KRISTINA MARDARAS:


1985eko urriaren 14an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Kristina Mardaras Txapelketa Nagusira aurkezten den lehen emakume bertsolaria
Txapelketa Nagusira aurkezten den lehen emakume bertsolaria da.
KRISTINA MARDARAS:
Bertsolaritza kontua segitzen duzuenok ezagutzen duzue jadanik. Kristina ez da berria Euskal Herrietako plazetan. Behin baino gehiagotan ikusi dugu, eta baita berarekin bertsotan aritzen ziren bertsolari batzuren harridurazko aurpegia. Baina orain Txapelketa Nagusira aurkeztuko da, eta hau serioa da. Esperientzia berria. Txapelketaren ohizko lehiari, emakume bakarra izatearen desafioa gehitu zaio.
ARGIA.–Egia da, Kristina, zu zarela Bertsolari Txapelketara aurkezten den lehen emakumea?
KRISTINA.– Orain egingo den Txapelketa Nagusian, beharbada. izango naiz. Ez dakidana da Arantzazu Loidi aurkezten den ala ez. Orduan biak batera izango ginateke. Hemezortzi urtetik gorakoa denez, sartzeko posibilitatea ba dauka, baina bere berri ez daukat.
Beste txapelketetan ez, Arantzazu txapelketan ibilita dagoelako aurretik.
A.– Nondik datorkizu zaletasuna, etxetik, lagunartetik?
K.M.–Etxean, familian, bertsolaririk ez dut izan. Aita ba da bertsozalea eta entzutea gustatu egiten zaio; Beharbada, faktore inportantetariko bat izan da txikitan eta denoi gertatu zaigun moduan, katekesiaren inguruan euskarazko abestiak ikasi ditugula buruz, bertsoak etab. Gero, bederatzitik hamahiru urte tartean parte hartu nuen Bizkaiko Aurrezki Kutxak eta Euskaltzaindiaren artean antolatzen zuten halako azterketa txapelketa antzerako batetan. Bertan bertsoa buruz ikasi behar zen. Baina hori aspaldian desagertutako kontua da.
Bestalde, musikarako zaletasun handia daukat, abestiak itzultzen nituen hemezortzi urterekin, eta beti gustatu izan zait konposatze mundu hori.
. A.– Beraz zure bertso eskola zuk egindakoa izan da.
K.M.–Hasiera batetan bai, Bertso eskolara joaten hasi aurretik koplak egiten nituen, eta nolabait abestiak asmatu ere bai.
A.–Hala ere, eskolatik pasatutakoa zara, ezta?
K.M. Bai, Durangoko eskola indartzen joan zen. Ba zeramatzan hiru bat urte, baina momentu batetan gutxitu eta uzteko arriskutan gelditu zen. Orduan niri eta euskararen munduan genbiltzan beste batzuri deitu zigun hango arduradunak, gure zaletasuna ezagutzen zuela eta. Honela sartu ginen gizona eta biok. Behin eskolara sartuz gero, gehiago sakondu eta serioz hartu genuen.
A.–Orain lehenengoz hartzen duzu parte lehiaketan, baina plazaratu, askotan plazaratu zara.
K.M.–Lehenengoz plazaratu nintzela, uste dut 82an izan zela. Santutxuko Eskolakoekin batera, AEKk Plaza Berrian antolatu zituen saio ireki batzutan, Bilbon. Hasiera zen, eta oso txarto, baina bueno, han egon ginen. Eta ordutik hona herri eta auzoetako jaietan, Bizkaiko Bertsolari Eskolen Elkarteak antolatutako beste saio batzutan, eta abar.
A.– Hala ere, desberdina da lagunartean edo plazan konpromisorik gabe kantatzea, eta txapelketa batetan, ezta?
