalantzarik barik, orain arte inungo sindikatuan sartu gabeko honek C.C.O.O.en sartzea erabaki duela. Erabakiaren zergatiaz mintzatu gara zuzendaritzako sindikatukide birekin. Elkarrizketa batzarrea burutu aurretik egina bada ere oso argigarria delakoan gaude.
Sindikatuaren oinarriko eraketa moldea portuko asanbladak dira. Bilbokoarenaren egoitza Villerias kalean dago, itsasadarreren alboan. Jezarri garen mahaiaren ezkerretara dagoen beiradura zabalean zehar Arenala ikusten da. Ripa izeneko kaiaren alboan gaude. Bertan burutu izan da hainbatetan makina bat kontrato ezlegal marinelen untziratzea sarritan bertoko tabernetan hasten bait da. Marinel giro usaina dario inguruari.
A.–Zenbat ponentzi eta nor burutuak aurkeztu dira batzarrera?
SLMM.- Hiru, denak zuzendaritzarenak eta elkarren osagarriak. Sektore honetan ekintza sindikalean iharduteko oztopoak ikaragarriak dira. Batetik sakabanatuta bizi gara, gero urruntasuna, sekula ere ez dela posible sektoreko langilego osoa elkartzea, lantegietan gertatzen ez den bezala. Bestalde bada sektorea zertzen duen beste ezaugarri bat ere, hots, jerarkia. Egitura erabat jerarkizatua, praktikan paramilitarra da itsasuntzietakoa. Badago baita, barne zatiketa sakona, kolektibo bien artean, tekniko eta kualifikatu gabekoen artekoa, alegia. Titulodunak erraz igo daitezke eskaloian, kapitaina izatera heldu arte; besteek, ostera, aukera gutti dute horretan. Ezaugarriok ematen digute sektorea aztertzeko behar ditugun ardatz nagusiak. Sindikalgintza oso zaila da egoera honetan, kontaktoan sartzea zaila da (barko asko, portu ugari, e.a.) eta egitura ere garestia da, lokalak, liberatuak... Badira sekula ere penintsulako porturik ukitzen ez duten itsasontziak.
A.- Zein da sektorearen egitura, entrepresaren ezaugarriak eta kopurua?
SLMM.- Entrepresa txikiak dira, sarritan itsasuntzi parea baino besterik ez dutenak. Zelan ematen den hau? Erraza da, garai batetan oso kredito merkeak eman ziren sektorerako, kosturik gabeko kredituak izan ere. Legediak berak egiten du posible entrepresa piloa izatea.
A.- Ponentzietan ikusten denez ados zaudete sektoreari buruzko diagnostikoa egitean. Hortik ateratzen duzue kongresurako kontsigna, "untzidia salbatu". Zertan gauzatzen da konsigna hori?
SLMM.- Honetan sektorearen egoera aztertu beharra dago. Sektoreraren ezaugarriek merko erabat espekulatiboa sorrarazi dute, irabazi garbiak arin ateratzen dira eta gainera ez da inoiz barkuaren beraren esplotazioa izan negozioa, inguruan mugitu izan den guztia baino. Ez da horrenbeste fletetan irabazten, fletearekiko komisioetan baino eta sortzen den botere politikoan. Frankismoaldian eta erreformako lehen urteetan armadoreek kristoren erraztasunak izan dituztela itsasuntziak ia dirurik gabe eraikitzeko, areago, hemen argi dago dirua ez ipini eta gainera armadore askok irabaziak atera dituela. Adibidez, estatuak itsasuntziaren kostuko ehuneko laurogeia ordaintzen zuelarik, sarritan benetako kostua deklaratutako horren oso azpitik zebilenean. Espekulazio horrek enpresario estilo berezia sorrarazi du eta, jakina, behi ahulak heldu direnean ez dute egoerari aurre egiten jakin. Itsasoko merkatua nazioartekoa da, itsaso berberean mugitzen bait dira entrepresa guztiak eta hemengo entrepresariak ez daude horretan konpetentzia izateko gaituta. Hirugarren puntua dago, ze lege dagoen armadoreak itsasuntzia laga ondoren erantzuna eskatzeko. Hemengo legeak zera dio, erresponsabilitateak ondarearekin batera desagertzen direla, nahiz eta entrepresariak kudeaketa desastrosoa egin barkuaren jabetza galdutakoan desagertzen direla berarekiko erantzukizunak. Ikusten duzunez espekulaziorako ahalbide ikaragarriak. Krisialdi honetan zer egin duten? Saldu. Merkatal untzidia bertan behera dator.
