Kike de Pablos


2007ko otsailaren 21ean
Kike De Pablosekin elkarrizketan.
Abeduaren bigarren asteburuan ezkondu zen Iru;ean Xabier Garaioa mendizalea, bera izatez medikua ere bada eta aurten beste hainbat mediku eta mendizalerekin batera Cho9oyu mendirako espedizioan parte hartu zuen. Bere ezkontza aprobetxatuz bertan bildu ziren hainbat mendizalerekin mintzatu ahal izan genuen, ARGIArako nolabaiteko urtabeteko balantzea prestatzearren.
Kike de Pablos
ARGIA. Iaz Makalu egin zenuen (8.480 metro alpino eran); aurtengoa nola joan zaizu?
KIKE DE PABLOS. Maila horietan egiten duzuna daukazun diruaren arabera neurtu behar da, dituzun bitarteko materialen arabera. Uda honetan Pakistanen izan gara? hiru pertsona berrehuna mila pezetarekin, oso modu sinplean, eta ahal izan duguna egin dugu: 6.600 metrotako mendi birjina, mendebaldeko Karakol glaziarren zonaldea hilabete t'erdiz esploratu, etabar... Ahal izan duguna egin dugu.
A. Hori erraz esaten da baina egiten ez da hain erraza izango. Konta iezaguzu mesedez.
K.P. Hilabete t'erdiz Lultalen ingurutan ibili gara Joanadur Joanasir eta Lultalen hurbilketa bideak aurkitu nahian (aurten arte inork burutu ez zituen 7.300 metrotako mendiak). Gero, Batura glaziarretik ibili gara, zirkulu artikoetatik kanpo dauden glaziarren artean munduko hirugarrena delarik, bere ertzak arakatu genituen. 7.000 metrotako gailur birjinak inguratuz. PASO ko glaziarra ere ibili genuen, handik Maidon Shar mendia igo genuelarik. Azken mendi hau da lehenago aipatu dudan 6.600 metrotako mendi birjin hori. Gerora Shispar izeneko beste birjina (7.700 metro) alpino eran baina eguraldi txarragatik atzera jo behar izan genuen. Balbareko glaziarretik izen bereko mendia igotzen saiatu ginen, baina besterik ez. Egia esan, generaman diruak ez zuen gehiagorako ematen.
Pakistan aldeko parajeak oso desberdinak dira Nepalgoekin gonbaratuz gero: herriak 2.000ko alturetan daude, eta oinarrizko kanpoak gehienez 4.000 metrotan jarri behar dituzu. Igoeretarako desnibelak, beraz, ikaragarriak dira batzutan.
A. Zer izan da zuretzat aurtengo gauzarik interesgarriena?
K.P. Everest alpino eran eta iparretik igotzeko saioa oso inportantea izan da, nahiz eta espedizioko bat hilda gertatzeak balantzea apur bat ilundu. Baina tira, horrelako zorte txarrik edozein tokitan gerta daiteke.
Gero, Cho-oyu-rena dago, oso inportantea ere. Bestalde, orain urte hasierarako prestatzen ari diren zenbait ekintza nagusi daude. Alde horretatik Bizkai aldetik Patagonia aldera antolatu duten espedizioa aipatu behar da, bi mendi igotzeko asmoz.
Hemengo bi mendizale beste italiar batzurekin batera Makaluko gailurrera heltzea ere izugarri inportantea izan da aurtengoen artean: beren poltsikoko diruarekin joan dira, denbora gutxian prestatua, eta arrakasta osoz.
A. Zeintzu dira zare projektoak?
K.P. Projektoak? Projektoak asko edo bakar bat izan daitezke, baina prolema dirua da. Dirurik izanez gero, edozein tokitara joango zinateke, hori segurua da, baina horretarako dirua behar da eta zaila da lortzen.
20

Gaiez\Kirola\Mendizaleta
Pertsonaiaz\PABLOS1
Egileez\ERRO1\Kirola

Azkenak
“Bi arnas” dokumentala emitituko du ETB1ek

Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.


2025-05-16 | ARGIA
Haurrek hobeto ikasten dute irakurtzen eta idazten eskuz idatzita trebatzen badira

EHUren ikerketa batean, haur batzuk arkatza eta beste batzuk teklatua erabilita jarri dituzte idazten. Helburua zen jakitea ea irakurtzeko eta idazteko ikasketa-prozesuan alderik badagoen. Emaitza argia atera dute: haurrek eskuarekin egindako mugimenduen bidez ikasten dute... [+]


Aroztegia auzia
Baztango lurren defentsa kriminalizatzeko saioa: Aroztegiako epaiketaren klabeak

Epaiketetan aldeen arteko akordio aukera iritsi daiteke ahozko auzia hasi baino minutu batzuk lehenago. Auzi honetan akusatuek publiko egin dituzte orain arte egondako negoziazio saioak, eta azkena aste honetakoa izan da, ezagutarazi den moduan porrot egin duena. Akordiorik egon... [+]


2025-05-16 | ARGIA
Euskaraldian eta urte osoan, euskaraz informatu

Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]


Icebergaren punta

Putaren bakarrizketa eroetxean

  • Egileak: Franca Rame eta Dario Fo.
  • Itzultzailea: Xabi Martinez De Lezea.
  • Aktorea: Laura Penagos.
  • Noiz: apirilaren 12an.
  • Non: Zizurkilgo Atxulondo Kultur... [+]


2025-05-16 | Gedar
60.000 euroko isuna Indar Gorriri, sionismoaren aurkako mezu batengatik

"Weissman kanpora, sionismo-faxismoa suntsitu" idatzi zuen sarean, palestinarrak erailtzeko deia egin baitzuen Granadako jokalariak. "Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Legea" ezarrita, isun erraldoia jarri diote Indar Gorriko kide bati.


“Itxaropen handirik gabeko” negoziazioak Istanbulen

Aurrez adierazitakoa baino egun bat geroago abiatu dira bilerak Istanbulen; Zelenski, Putin eta Trump gabe. Errusiari “behe mailako” delegazioa bidaltzea leporatu diote.


‘Buruz, bihotzez, oinez’, 2025eko Nafarroa Oinezen abesti eta bideoklipa

Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola ari da antolatzen aurtengo Nafarroa Oinez festa. Gaur aurkeztu dute egun horri begirako abestia eta bideoklipa. Estitxu Arozena bertsolariaren letrarekin eta Igor Martinezek sortutako musikarekin osatu dute.


Aiora Zulaika "Pirritx"
“Tristurak eta pozak partekatzeko gune lasaia da umorea”

Ia hiru hamarkada daramatza Aiora Zulaika lasarte-oriarrak Pirritx pailazoa gorpuzten, eta haurrei eta familiei irri egiteko espazio goxo bat eskaintzen, errebeldiaz eta asmo eraldatzailez. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek “Maite zaitut” herri omenaldia jaso... [+]


Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldea
“Utz gaitzazue euskaraz mintzatzen eta idazten!”

Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute. 


Elizondoko osasun etxeko zerbitzuak “ziurgabetasun handia” eragiten diela salatu dute

Irailetik mediku euskaldunik gabe daude Elizondoko (Nafarroa) herritarrak. Horrez gain, udan medikurik gabe geratzearen beldur da Baztango Osasun Plataforma. Ekainaren 4an, bizikleta martxa egingo dute herrian.


2025-05-16 | Elhuyar
Europako hiriak huts egiten ari dira klima-aldaketarako egokitzapenetan

Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez... [+]


2025-05-16 | Enbata
Baterak Ipar Euskal Herriko Lurralde Kolektibitatearen aldeko dinamika berrabiatu du

Maiatzaren 10ean, Ezpeletan, Batera herritar plataformak Lurralde Kolektibitatearen aldeko dinamika berpiztu du. Birsortze Biltzar Nagusian parte hartu duten 120 bat pertsonek plataformaren oinarriak finkatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude