Barbara Brell: «lnstituziotan zenbatetaraino parte hartu da gure eztabaida nagusiena»


1985eko irailaren 08an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Barbara Brellekin elkarrizketan.
Alemaniako berdeekin solasean
Barbara Brell: «lnstituziotan zenbatetaraino parte hartu da gure eztabaida nagusiena»
Wiesbeden hiriko kontzejala dugu Barbara Brell. Partidu Berdekoa da eta Donostiako Udaletxeko «interkanbio» talde bat ezagututa Donostia ezagutzera etorri zaigu oporretan hemengo mugida ezagutzera. Rolf Engelke daukagu bere ondoan eta biak izango dira beraien mugida berdearen berri emango digutenak.
270.000 biztanle ditu Wiesbademek eta aurtengo Apirilean egindako hauteskundeen ondoren sartu da Partidu Berdea Wiesbadengo udaletxean.
ARGIA.–Mugimendu Berdea zertan da Alemania mailan?
Barbara Brell.–Azken garai honetan indar gutxi daukate mugimendu berdean gai ekolojikoak eta. Horretan sakontzen baino joera ezberdinen eztabaida dago Instituzioetan noraino parte har daitekeenari buruz.
A.–Badirudi Partidu eta Mugimendu Berdeak bereizten dituzuela. Ze ezberdintasun dago Partidu Berdea eta Mugimendu Berdearen artean?
Rolf Engelke.–Mugimendu sozial guziak daude krisis batetan Alemanian, batez ere antinuklear mugimendua duela zenbait urtetik hona. Antinuklear borroka guzien ondoren ez dago zentralik egiteko proiekturik, eta hori mugimenduaren lorpen bat baldin bada ere, ikusten da garai hartan pentsatu ziren zentralak egin egin dituztela. Alde batetik lorpena dena bestetik etsipena da, funtzionatzen ari diren zentralen aurrean ezer ezin duzula egin sumatzen duzu.
A.– Lemoizkoaren kasuan hemen izan den garaipen modukorik izan al da han?
R.E.– Gelditurik dagoen zentral bakarra Brill izenekoa da. Haren inguruan sortu ziren mugidarik handienak. Gainontzekoak martxan ari dira jartzen juezen laguntzarekin.
B.B.– Zentral nuklearrak ez dira jada eztabaida gai Alemanian. Ikusten da ezin dela ezer egin horien aurka. Antinuklear mugimendua uranio esportatzen duten enpresetara edota arma nuklearrak egiten dituztenetara zuzendu da. Federazioko estatu batetan horregatik hautsi zen Sozialdemokraziak eta Partidu Berdearen artean zegoen hitzarmena. Sozialdemokraziak haunditu egin nahi zuen uranioa esportatzen zuen enpresa bat. Berdeek ez, noski.
A.– Partidu berdearen ekintzak antinuklear mugimenduarenak berak direla dirudi. Horrezaz gain beste zer erreibindikazio, programa edo edukin jasatzen ditu Partidu Berdeak?
B.B.– Partidu Berdeak garrantzi handia izan du, eta oraindik ez da bukatu, Pakearen aldeko Mugimenduan missilen aurka. Mugimendua koordinatzen garrantzi handia izan du. Ekonomia arloan, pentsio edo langabezi arazoetan, ez du ia pisurik. Langile mugimenduan ez du indarrik lortu Partidu Berdeak.
A.–Ba al dauka ekintza programarik langile mugimendurako?
B.B.–Ekonomia programa bat badauka, baina ez langile mugimendu mailan. Orain programa bat egin dugu lan-orduak arauzkotzeko.
A.–Ahaleginik egiten al du lantegietara iristeko?
B.B.–Udal mailan ba dira zenbait kide Partidu Berdekoak langile-batzordeetan daudenak... baina ez da hori Partiduaren eginkizun nagusia.
A.–Lehen aipatu duzue eztabaidarik nagusiena instituzioetan parte hartzeari buruzkoa duzueela...
B.B.–Partidu Berdea helburu parlamentario batzurekin sortu zen. Estaduaren Parlamentu eta Instituziotan sartzeko sortu zen. Ez dago udaletxeetan edo parlamentutan sartzeari buruzko eztabaidarik. Eztabaida da zenbatetaraino sartu instituzio horietan. Noraino iritsi nahi dugun hor barruan.
Adibide bat, urtebeteko presupostu bat onartzerakoan batzuk ezezkoa diote esanaz "guk ez dugu parte hartuko polizia edo ejerzitoa ordaintzen duen presupostu batetan", beste batzuk berriz "bai, guk onartzen ez ditugun gauzak bultzatzen dituzte, baina gure alde ere atera dezakegu dirua".
Bestalde galdetzen da ea noraino iritsiko garen. Ministro postu batetara joan, bai ala ez? Batzuk diote udaletxe eta Parlamentutan sartzea baietz, baina postu altuagoetara joatea ezetz.
A.–Sozialdemokrazia eta Berdeen arteko hitzarmen hori, lehen aipatu duzuena, ez al da erradikalenak Berdeetatik aldentzeko taktika bat?
R.E.–Estatu federal batetan gertatu zen hori. Garbi dago. Sozialdemokraziaren estratejia da. Bi zatitan banatu nahi dute Parti Berdea. Alde batetik egon dadila sistemaren aurkako partidu oso minoritario bat. Bestetik partidu nahiko erreformista-ekologista edo horrelako zerbait. Sozial planteamendurik gabeko Partidu Berde bat nahi dute. Sozialdemokraziak ez du nahi partidurik egon dadin beraien ezkerrean.
A.– Hemen ezagunak dira mugimendu berdearen ekintza puntualak: antinuklearrak, missilen aurkakoak e.a. Erreforma-lraultza, Sistemaren aldaketaren teoriaz ba al du aportaziorik Partidu Berdeak?
B.B.– Partidu Berdean orain dagoen eztabaida horrek, Sistemaren aldaketarekiko eztabaida estaltzen du agian, erreforma edo aldaketa. Gauza burokratikoak eztabaidatzen dira eta sakoneko beste eztabaida tapatu egiten da.
R.E.– Partidu Berdearen barruan erreformistek dute gehiengoa eta ez dute nahi eztabaida hau azaleratu dadin. Parlamentarismoan eta Sistema kapitalistaren piskanakako erreforman sinesten dute.
Bestalde Alemaniako ezkerraren tradizioa ikusi behar da. 68ko Maiatzaren ondorioz sortu ziren ezkerreko partidu eta mugimendu guztiek porrot egin dutela esan daiteke. Gaur egun ez dago estratejiarik, teoriarik. Zegoenak porrot egin du. Zer egin behar dugun pentsatu beharrean gaude. Ideia berriak asmatu eta eztabaidatzen hasi. Hau da Partidu Berdeko beste tendentziaren joera.
A.–Beste gai bat, nola ikusten duzue Sobiet Batasuna? Nola Eki-Alemania?
B.B.–Partidu Berdean ez dago inolako tendentziarik esaten duenik herri horietan dagoen sozialismo erreala bultzatu (lagundu) behar denik.
Alemania Demokratikoak ezin du eredu ideal bat izan Partidu Berdearentzat. Gu, lehendabizi, ekolojistak gara. Alemania Demokratikoan kutsadura handia sortu dute eta dena ari dira esplotatzen. Alemania Federaleko Partidu Komunistak ere onartu egiten du Alemania Demokratikoan egiten dutena ekolojikoki. Zentral Nuklearrak sozializatu eginez gero dena konponduta dagoela diote.
A.–Partidu Berdea nahiko pro-okzidentalista ikusten da hemendik begiratuta. Badirudi Petra Kelly-k postura hori defenditzen duela...
B.B.–Petra beti dabil komunikabide guzietan eta bere roiloa montatzen du. Ez du esan nahi Partiduaren eritzia hori denik. Moskeo dexente daude berarekin. Partidu Berdeak gainera beti izan du OTANetik ateratzearen aldeko iritzia.
Eztabaida teoriko guziak garatzen ari dira Partiduan. Ez dago erabakirik sistema bat ala bestea hautatzea. Etorkizunerako teoria sozialak eztabaidatu egin behar dira.
R.E.– Petra apaiz baten modura ibili da munduan zehar Partidu Berdea baino gauza hobeagorik ez dagoela esanaz eta mugimendu berdeak bultzatzen. Euskadin, hitzegin ditudan gauzen arauera, erokeria litzateke Partidu Berde bat egitea. Nazio askatasuna, independentzia, borroka hori tartean egonda lelokeria bat da Partidu Berde bat. Horren aurka nago hemen. Herri bakoitzak bere bideak bilatu behar ditu.
A.–Alemanian emandako borroka armatuari buruz ze eritzi agertu ditu Partidu Berdeak?
B.B.–Ez dago inolako eztabaidarik borroka armatuari buruz, borroka armatua bere orokorrean hartuta. Zenbait ekintza... esate batera, estadu federaleko parlamentuan dauden bi emakume RAFeko preso politikoek egindako gose grebarekin solidarizatu ziren artikulu batean. Emakume hauek berdeen parte baten laguntza jaso dute nahiz eta beste berde askok kontra egin jarrera honi. Orokorki hartuta ez dago postura. Ertamerikaren Aldeko Mugimenduko ordezkari batek lortu zuen Parlamentuan sartzea berdeekin batera. Emakume hau borroka armatuaren alde dago. Bestalde, zenbait manifestalditan eta istiluak izan dira berdeen eta poliziaren artean. Berde batzuk gero kontra agertu izan dira hor "istilutan" aritutako berdeen aurka.
Partidu Berdearen ezaugarri da joera askoren nahasketa dela. Badauzka militantzia batetik eta borroka armatutik etorritako partaideak. Bai eta ere borroka antinuklearrean erradikalizatzen joan den jendea. Tabu bat da gai hau Partiduan. Bere programa egiterakoan arazoetako bat "no-violencia"rena da. Denak konforme daude hori Partidu Berdearen kontsigna bat bezala ezartzeko, baina honek ez du esan nahi sistemaren aldakaterako borroka armatua onartzen duen jenderik ez dagoenik Partiduaren barruan.
R.E.–Ez dago oinarri sozialik borroka armatua bultzatzeko moduan.
A. - "No-violencia"z hitzegiterakoan aipatu beharko dira poliziak daukan gizartearen kontrola eta Alemanisko gartzelen egoera, ez?
R.E.–Borroka armatua eta manifestaldietan jarrera gogorrak agertzea bereziko nituzke. Jende gehiago dago bigarren jarrera hau onartzen duena.
Gaur egun ez dago borroka armatuaren aldeko oinarri sozialik. Partidu Berdea borroka parlamentarioan dago gaur. Honek ez du esan nahi egun batean, ikusten baldin bada parlamentuan eta ezin dela ezer egin, borroka armatua ez denik planteatuko. Hau nere eritzia da.
A.–Nola eratzen da Partidu Berdea Mugimendu Berdearen barruan?
R.E.–Partidua organizatuta dago Udal mailan, estadu federalen mailan eta Estadu Federalaren mailan. Maila guzitan asanbladen bidez funtzionatzen du Estadu Federalaren mailan ezik. Hor ordezkaritza dute han daudenek, asanbladek emandakoa.
Gero lan-taldeak ere badaude lehen aipatu maila guzitan. Ekoloji mailan egiten dute lan eta parlamentariei laguntzen.
Dena dela nahiko zaila gertatzen da parlamentutan dagoen jendearen kontrola. Zerikusirik badauka horrek parlamentuen funtzionamenduarekin. Askotan, lan-taldetan hitzegin ere egin ez diren gauzak erabakitzen dituzte han, orduan jendeak horretaz zer pentsatzen duen jakin gabe hartzen dituzte eritziak. Udaletxe mailan errazago gertatzen da, baina Estadu Federalaren mailan oso zaila.
A.–Wiesbaden-en esaterako, nola zaudete?
B.B.– Ehun bat afiliatu dauzka Partiduak. Batzarretara 50-70 agertzen dira. Batzarretan ez da galdetzen afiliatuak diren ala ez.
A.–Boto mailan?
B.B. - 270.000 biztanletik 14.500 boto inguru lortu genituen, %óa.
A.–Ze ikuspegi dago Partidu Berdearen inguruan Euskadiri buruz?
B.B.– Ez dago jarrera ofizial bat. Dagoena da askatasun mugimendu guzien alde egoteko jarrera bat. Bestalde, desentralizazioaren alde dago, udaletxeen alde. Barkatu, baina Euskadiko egoera ez da batere ezaguna Alemanian. Eritzi orokor bat zabaldu da Franko hilondotik demokrazia ailegatu dela Espainiara. Hemen ematen den errepresioa ez du inork ezagutzen.
A.–Bukatzeko edo, ze inpresio atera duzu hemen pasatako opor hauetan?
B.B.–Donostin izan daitezkeen inpresio turistiko denak izan ditugu alde batetik. Bestetik, batzorde antinuklearretako jendearekin eta abertzale jendearekin hitzeginez Euskadiri buruzko beste ezagutza bat lortu dugu.
Donostiako udaletxeko kontzejal batekin hitzegin eta gelditu gara Wiesbaden-era joaten direnean kontaktoan jarraitzeko.
Alemanian apenas dakigu ezer Euskadiri buruz. Aurrenengo kontaktu bat izan daiteke hau informazioa pasatzeko hara eta ea hango jendea piskat enteratzen den hemengo egoeraz. Bestalde, interesgarria izan daiteke Alemaniako mugimendu sozialaz ere berri izan dezazuen hemen.
Donostia-Wiesbaden-en artj An dagoen"hermanamiento" delako hau, udaletxeek antolatutako "hermanamiento" hau, aprobetxatu dezakegu maila batean elkarrekin berri izateko.

19-21

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaALEMANIA
GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaMugimenduakPartidu ber
PertsonaiazENGELKE1
PertsonaiazBRELL1

Azkenak
Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


2025-09-04 | Karlos Zurutuza
Hizkuntzen museo txiki bat dago Parisen

Sena ibaitik metro eskasera egon arren, ez dago Mundolingua museoa aipatzen duen turismo gidarik. Kasualitateak baino ez gaitu eraman horra. Nolanahi, horrela aurkitzen dira, maiz, hiri baten sekretu gordeenak.


Magda Oranich i Solagran
“Ezin ahaztu dut Txiki azkenekoz besarkatu nuen momentu hura”

50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]


María Chivite lehendakaria:
“Poliziaren abusuak eskala handikoak izan ziren eta garai batean baino gehiagotan gertatu ziren”

UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]


2025-09-04 | ARGIA
Erresuma Batuan 700 lagun atxilotu dituzte jadanik, Palestine Action taldeari babesa adierazteagatik

Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]


Mirentxu Loyarte hil da, euskal zinemagile aitzindaria

Zinemagile iruindarrak, ibilbide labur baina baliotsua egin zuen zinemagintzan 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, zuzendari lanetan emakumerik apenas zebilenean. Irrintzi lanarekin garai hartako errepresioa islatu nahi izan zuen, eta Ikuska proiektuan euskal emakumeak erretratatu... [+]


2025-09-04 | ARGIA
Hizkuntza politika “ausart eta berrituaz” eztabaidatuko dute TMeLaborategiaren udako eskoletan

Irailaren 9an eta 12an egingo dituzte udako eskolak. Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintzaren Laborategiak hizlari potenteak gonbidatu ditu, besteak beste, Iñaki Iurrebaso, Olatz Altuna, Jon Sarasua, Idurre Eskisabel, Josu Aztiria, Iñigo Urrutia eta Miren Zabaleta... [+]


2025-09-04 | Aitor Aspuru Saez
Sara Fantova
“Ez dugu film feminista edo bolleroa egin nahi izan, baina gure esperientzia hori da eta islatu dugu”

Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


Eguneraketa berriak daude