"Jotakie": «Jendeak ordubete ona pasa dezala gurekin»


1985eko uztailaren 07an
"Jotakie" taldeari elkarrizketa
Urte askotan lan egin ondoren orain ari dira arrakasta lortzen
"Jotakie": «Jendeak ordubete ona pasa dezala gurekin»
Azpeitiarrak dira. "Jotakie" ez da talde berria; "Gipuzkoa Star" izeneko lehiaketa hartan grabatu zuten kanta bat, gazteleraz. Orain berriz euskaraz kantatzen dute, eta "Soñua"k beste hiru talderekin batera grabatutako diskoan lau kanta sartu dituzte. Zuzenean ere orain ari dira lortzen arrakasta. Beraiek behintzat sekula baino gustorago jotzen dute. Hori esan ziguten Maolo eta Luka taldeko bi partaideek.
ARGIA.–Betikoa bada ere, zergatik ez duzue kontatzen taldearen hasiera nola izan zen?
Jotakie.–Larogeitabateko udaran elkartu ginen. Soldaduskatik etorri berri zen batek animatu gintuen, eta horrelaxe hasi ginen; tresnak erosi, prestamoak eskatu, eta herrian eta ingurutan jotzen hasi ginen. "Gipuzkoa Star" izeneko lehiaketara aurkeztu, eta handik aurrera.
A.–Orain ez zaudete hasierako berak.
J.–Ez, lehen beste batzu geunden: Juani baterian, Patta kitarra erritmikoan, Pello punteoan, Elortxa kantatzen eta Luka baxuan. Gero Pello soldaduskara joan zen eta Maolo sartu zen bere ordez. Hark soldaduska bukatzerakoan taldean berriz sartzeko gogoa zeukan eta teklatu batzu erosi zituen. Baina handik hilabete pare batera-edo, bateriak aldegin zuenez, Pello hasi zen bere ordez. Pattarekin ere arazoren batzu izan genituen eta alde egin zuen berak ere. Eta sei hilabete badira oraingo formazioarekin ari garela: Maolo kitarran, Pello baterian, Elortxa kantatzen eta Luka baxuan.
A.–Historia alde batera utziz, zuen kasua nahiko berezia izan da, asko kosta izan zaizue ateratzea, ezta?
J.–Hori agian euskaraz kantatzen dugulako izango da, ze bestela ez da entenditzen, talde bat lau urtetan han jo eta bestean jo aritzea. Normalean talde bat ez bada ezagutarazten hautsi egiten da eta beste batzu sortzen dira. Guk segi egin dugu lau urte horietan eta halare ez gara ezagu ezagun hori eta talde bat. Orduan gure ustez euskaraz kantatzen dugulako edo horrelako lerdokeri batengatik izango da. Gurekin jotzen zutenetatik talde bakarrak erten du, "Hertzainak" beste denak, azkar erten dutenak gazteleraz kantatzen dutenak izan dira. "Zarama"ri ere asko kostatu zaio ertetzea...
A.–Eta zuek nola esplikatzen duzue, orain bapatean, entzunagoak eta ezagunagoak izatea?
J.–Diskoagatik. Eta gainera jendea orain gehiago konturatzen da hemengo taldeekin, kasu gehiago egiten die.
A.–Orduan, egoerak ere lagundu duela uste duzue?
J.–Bai, jendea espabilatzen hasi da. Lehenago jendeak pasatu egiten zuen hemengo taldeak ari zirenean. Kontzertuak izaten ziren ehun pertsonakoak, nahiz eta "Zarama". "Hertzainak" eta gu joan. Orain berriz...
A.–Aldaketa hori aurten eman da, ezta?
J.–Bai. Ez dakit zenbat iraungo duen.
A.–Eta gazteleraz kantatzen dutenek zergatik duten halako arrakasta?
J.–Estatu mailan irteera gehiago dute. Eta hemengo irratiek ere diskriminatu egiten dute euskaraz kantatzen bada. "La polla" asko jartzen da, eta zenbait irratitan "Hertzainak" ez dute jartzen. Hori inkreiblea da. Gurekin ere antzekoa gertatu da. "Kortatu" eta "Cicatriz" jartzen dituzte gehien.
: A. -Garai batean Euskal Herrian euskaraz kantatzea beste erremediorik ez zegoen, orain berriz hori aldetu egin da rockarrekin edo...
J.–Orain mensajea ematen baduzu balio du. Poliziaren aurka eta horrela, «mi novia se a escapao» kantatzen badute ez da onartzen. Letra fuerte bat badaukate berriz...
A.–Zuen musikara itzuliz. Hasi zinenetik gaur egun arte aldaketa nabarmenik izan al da musika mailan?
J.–Mogida aldatzen joan den heinean aldatu dugu gure musika.
A.–Taldearen mogida ala hemengo mogida?
J.–Guztia. Hemen egiten denak ez du gugan eragin haundiegirik izan, agian teknika mailan. Baina bestela kanpoko taldeak izan dira, ingelesak-eta. Hori musika mailan. Gero guk geure eboluzia izan dugu zegoenetik abiatuta. Guk ez dugu reggae bat egiten horretara jartzen garelako, ateratzen zaiguna egiten dugu.
A.–Nola planteiatzen duzue lan egiteko modua?
J.–Ensaiora joaten gara, bat zerbait jotzen hasten da, eta gustatzen bazaigu denak hasten gara jotzen eta kitto. Barrutik ertetzen duena da, batere prolemarik gabe.
A.–Eta horri hitza jartzen zaio? Edo nola egiten duzue?
J.–Bai. Lehendabizi musika egin eta gero letra egiten dugu. Gu, dirudienez, letra asuntoan diferenteak gara. Katxondeo gehiagorekin hartzen dugu. Jendeak gauza batzu badakitza, guk egiten duguna da kontzertu batetan gauza horiek ahatzu arazi. Jendeak ordubete on bat pasa dezala da gure asmoa. Horixe bakarrik. Letretan ironia bilatzen dugu, patxaran botila bat edo whisky botila bat hartu, pare bat trago eman eta hasten gara tonteriak esaten.
A.–Orduan, denen artean asmatzen dituzue hitzak?
J.–Azken aldian borrokalari bat sartu zaigu, abertzale bat, eta zenbait letra egin digu. Adibidez badago bat "Gomazko pilotak" izenekoa: hor kontatzen da lehenago pilotariak frontoietan aritzen zirela, eta orain berriz kaletan aritzen direla pilotan "jokatzen". Hemengo egoera ironikoki tratatzen dugu.
A.–Zuen zaleak Urola aldean ibiliko dira gehienbat...
J.–Azpeitia aldean oso mogida txiroa dago. Esatea badago gurekin gutxien enroilatzen den jendea Azpeitia aldekoa dela. Enroilatzen den jendea mogitzen den jendea da "Kakaflash" irratia "Gaztetxean" eta horrela. Horiegatik ez balitz Azpeitin ez legoke ezer, ez eta ezer ere.
A.–Zuen musikara itzuliz nik entzun dudan kritika bat bigunak zaretela izan da.
J.–Guk sonorizazioarekin arazo teknikoa dugu. Gure jotzeko era oso basatia da, baina ez dugu mediorik. Guk egiten duguna grabatu eta gero entzutean ez da apreziatzen, adibidez, kitarraren indarra, ez dakit zergatik izango da. Ez da ateratzen guk nahi bezain gogorra. Ensaiotan-eta gogorrago egiten dugu. Gure musika ez da narratza. Agresiboa da baina kalitate minimo batekin. Baina ez da biguna, ez da poperoa.
A.–Kalitatea, eta musika eta asunto guzti hori nola ikusten duzue?
J.–Hori norberak ikusiko du. Baina orain ikusten da, denek, baita punkiak badira ere, asko begiratzen dietela sonidoari, kalitateari. Grabatzerakoan ere garbitasunarekin eta doaz, desatinatua badago ez die utziko grabatzen. Kalitateari denek begiratzen diote. Batzuk posibilitate tekniko hobeak izango dituzte eta besteek okerragoak. Ez du zerikusirik hobeago edo okerrago jotzeak, batzuri espresatzeko nahikoa zaizkie lau akorde eta mensaje eder bat eta musika eder bat egiten dute. Beste batzu berriz, "Errobi" eta horiek, oso ondo jotzen dute, baina ez dute jendearekin konektatzen. Horixe da, kalitate eta komunikazio arteko puntua aurkitzea.
A.–Eta zuek aurkitu al duzue puntu hori?
J.–Nik uste dut baietz. Tipo bat ateratzen bada eszenariora geldi-geldi, kitarra jotzen ezin asmatu, larri dabilen seinalea, eta gu saltoka ibiltzen gara, eta hori erraz jotzen den seinalea da. Orain lehen baino sinpleago egiten dugu.
A.–Diskoari garrantzia haundia ematen diozue, zertan gauzatzen da garrantzi hori?
J.–Jendeak ezagutu egiten duela taldea. Promozioa da. Elepe bat ateraz gero kontzertutara doan jendeak kanta ezagutzen du eta lagundu egiten zaitu. Beste taldeei ere hori gertatu zaie.
A.–Disko bat ateratzeko asmorik baduzue?
J.–Asmo hori mundu guztiak du...
A.–Baina zuek projektu konkreturen bat ba al duzue?
J. Bai... Baina "Soñua"koekin hitzegin behar dugu. Ziur aurten ertengo dela.
A.–Errepertorio aldetik arazorik bai?
J.–Ez, sobera kantu badugu. Errepertorio piloa utzi dugu atzean. Gazteleraz kantatzen genituenak-eta. Gero guztia euskaraz kantatzea erabaki genuen.
A.–Eta hori zergatik?
J.–Kanta batzuk euskaraz eta beste batzuk erdaraz, hori momentuan ezin da egin. Eta orduan itusi genuen alde batetik aukera gehiago genuela; "Gipuzkoa Star"eko horretan euskaraz grabatu behar genuen eta teknikoarekin izan ziren eztabaidak zirela eta gazteleraz egin genuen, eta irratietan eta jendeak euskaraz egin behar izan genuela esaten zigun. Garai hartan euskaraz egiten zena askoz sinfonikagoa bait zen. Beste alde batetik inkosziente samarra ere izan da.
A.–Lehen zerbait aipatu dugu hemengo mogidaz, nola ikusten duzue?
J.–Nire ustez hemen gertatzen ari dena beste leku batzutan gertatu izan dena da. 70etan Bartzelonan zegoen mogida. 80az geroztik Madrilen kokatu zen. Eta orain ipar aldean dagoela dirudi. "Polla Records", "Barrikada", "Hertzainak", gero "llegales", "Golpes Bajos". Ipar aldea hau da, ene ustez erakargunea. Bizpahiru urtez iraungo du eta gero beste bat izango da mogida.
A.–Eta Euskal Herrian musika mailan eman den eboluzioa?
J.–Jende askok Euskal Herriaren imajin folklorikoa du. Eta talde rockeroen informazio gutxi dago, eta talde piloa dago gazteleraz kantatzen. Euskaraz berriz oso gutxi gara, eta ez dirudi asko arduratzen direnik hori ezagutarazten. Hemengo letrak beste lekutakoak baino askoz gogorragoak dira.
A.–Kanta batek dio "rokanrolak ez du dirurik emanen"?
J.–Ez eta behin ere. Orain arte ez behintzat. Hemen ez, merkatu txikia da. Urte baterako, bitarako eman dezake. Baina kanpora ertetzen ez bada...
A.–Zuek musikan ematen duzue zuen denbora?
J.–Taldeko besteak ez dira etorri horregatikanxe, lana egiten dutelako, gu biok langabezian apuntatuak gaude.
A.–Musikaz bizitzea posible ikusten duzue?
J. Ondo legoke, nire ametsa behintzat hori da. Lortzen den edo ez, jendearen arabera dago.
A.–Orain udaran sartuz gero, ze plan duzue?
J. AhaI den gehiena jotzea. Udaran ahal duguna jo, jendeak ezagutu gaitzan, zuzenean ze posibilitate dugun ikusi eta ahal baldin bada elepea preparatzen hasi.
34-35


GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakJOTAKIE
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak

GaiezHizkuntzaKatalana
GaiezHizkuntzaBesteak
PertsonaiazNINYOLES1
EgileezCARBALLA1Hizkuntza

Azkenak
Olatukoop
Hamar urte lanean, denontzako bizitza oparoagoaren alde

Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


Eguneraketa berriak daude