K.M.–Bai, lagunen artean inolako kompromiso barik kantatzen duzu eta ezagunak badira hobeto oraindik, ez duzu horrenbeste zaintzen errima edo neurria. Baina txapelketan, Fernando Amezketarran esaterako, desberdina da. Alde batetik, nerbioak. Nerbioak beti daude, nahiz eta nire patxara ikusten duenak ez duen pentsatuko.
Beste alde batetik nik ba dakit ba dudala erresponsabilitatea emakume naizenez gero, besteak ez dutelako juiziorik egingo bertsolaria berria naizen aldetik, baizik eta, eta batez ere, emakumea naizen aldetik. Horregatik beti ahalegintzen naiz kritika ona jasotzen.
A.–Eta hala eta guztiz ere, aurrera egiten duzu. Zein da konpensazioa?
K.M.–Nire izakeraz arriskua beti maite izan dut, eta naizena niri kostatakoa da. Daukadana ez zait berez etorri, kosta egin zait. Txikitatik ohituta nago dena nire esfortzuaz lortzen'. Beti, mutilek gizartean eduki duten libertatearen maitalea izan naiz. Familian ere, ikasketa kontuan, gizon eta emakumeen arteko bereizketa nirekin egin zen. Bestalde, jolasak eta ekintzak beti biziak gustatu izan zaizkit, eta lotsarik gabe egin ditut. Egia esan, orain ez da sorpresa bat mutilen artean borrokatu behar izatea nire postua ateratzeko, hori da bizitzan zehar beti egin behar izan dudana.
A.–Orduan txapelketan bat borroka baten terminuetan azaltzen da?
K.M.–Askotan pentsatu dut ez nagoela prest Juana de Arco bat izateko baina beste alde batetik pentsatzer dut bateon batek mantendu behar duela figura, eta nire atzetik neska pilo bat daudela, posibilitateekin. Ni erretiratzen banaiz, nik eduki ditudan oztopo berdinak edukiko dituztela, beraz abiatu naiz bide horretatik.
A.– Momentuan, eskoletan neska gazte asko ari dira bertsolaritzan trebatzen; harrobia egiten ari da?
K.M.–Bai, nik behintzat esperantzaz begiratzen dut. Problema da, ailegatzen direnean maila batetara ez dakit noraino ausartzen diren aguantatzera eszenario batek eskatzen duen indarra. Baina egon badaude, Orain lau bagara plazaratzen garenak, urteekin hemezortzi, hogei edo gehiago egongo dira, eta arlo honetan ere beste arlotan gertatutakoa gertatuko da.
- A.–Prozesua nahiko arin jazotzen ari dela ematen du.
K.M.– Hori eskolei esker dago.Batzuk esaten dute eskoletatik ateratako bertsolaria ez dela ona, eta eritzi hori Gipuzkoaldean dag o. Nik pentsatzen dut eskolarik ez balego, emakumerik ez litzatekeela egongo. Eta bestalde, Bizkaian behintzat, eskolarik ez balitz egon, bertsolariak ere bakarrik maila altukoak egongo ziratekeen. Gaur egun bertso munduan dagoen mailarik altuena Bizkaian dago, ondo errepresentatuta, eta gero hutsunea dago. Bigarren mailarik ez dago, eta gero, hirugarren mailakoak ba daude, eta oso onak. Hirugarren maila guztia eskoletatik ateratakoa da. Horiek barik, bakarrik goi mailakoak egongo ziratekeen.
A.–Eskolen kontuak beste faktore berri bat aportatzen du, hau da, bertsolaritza tradizioz baserritarra bazen, orain kaletarra ere badugu. Faktore honek eraginik eduki du?
K.M.– Bertsolaritza bai izan zen garai batetan baserritarragoa orain baino, baina goi mailakoak ikusita, baserrian jaiotako jendea ba da, baina kalean bizi direnak gehien bat kale bizitza egíten dute, eta kaleko arazoez beteta dago. Nik ezin dut kontsideratu baserritar jendea denik, beste bereizketa bat kalean jaio direnak eta bertsolariak direnak, eta hor bai nabaritzen da gai eta trataeran desberdintasuna. Bakoitzak hoberen ezagutzen duena kantatzen du hobeki, zalantzarik ez dago.
A.–Askotan aipatzen eta Bizkaia eta Gipuzkoa. Bertsolaritzari dagokionez ba dago desberdintasunik?
K.M.–Bai esango nuke, teknika alderditik. Bereziketa bat ikusten da Bizkaian garrantzia handiagoa eman zaio teknikari, errima aberatsak egiteari, neurriari, eta bertsoak sakontzeari. Gipuzkoan honi inportantzia gutxiago eman zaio, eta gehiago zentratzen dira mezuan, teknika pulitu gabe. Eta hori argi ikusten da txapelketaren erresultatuan. Lehenengoak, Amuriza, Lopategi eta Enbeita, bizkaitarrak dira.
A.–Bakarrik teknika kontua al da?
K.M.–Ez hori bakarrik. Bertsoaren edukia hobeto eskematizatzen dute, ordenatuago. Gipuzkoa aldean beharbada, gauzak txispa gehiagorekin esaten dituzte, neutralago, baina neurria eta zaindu gabe.
A.–Pasa gaitezen berriro lehenengo gaira, txapelketaren emakume bakarra izate horretara. Zer nolako jarrera hartzen dute gizonezkoek emakume batekin kantatzen dutenean, paternalistek dira, «caballerosoak», mespretxatu egiten dute, edo lagunartean egaten dira, normal?
K.M.–Aurretik esan beharra dago orain lau urtetatik hona asko aldatu dutela heuren jarrera; beharbada emakumearen presentziak berak hezitu egin ditu. Hasieran beti kontsiderazio tratamendua erabiltzen zuten, batzuk. Nik,begi bistan jarri badut jarrera hori, askotan papera galdu egin dute, nondik irten jakin izan ez dutela. Nagusi batzurekin bai gertatu zait paternalista jartzea, baina gero eta gehiago normaltasuna nabaritzen da emakume batekin kantatzean.
A.–Zein izan daiteke emakume bezala ager daitekeen oztopo handiena?
K.M.–Oztopo batzu egon ba daude. Esaterako, gizartearen eskema topikoak eta emakumeentzako kaltegarriak ez errepikatzea, eta askotan, bapatekotasunaz, esan nahi ez nituzkeen gauzak botatzen ditut. Gero, pentsatzean, konturatzen naiz, baina ba daude esanda.
Beste arazo bat, zera da, kantatzen dudanean pentsatu egiten dudala agian entzuten dauden emakumeek niregandik zerbait esatea espero dutela, eta horrek ere ardura bat suposatzen du, erresponsabilitatea.
A.–Orduan, neurria, errima, edukia eta doinua pentsatuz gain, mezua ere asko landu behar duzu, ezta?
K.M.–Ba bai, horrela da. Alde horretatik guri gehiago exijitzen zaigu, beti bezala.
A.–Hauxe da lehen pausua, txapelketara aurkeztea, baina suposatzen dut bertsolaritzan emakumearen presentzia normaltasunez ikusteko orandik bide luzea falta dela. Zer da zuk orain faltan gehien hartzen duzuna?
K.M.–Momentu honetan etor dakigukeen arazo larrienetariko bat gai jartzaileengandik dator. Askotan, gaia entzunda, mikrofonoa bertan behera uzteko gogoa sentitu dut. Jartzen den gaia, eta ofizioa, oso inportantea da, eta emakumeek ere jaiak antolatu behar dituzte, gai egokiaz. Hori aurrerapausu itzela izango litzateke.
Eskerrik asko, Kristina, erantzunengatik, eta suerte izan.
Laura MINTEGI
28-29

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaMARDARAS1
PertsonaiazMARDARAS1
EgileezMINTEGI1Kultura

Azkenak
Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


Eguneraketa berriak daude