"Sexu arazo bat duenak ez du ori onartu nahi"


1985eko abenduaren 22an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Arantzazu Larrearekin elkarrizketan.
Irugo Ama osasunaren egoitzako Arantza Larrearekin mintzo
"Sexu arazo bat duenak ez du ori onartu nahi"
Gero eta gehiago ari dira familiaren planifikaziorako izendatzen diren zentruak irekitzen. Asko eta asko dira sexologoarengana jo beharrean aurkitzen direnak nahiz eta onartu nahi ez zerbait gertatzen zaiela. Irunen ere bada horrelako zentru bat eta han hitzegin dugu Arantza Larrearekin gai hauei buruz.
A.–Nola interpretatzen duzue osasuna egoitza honetan?
A.L.– Orain gutxi arte, osasuna izan da nahiko paternalista, bai medikuek edo bai erizainek bakarrik esaten zioten gaixoari zer zen onena bere gaitza sendatzeko. Inoiz ez diote gaixoari edo komunitateko jendeari galdetu osasunari buruz dugun iritziaz. Are gehiago, inoiz gutxitan uzten guituzte zer egin edo zer ez egin barruan daramaguna sendatzeko geuk erabaki dezagun. Bestalde, gaiso izatea deitu izan diote anka bat hautsita edukitzeari, minbiziaz nozitzeari edo bihotzekoa izateari. Guretzat kontzeptu hori aldatu egiten da. Badakigu osasuntsu izateak bai gorpuzki eta bai mentalki erabat orekaturik egotea inplikatzen duela. Zuek problema emozionalak edo sikikoak badituzue ezin zaitzaketegu har pertsona osasuntsutzat. Egoitza honetan kontzeptu iriki hori kontutan hartzen da.
A.–Zentroan egiten duzuenaz gain, zerbait antolatzen duzue kalera begira?
A.L.– Ikastaroak eratzen ditugu ezkonduak, ezkongai edo ezkontzeko asmorik ez dituzten ama-altugaientzat. Guri oso garrantzitsuak iruditzen zaizkigun bi noziotaz jabetu daitezen ahalegintzen gara eta zenbait aholku ematen diegu. Alde batetik alde genetikoaz arduratzen gara. Horretarako analisiak eta txekeoak egiten dizkiegu. Bestalde, haur bat izateko bion arteko adostasunaz gain, ekonomikoki irtenbide eta noragabeko zulo batean ez ibiltzea eskatzen diegu. Emakumeari esaten diogu esan berari erditzearen papera dagokion arren, erditu eta geroko lanak bioi dagozkiela eta ez dezala gizona baztertu honek haurrari ipurzapia aldatu edo biberoia eman nahi dionean emakumezkoen lana dera esanez. Gizonari, berriz, berak nonbaiten duen aitatasunaz ohar dadila eskatzen diogu haurraren ardura elkar eraman dezaten.
-A.–Ederki. Demagun emakume batek erditu duela. Etxera doa eta lehenengo problemak hasten dira. Orain ez dira bi, hiru baizik. Konturatu gabe hirugarren elementu honek lehen zegoen armonia desorekatu egiten du. Nola konpondu daiteke arazo hau''
A.L.–Niri askotan kontatzen didate: «Haurra izan baino lehen gizonak etxean sartu bezain laister musukatzen ninduen. Erditu ondoren ezta kasorik ere, korrika bait dihoa haurraren gelara». Haurra hain absorbentea izanik, bikotearen harremanak distantziatu egiten dira norabide ez eroso batean murgilduz. Bestalde, emakumeak pairatzen duen aldaketa fisikoa kontutan hartu beharko lituzke gizonak, ze, puntuak direla, haurraren negarrak direla eta abar luze bat dela medio emakumeari gizonarekin maitasuna egiteko geratzen zaizkion gogoak gauerdiko ahuntzaren eztularenak bait dira. Gizonarekiko erretxazo naturala sortzen da.
A.– Famili-plangintzaz arduratzen zarete.
A. L.– Bai. antisorgailuen erabilerak eta azaltzen ditugu. Famili-plangintza diogun arren jende ororentzat dago irekita. Izan ere. Irunen egin genituen estudioek adierazten digutenez, gazteen arteko lehen harreman sexualak 17-18 urte bitartean hasten dira. Gazte horiei dei zabal bat egiten diegu hurbil dakizkigun bildurrik gabe. Informazioarekin bakarrik erdietsiko bait dute arazoari aurre ematea.
A.–Famili-plangintza lan honetan zaudete sartuak buru-belarri, beraz.
A.L.–Tira, gure helburua ez da mugatzen merkatuan dauden metodoen ezaguera eta erabilerari buruzko informazioa ematera. Hori baino asmo altruistagoa dugu. Pertsonari irakasten diogu nola izan zoriontsu harreman sexualetan. Batzutan emakumeak ezin dezake orgasmorik lortu haurdun gelditzeko bildur. Izan ere, zuk egin dezakezu amodioa plazer hutsa sentitzearren ala familia izateko. Hau dela eta, pertsonak jakin behar du zer nahi duen eta zeri eman lehentasuna harreman sexualak edukitzerakoan. Zoritxarrez. jaso dugun hezketa erlijiosoarengatik zaila egiten zaigu bi kontzeptu ezberdin horiek bereiztea.
Zentro honetan disfuntzio sexualak (inpotentzia, eiakulazio azkarra, anorgasmiak, baginismoak...) tratatzen dira ere. Batzutan zenbait emakumek esaten digute ez dutela maitasuna egiteko gogorik sentitzen inoiz edo orgusmoa ez dutela iristen sekula edo bere gizonak ganero egin nahi duela eta berak beste norbaitekin joan baino lehen nahiago duela amore ematea...
Azkenik, gure bostgarren egitaraua zera da, hezkuntz sanitarioa deritzoguna: haurdunei kontrolatuak izaten diren txekeoak egiten dizkiegu.
A.–Enbarazoari aurre egiteko operazioren bat egiten duzue?
A.L.–Guk ezin ditzakegu basektomia edo tronpen ligaduraren operazio kirurjikoak egin. Horri buruzko argibideak ematen ditugu, besterik ez.
A.–Ausartzen al dira gizonezkoak basektomia egitera?
A.L.–Gizon gehienek uste duzue neurriak hartze emakumezkoaren zeregina dela eta jakina. basektomia hitz hutsak dardara sortarazten dizue, usten bait duzue hori egin ondoren ez zaizuela altxatuko berriro edo inpotenteak geratuko zaretela... Hau informazio okerra da ze, orain katxondoa denak katxondo izaten jarraituko bait du operazio ostean ere.
A.–Gizarte aseguroak ordaintzen al ditu operazio horiek?
A.L. Salbuespen arraro batzuk izan ezik, ez. Salbuespen horietan sartzeko bost haurren berropeitabost urteko ama izan behar duzu edo bizia galtzeko arriskuan egon.
A.–Aipatu dituzun bost arlo horietatik zein da jendeak eskatzen duena gehien?
A.L.– Oraingoz nabarmenki prebentzioarena da, zalantzarik gabe. Arrazoia xinplea da. Gehienek ezer gutxi dakite sexologiari buruz hori zer den galdetzera ez bait dira ausartzen, barnean eta oso sustraituta dagoen bildurrak trabatu eta oztopatu egiten diotelako. Demostratuta dagoenez. edozein gaitan jakitun izateko bildurra kendu behar duzu. bestela askatasunik gabeko eta tabuez beteriko irakaskuntza erdiesten bait duzu. Jendea ez da ohartzen bizi duen problemaren soluzioaz. Eta egon, badago!! Zenbaitek uste du sexologarengana joateak larrubizi geratzea suposatzen duela... Bestalde, eta hemen datza nire aburuz gako guztiaren muina, inpotentea dena edo edozein problema duen pertsonak ez du aitortu nahi akatsduna denik. Jakina, onartzen ez duzun bitartean ez zara sendabidean abiatuko. Oraindik ez dugu gure experientziaz (zenbat aldiz egiten dugun, nolako orgasmoa dugun edo non bukatzen den orgasmoa...) askatasun osoz hitz egiten ikasi.
A.–Zer deritzozu jendeak "ezkongaietan ederki konpontzen ginen larrua jotzean; ezkonduta berriz..." egiten duen komentarioaz?
A.L.– Komentario baino gehiago errealitatea da. Hasteko, emakumezko eta gizonezkoen arteko sexu behartzan desberdinak hartu beharko genituzke kontutan. Bion portaera desberdina ulertzeko, bestalde, arrazoi kulturaletan murgil gintezke. Azkenik, esaten dute emakumearen liberalizazioa heldu dela baina denok dakigu sasi liberalizazio batetaz ari garela. Normalean emakumeak lana bukatu ondoren bazkaria edo afaria prestatu behar ditu edo haurrari biberoia eman... Asike oheratzen denerako eduki zitzakeen gogoak hutsaren hurrenean bihurtzen dira.
A.–Eta ez al da gertatuko gure zelulak jaiotza unetik hala informaturik daudela eta sexualitateari ematen diogun balorea genetikoki behinik behin zuzen izatea, hezkuntza sexologiko buten falta baino?
A.L.–Ez dut uste. Begira. Ume txiki bati krema eman edo ferekak egiten dizkiozula, bere lehendabiziko erantzuna pixa egitea da gustora dagoelako. Gero zakila zuzen jartzen zaio eta ikutu egiten du. Gurasaek zigortu egiten dute edo bestela esaten diote erori egingo zaiola edo... Hurrengoan umeak berdin egingo du baina izkutuan. Horrela hasten da hezkuntza sexologikoa okertzen. Eskolan, maisurik aurreratuenak esango dio zientziako klase ordutan obarioa hau dela eta prostata beste hura. Gaingiroki ikutzen dute gai hau. Kontutan hartzen badugu zein inportantea den adoleszentaroa segituan ohartuko gara adin kritiko honetan ahalik eta informaziorik gehien eta zuzenena ematearen arrazoiaz. Guk ikastetxez ikastetxe ematen ditugu hitzaldiak eta 13 urtetako neskek pentsatzen dute masturbatuz gaixotu egingo direla edo emategea etortzean mahonesa ebaki egingo zaiela edo loreei ura botatzen badiete zimurtu egingo direla. Honek adierazten du hezkuntza sexologiko baten premia. Baina nola erakutsiko dute hezkuntza sexologiko zuzena gai honetan hain urduri dabiltzan maisu-hezitzaileek!
A.–Zer argitu zeniezaguke emakumezkoek duten «G» izeneko puntuari buruz?
A.L.– Demostratua dago delako puntu hori ez dela asmakizuna. Baoinaren kanpoko herenean eta kanpoko paretan dagoen gorputz-atal bat dugu. Puntu hau edozein bidez eragiten baduzue sekulako intentsitatea duen orgasmo bat lortu dezakezu.
A.– Bukatu baino lehen, hitzegin dezagun abortoaz. Bizi garen gizarte honetan edonor mintzatzen da honetaz eta bai erlijinek eta hai botere polilikoek hartu dituzte beren neurriak, exkomunioa, gartzela... Dena den, erlijioa eta zientzia ez dira ados jarri bizitzaren hasieraz. Noiz hasten da bizia? Hau galdera galanta. Duela gutxi zientifikoak diren zenbait erlijiosoengandik jaso ahal izan nuen honako baieztapen hau: «Biblia» izeneko liburuan dagoela erantzuna. «Genesis»-ean hau irakur dezakegu: "...Jaungoikoak lurraren hautsaz sortu zuen gizona eta gero bizitzaren arnasa sartu zion sudurretatik gizon-arima bihurtu zelarik». Pasaje hau hartzen dute aitzaki baieztatzeko pertsona bat izaten dela pertsoria bat jaio ondorengo lehen arnasa hartzen duenean eta ez lehenago, bere amaren sabelekin dagoenean, alegia, non haragi zati bat besterik ez bait da.
.- Ni ez naiz sartuko horretan. Nik egunero ikusten dudanez hitz egingo dizuet. Askotan haurdun geratu den neska gazte batek mutilari kontatzen dio. Hau hor konpon batekin desagertzen da. Neskak bere gurasoei esaten die eta hauek etxetik kanpo bidaltzen dute. Kale gorrian aurkitzen delarik, abortatzea erabakitzen du. Londresera joateko dirurik ez duenez izkutuan abortatzen du. Poliziak jakin eta epaitu ondoren gartzela leporatzen diote. Baina gizarteak ez du ikusten neska horri egin diotena. Gizarteak ez du zigortzen mutilaren ekintza edo gurasoena. Gizarteari ez zaio interesatzen arazoari aurpegia ematea eta errotik azterizea...
UREDERRA
20-22

GaiezGizarteaSexualitateSexu hezike
PertsonaiazLARREA3
EgileezUREDERRA1Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude