KRISTAUAK BLOKE POLITIKOEN ARTEKO INKOMUNIKAZIOA HAUTSI NAHIAN


1985eko martxoaren 24an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Joseba Goñi, "Herria 2000-eliza" hilabetekariko kide bati elkarrizketa
Joseba Goñirekin, Autodeterminazioari buruzko kongresoa dela eta
KRISTAUAK BLOKE POLITIKOEN ARTEKO INKOMUNIKAZIOA HAUTSI NAHIAN
Jatorriz Aibarko nafartarra, apaiza, Euskal Herriko biolentziaren sustraiak razionalizatzeko eta euskaldunen giza eta talde eskubideen alde plataforma baterakoiak sortzeko lanek egin dute ezagun Joseba Goñi. Euskal Herriko kristau komunitate aurrerazaleen inguruan argitaratzen den «Herria 2000–Eliza» hilabetekariaren habeetako bat da. Hil honen 26tik aurrera Euskal Herriko bost hiriburuetan ospatuko den kongresoa esplikatzeko gizonik egokiena.
ARGIA.–Eskubide komunitarioei buruz eta batik bat autodeterminazio eskubidearen inguruan zentratuko den kongresu honen antolatzailea denez, Herria 2000–Eliza taldeaz hitz egin beharko genuke hasteko.
JOSEBA GOÑI.–Talde hau duela zazpiren bat urte jaio zen, aldizkari bat argitaratzeko asmoz; eta aldizkari horri bi asmorekin ekiten zitzaion. Lehenbizikoz, Euskal Herriko kristau komunitateen espresabide izan zedila, eliza herrikoiaren lekuko, Eliza ofizialarengana kritiko den horren mintza tresna.
Baina horrekin batera, gizakiari oinarrizko zaizkion hainbat gairen inguruan sortzen diren galdekizunen erantzuna bila zezala. Konturatzen ginen Eliza ofizialaren oso adiskide ez zen euskaldun askok bere barruan daukala fedearen arazoa.
Eta hirugarrenik, Euskal Herrian gauzak ikusi eta ulertzeko dauden era ezberdinen arteko topaleku izatea ere gure asmoetako bat zen. Politika alorrean teknikaz, metodoz eta jokabidez dauden konpartimentu estankoak hausten saiatzea.
A.–Esan liteke lan horrek egin zaituztela ezagun publiko zabalaren aurrean.
J.G.–Bai. Hari horretatik, Euskal Herriko biolentzia aztertzeko ahalegin bat egin zen. Galdekizun zerrenda bat egin zen, zergatik gertatzen den bortxakeria, ze harreman dagoen biolentzia instituzionalaren eta subertsiboaren artean, bien artean lehendabizikoa zein den, nor dagoen bestearen mende...
Aldizkariaren zenbaki ugari mugitu ziren gai horren inguruan, eta azkenean "Euskadi, la paz es posible" liburua argitaratu zen, hilabete gutxiren buruan agintariek bahitu zutena. Baina arrakasta haundia izan zuen, eta bigarren argitaraldi bat egin behar izan genuen, Euskal Herrian bakarrik 8.000 ale salduz. Bahitu zutenez, ezin izan zen kanpoan saldu.
Beste saio bat negoziazioaren inguruan egin zen. Ehunen bat laguni galdetu genion gai honetaz, eta hortik burutu zen "Una historia de incomprensiones exige NEGOCIAR". Horiek izan dira orain arteko saio haundiak, egin diren beste lan ugarien aldamenean. Oraingo kongreso hau litzateke agian hirugarren ahalegin haundia.
Razionalizazio saio bat izan nahi du, sakonetik aztertzea ea zergatik ez dabiltzan gauzak ongi Herri honetan, zergatik gertatzen den egoera oker eta injusto hau, beldurra, sufrimentua, kartzelak, hilketak...
A.–Esan beharko genuke kongresoaren jaki goxoenak ziurrenik Bilbon emanen direla, edo espektaziorik haundiena sortuko dutenak, baina beste lau hiriburuetan ere izanen dela hitzaldi eta mahai inguru dastagarririk.
J.G.–Aldizkariak ekipo batzuk ditu, eta horrek egiten du posible gauzok antolatzea. Bilbon izanen da kongresoa funtsean, baina izango dira saioak Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Baionan ere. Eta hori probintzia horietan jendea lanean ari delako da, leku guzti horietan ditugu "Herria 2000–Eliza"ren erredazioak. Eta kongresoaz kanpo ere antolatzen dituzte beste ekintzak; Donostian adibidez joan den urtean mahai inguru batzuk antolatu ziren eta abar.
A.–Heldu diezaiogun kongresoaren mamiari.
J.G.–Euskal Herriak biolentzia egoera bat bizi du: torturak, bortxakeria indiskriminatuak, lege antiterrorista, guardia civilak hiltzea, atentatuak, bahiketak... Egora latz bat. Eta hau jazotzen bada ez da euskalduna bortxazalea delako.