A.- Zuek, ponentzietan, untzidiak ematen duen botere politikoari buruz hitzegiten duzue. Azalduko diguzue horren gakoa?
SLMM.- Begira, inportazioa esportazioa flujoak erresumaren independentzia auzitan jarri dezake. Petrolio hornikuntza, adibidez, funtsezkoa da estatuarentzat. Noren eskutan egongo dira garraioa egiten duten petroliountziak? Independentziaz hitz egiten dutenean zer esan nahi dute? Edo zeure buruarentzako hornidura egiteko bitartekoak dituzu edo estrangulatu egiten zaituzte.
A.- Enpresario ereduari buruz orain arte esandakoa kontraesanean sartzen da, bete betean, egin izan den diskurtso tradizionalarekin, badakizue, "el naviero vasco emprendedor, rompe mares, crea riqueza..."
SLMM.- Pasadizotxoa kontatuko dizut hori dela eta. Zazpi itsasuntzi eta bi mila miloiko kapitaladun batek zera esaten zigun, bere bizitzan lehenengoz ezin zuela itsasuntzirik eraiki, hogeitamar miloiko abala eskatzen zioten eta. Bizi egiten dena duzu berau, ohizkoa. Euskal armadorearekiko idea ez da egia, beti bait dago Madrilen hartzen diren erabakiei lotuta. Sinesgaitza da zenbat entrepresak alde egin duen Madrilera ikustea. Bertakoak bost axola izan dio beti kapital horri, botere zentroak non diren bertara joan izan da beti. Areago, halako bilerak egin ziren, Eusko Jaularitza, ANAVE eta S.L.M.M.ren artean, Komunitate Autonomoak izan beharko zuen sektorearekiko garrantziaz, (sindikal ordezkarien ehuneko laurogeita hamarra SLMMkoa bait da), Merkatal Untzidiak aurrera egin zezan Euskadin eta azkenean adarra jo zioten E.J.ri.
A.- Testuinguru honetan aurkezten duzue zuen alternatiba, hots armadoreak ez badira untzidia salbatzeko gai, salba dezala administraritzak. Ala ez?
SLMM.- Guk honako azterketa hau egiten dugu, untzidiaren jabegoa orain estatuarena da, publikoa da, erraz frogatzen dela berau, heuren sasoian emandako kredituei esker erabakia bait da. Maileguok ez dira itzuliak izan, ezein momentutan ere ez. Beraz, benetako jabea estatua bera da eta armadoreak ez badira negozioari aurrera eragiteko guk geuk hartu behar dugu geure eskutan. Merkatal Untzidiak dituen balio estrategikoengatik gobernuak nazionalizatu egin behar izango luke. Bestalde lanpostuak iraunaraztearen garrantzia azpimarratzen dugu.
Sakondu egin nahi dut gaia -dio beste batek-, zergatik diogun untzidia salbatu? Bere garaian PSOEk bere programan zerbait agindu zuelako zentzu horretan, oraingoz guttienez mantendu egin eta modernizatu egiten saiatuko zela alegia. Zoritxarrez, egiten ari dena politika ekonomista hutsaren bidez zera da, aintzina emandako maileguak zuritzea, kredituok kiebran jartzen dutelako gobernuaren dirukontua. Zentzu horretan heuren politika itsasuntziak saltzea izan da, horretara diruaren zati bat behintzat berreskuratzen dutelako.

Galdetu egiten diet CCOOen sartzearen arrazoiaz. Azalpen ofiziala ematen didate. Ni neu zalantzaz beteta nago. Geroak esango. CCOOk zama ederra hartu du. Ea ondo dagon ala bota egiten duen.
E. Jimenez
18-19


GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaSLMM
EgileezJIMENEZ3Ekonomia

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude