GUATEMALA Maria Vazquez URNGkoa:
"Oraindik ez dugu geureganatu iniziatiba"
Maria Vazquez guatemaldar emakumea gurean dabil, bere herriari buruzko informazioa zabalduz eta laguntza eskatuz ("herriekin ari gara mintzatzen, gobernuek ez bait digute jaramonik egiten, orain denek Democracia Cristianari sinisten bait diote). Donostiatik pasoan heldu dugu momentu batez, hango borrokaren gora-beherak jakiteko nahian.
ARGIA.- Lehengo hasteko hango hauteskundeen balantze txiki bat egiguzu.
Maria Vazquez.- Gure ustez hauteskundeak Estatu Batuek diseinatutako kontrainsurgentzia planaren hirugarren fasea baizik ez dira. Errepresio totalaren fasea izan zen lehena, eta guk, preparazio faltaz, atzera jo genuen, bigaren fasearen ezaugarririk nabarmenena nekazariak patruila armatuetan antolatzea izan zen -milioi bat dago gisa hortan antolatuta, horrek gerrilak atakatuz gero lehenbiziko enfrentamentua nekazariekin izango dutela suposatzen duelarik -, eta orain hirugarren fasean gaude bete-betean: "reconciliación" izena eman diote, eta bi parte izan ditu: konstituzio berri nat egitea eta hauteskundeak antolatzea. Armadak zuzen-zuzenean superbisaturiko prozesua berorri; legearen arabera hala behar duelarik gainera.
A.- Armada ez al da piska bat baztertu, itxuraz bederen?
M.V.- Botere paralelo bat eraiki dute. Edozein obratarako, edozein herritarako, edozertarako beren baimena behar da. (Mariak ondoan erreproduzitzen dugun eskema erakutsi dugu).
A.- Zeozer berririk al dakar oraingo konstituzioak?
M.V.- Nire ustez gizarte mailan dakarren gauzarik garrantzitsuena nekazaritzan erreformarik eza instituzionalizatzea izango da. %3rentzat lurren %85 izaten segituko du. Nekazari txikiak emigratu beharrez segituko du. Gainerantzekoan, Estatu Batuekiko dependentzia areagotzen da... Saio bat da, esan daiteke, itxura garbituz fondoan ezer ez alsatzeko. Espainiako eredua oso maite dute. Baina, han behintzat ez du balio horrek. Ez da Europa, hura.
A.- URNG, zertan dago orain?
M.V.- Dakizunez, lau erakunde ezberdinen batasun hori duela lau urte sortu zen. Aurten zerbait inportantea gertatu da barruan: batasuna ekintzan ere erabaki da. Comando Central bat sortu zen abuztuan, oraintsu, azaroan, jakinarazi denez.
A.- Zein puntuen inguruan elkartu zarete?
M.V.- Puntu minimoak, ez lerrotzea, ekonomia mixto bat, partizipaziozko demokrazia, klaseen berdintzea eta EEBBetatik independentzia dituzu.
A.-Ze ekintza egin dira azken aldi honetan, hemen ez bait da deusik ere esaten?
M.V.- ORPAk (Organización del pueblo en armas) herri bat hartu berri du. Ejército Guerrillero de los Pobres-ek beste ekintza batzuk egin ditu. FAC-ek berak aritzen diren eskualdeetako komunikabideak moztu ditu hauteskunde aurreko hamabost egunez. Quiche-n atakeak ugaritzen dira... Oraindik ez dugu iniziatibarik berreskuratu, hori garbi dago, baina bidean gaudela uste dugu.
A.- Indigenak ari al dira gerrilan?
M.V.- Berek osatzen dute gehiengoa. Gure borrokak bi zutabe ditu: langile eta nekazarien arteko aliantza eta indigena eta ladinoen artekoa.
P.S.
Herriska estratejikoak nondik sortzen diren erakusten du eskematxo honek. Nagusiki, zazpi "CIM" daude, bakoitzak herriska batzuk kontrolatuz, eta denen artean gerrilaren aurrean murraila bat osatzen dutela.
17