Prolematika guzti honek zerikusi haundia du eskubide kolektiboekin. nazionalitateen nortasunarekin, hainbeste aipatu izan den Herrien Europa horrekin, hizkuntz eta kultur arazoekin, autodeterminazioaren prolematikarekin eta abar. Beraz, Euskadin holako gauzak gertatzearen arrazoietan sakondu nahi dugu
Intelektual eta jakintsu mailan tratatuko ditugu stablishment-ak sistematikoki ahazten eta baztertzen dituen gai hauek. Orduan, minoria nazional eta kulturalek dituzten arazoak aztertuko ditugu era zientifiko batean, eta ikasketak ahalik eta objetiboen gerta daitezen Europako beste ilerrietako esperientziak ezagutu nahi ditugu, beste jokabideak, beste estrategiak, elkar aberasteko.
Orain dela gutxi zioen Txiki Benegasek Herrien Europaz mintzatzea historiaren trena galtzea dela. Eta alderantziz da hain zuzen: Herrien Europaz hitz eginaz bakarrik konpondu daitezke Europako arazoak. Nazio-estatuaren prolema nola konpondu bestela, nola lortu beren eskubideak aldarrikatzen dituzten Herri guztien bakeratze eta normaltzea?
Kongresu honen bidez nazio, arazoari eta Europako minorien prolematika euskal gizartearen eta Estatu Espainolaren aurrean agertu nahi litzateke. Oso garrantzizkoa litzateke kongreso honetan haizatuko direnak kanpora, Estatu aldera, hedatzea.
A.–Autodeterminazioa azaltzen da bilkura hauen lema gisa. Kuriosoa da kontzeptu horrek euskal politikan egin dituen joanetorri luze eta bitxiena.
J.G. Kongresoaren gaia eskubide kolektiboena da. Eta gai hori oso gutxitan aipatzen da, Estatuei dibertsitatea edo aniztasuna oso gutxi interesatzen zaielako. Beren helburua «una e indivisible» da, eta Estatua Nazioarekin bat jotzen dute.
Talde eskubideez mintzatzen hasten bazara, ordea. Estatu baten barruan nazio ezberdinak egoteaz ari zara. Eta, beraz, hizkuntz eta kultur eskubideen berdintasunaz ari zara, berdintasun juridiko eta errealaz. Horrek ez die graziarik egiten estatu eta gobernuei, autodeterminazioa aipatzeak bezala, honek dibertsitatea eta azken finean separatzeko eskubidea esan nahi duelako.
Hasiera batean pentsatu genuen kongreso osoa autodeterminazio eskubideaz antolatzea, eta mila gauza aipagarri bazegoen, gai tabu bat delako. Baina oso gogorra izan zitekeela eta eskubide kolektiboen kontzeptua hautatu genuen, autodeterminazioa inplizitoki geratzen delarik.
Informazio falta izugarri bat dago autodeterminazioaren inguruan. Gero, autodeterminazio eskubideak esan nahi duenaz eritzi aldaketa bat suertatu da urte batzuetatik hona: horretaz mintzo ziren askok orain beste era batera interpretatzen dute, edo ukatu egiten dute.
A.- Lehen aipatu duzun iazko mahai inguru haren komentario bat egin genuen ARGIAn eta Solé Turá komunistak esandako astakeriak azpimarratzen genituen.
J.G.–Begira, 70. hamarkadan alderdi gehienek sartzen zuten beren erreibindikazioen artean autodeterminazio eskubidea. 1978ko Aberri Egunean, Bilbon, orduan Euskal Kontseilu Nagusiko presidente zen Ramon Rubial joan zen manifestazioko buru, eta kontsigna «Autodeterminación en la Constitución» zen. Egun berean eta Donostian, Bandres, Benegas, Bujanda, Corcuera, Monfortek eskuetan zeramaten pankarta baterakoiak zera zioen: «Nazional Autonomi Estatutoa, Autogobernua. Autodetermmazioa».
79tik aurrera Autodeterminazioa alderdi politiko askoren programetatik aparte geratu zen, denek onartzen zituzten ONUko deklarazioaren hitzak baina alderantzizko erizpideak defenditzen zituzten. Hau da, 70. hamarkadan Autodeterminazioari kontrajarrita lndependentzia defenditzen zutenek orain Autodeterminazio eskubidea defenditzen dute, Independentzia alde batera utzi dutela esan nahi ez badugu ere.
Beste batzuek aldiz eskubide hori onartzen dute, baina ez honuntzako. «Salt water theory» edo ur gaziaren teoriari jarraitzen zaizkio: Autodeterminazioa ejertzitatu daiteke herri menderatua itsasoak bereizten duenean. Niretzako harrigarria izan zen, esate baterako, Euskadiko Giza Eskubideen Aldeko Elkartean gertatu zena; elkarte horretan egon nintzen denboraldi batean, eta hasierako agirian eskubide oinarrizko bezala Autodeterminazio eskubidea sartu nahi izan genuenean, mundu guztia jarri zen kontra: unibertsitateko irakasleak, Informazio Zientzietako Leioako dekanoa... Independentziaz hitzegitea zela esan ziguten.
A.–Aspaldian ahaztuak geneuzkan Autodeterminazio eta Independentziaren inguruko eztabaidak. Euskal Herritik kanpo hori nola debilen aztertuko zenuen.
J.G.–Munduan zehar, bloke sozialistak onartzen du eskubide hori, eta 1918an Nazioen Elkartean Wilson presidenteak onartu zuen eskubide hori. Baina gero horrek praktikan ez du askorik balio.
Leninentzako, esate baterako, autodeterminazioa oinarrizko eskubide bat da, nazio federatuek separatzeko duten eskubidea. Leninentzako autonomia eta federalismoa zentralismo despotikoaren eta autodeterminazioa garantizatu behar duen benetako estatu demokratikoaren arteko etapa bat da. Leninentzako beraz, euskal autonomiak askapen osorako urrats baten moduan izango luke zentzua. Autonomiak zentzua izango luke Euskal Herriari lagunduko balio organizatzera, indartzera, indarrak biltzera, nazio bezala behin betirako konstituitzera, eta egun batean Gernikan zera deklaratzera solemneki: «Guk, euskal nazioaren parlamentu autonomo, adierazten dugu Espainiako Erregea ez dela hemendik aurrera euskaldunon Errege».
A.- Oso panorama polita margotzen duzu. Baina batek baino gehiagok galdetuko du harrituta ea nola zatozen zu urtegarai honetan Herrien Europarekin. «Hori lehen ere askotan esan da eta begira non gauden». Ez daukagu zertan pentsaturik lehen ere hori defendatu dutenek asmo txarrez ihardun dutenik. Agian politika egiteko era horrek ondorio jakin batzuk ekarri behar zituen derrigor. PNVren politika, esan nahi dut.
J.G.–Bi gauza daude hor. Gauza bat da eskubide kolektiboak errespeta daitezeneko Herrien Europa, eta horretan PNV ados datorrela uste dut, beraiek hala aitortzen bait dute publikoki, Guy Heraud eta holakoekin. Ni ere ados nago horretan, eta Euskal Herriari bezala beste nazio zapalduei mese haundia egin diezaieke Autodeterminazio eskubidea argi eta garbi defenditzeak. Arazoa da gero egin dezatela.
Gero beste urrats bat dago: Europako Ekonomi Elkartea eta OTAN. Zer gertatuko da Europa ekonomikoarekin eta militarrarekin? Hor bi ulerketa daude, eta ezkerra eta eskuina ere horretan bereziko lirateke.
Baina erabat ados nago Guy Heraudekin bezala Arzalluzekin edo Ardanzarekin esaten badute talde eskubideak defenditu behar direla berdintasun juridiko eta erreal baten bidetik, Euskal Herriak Autodeterminazioa ejertzitatu dezakeela eta behar duela. Horretan elkarrekin joan gaitezke. Izugarri ederra irudituko litzaidake kongreso honen ondoren kanpaina herrikoi haundi bat egotea egun batean erreferendun batean bukatzeko; ez erreferendum legal eta juridiko bat baina bai kanpaina izugarri baten ondoren igande batean galdetzea Herri osoari ea zer nahi duen, federazio bat, independentzia edo zer.
A.–Autodeterminazio eskubidearen inguruan mugimendu guzti hori sortu nahia politika mota berri bat al da ala helburua presio moral bot-edo egitea litzateke?
J.G.–Ezezko borobila, e? Teknika edo egitura politiko moduan ulertzen baduzu ezezkoa argi eta garbia da, inolaz ere ez dugu horrela pentsatzen. Euskal Herriarentzako oso txarra litzateke gainera. Lehendik ere nahiko alderdi eta teknika politiko bada.
Beste leku batetik goaz. Gogora ezazu errefuxiatnen aldeko mugimenduarekin lortu genuena. Gutun harekin bezala torturaren kasuan edo beste hainbat arazo guztionak direnetan ona iruditzen zaigu batzuek eta besteak, siglak kontutan hartu gabe, biltzen saiatzea, guztion artean aurrera egiteko.
Errefuxiatuen kasuan bezala, zera pentsatu genuen: zer egin dezakegu? Eta gutun bat idaztea bururatu zitzaigun, zeinetan ahalik eta jenderik gehienak parte hartu baitlezan.
Lehendabizi, efikazagoa izan zedin. Ez naiz hasiko Gestorak kritikatzen. Baina errefuxiatu bat defendatu behar badut, nola lortu dezaket efikaziarik haundiena gizon hori estraditatu ez dezaten? Gestoraren edo Herri Batasunaren bidez baino efikazago izan naiteke, horien ekintza fitxatua jaioko baita, efikazagoa izan naiteke, diot, batzuek eta besteak eta ahalik eta gehienak biltzen dituen lan batean.
Eta Autodeterminazioaren kasuan berdintsu jokatu dugu. PNVk antolatuko balu HBkoek igoal ez lukete parte hartu nahiko. Eta aldelantziz, HBk eratutako batera PNVkoak agian ez lirateke azalduko. Efikazia arazo bat da.
Iñaki ZUBIONDO
11, 12, 13, 14



GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBesteakHerria 2000
PertsonaiazGOÑI3
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude