Gutunaren Egileekin Elkarrizketa


1984ko urriaren 07an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Estradizioen aurkao idatziaren egileei elkarrizketa
Estradizioak Direla Eta
Gutunaren Egileekin Elkarrizketa
«Munduko Herri eta Nazioei Gutuna», Euskal Herritik mundura, berrehun mila pertsonatik gora sinatuta... ez ditu estradizioeak geldiarazi hala ere. Ez ditu Frantziako gobernarien kontzientziak bigundu, baina euskaldun askoren eritziak bat egin dira gutun horren inguruan, Frantziako eta Espainiako Gobernuen aurkako arma bilakatu da nonbait.
Askok eta askok sinatu du, eta sinatu ez duenak bere eritzia argitu beharrean aurkitu da, arrazoi bitxiak eskainiz gainera; Fernando Savater ezagunak, zeinek «El País» egunkarian artikulu luze bat argitaratu zuen, tamaina honetakoak ematen ditu: "Benetan zapalduta aurkitzen da bada Euskal Herria (...)" Lujozko zapalkuntza da, «ambassador» klasekoa «nouvelle cuisine»ren aukeraz (zeren) hauteskunde libreak, prentsa «ad livitum», biltzeko eta manifestatzeko askatasuna... bait daude».
Lujozko zapalkuntza, beraz. Eta gainera, iraina gaztelania dotorean eta «El Pais»etik. Bai eta debekua ere: Bizkaiko Gobernadore Zibilak debekatu egin du larunbatean 29 Bilbon eta estradizioen aurka egiteko zen manifestazioa. «Gutuna» bultzatu duen komisio berberak eskatu zuen manifestazioa. Euskadiko Kristau Komunitateak, IPES, Herria 2000 Eliza, Salaketa, Kostalde ez Nuklearraren aldeko Komisioa, Talde Antimilitaristak... dira komisioaren partaideak. Beraiekin izan dugu honako elkarrizketa hau.
ARGIA–Zeintzu dira komisio honen helburuak?
GUTUNAREN EGILEAK.– Begira; guk gutun honekin azaldu nahi izan duguna zera da: «El.problema vasco» deitua, ez dela Madrilen diotena alegia, egiazko arazo politikoa baizik.
Beste helburua, gutunean bertan garbira azaltzen dena, Babes Politikorako eskubidearen defentsa da, eta ondorioz, estradizio, deportazio eta antzeko neurrien aurkako garrasia, munduan zehar zabaldu nahi duguna. Espainiako Gobernuak Europan eta mundu osoan Euskal Herriaz zabaltzen duen irudi faltsua deuseztea eta euskaldunen egiazko egoera ezagutaraztea da azken finean, gure iniziatibaren helbururik garrantzitsuena.
A.–Ze erantzun jaso du gutunak?
G.E.–Ezaguna da prentsaren bidez. Gutunak lortu duen erantzun zabala: 200.000 pertsonatik gora sinatu dute orain arte. Arrakasta handikoa izan da beraz, baina ez bakarrik sinaduren kopuruari begiratuz, bai eta horrek adierazten duen alderdikerien gainetiko nolabaiteko batasuna kontsideratuz.
Argi dago bestalde, partidu abertzaleen batasun teorikoa eman dela estradizioen gaiaren inguruan. Baina, herri mailan batasun hori praktikoa bilakatu da, eta bilakaera horretarako tresna garrantzitsua izan da gutun hau.
Hala ere eta era berean, partidutako buruek ez dute batera jokatu praktikan, eta murriztu da erabat arazoari eman behar zitzaion erantzuna.
A.–Eta ezezko erantzunik jaso behar izan duzue?
G.E.– Bai, halakoak ere gertatu izan dira, eta okerrena agian ezetza justifikatzeko eman dituzten aitzakiak. Adibidez, zenbait kasutan entzun behar izan dugu Gutunaren testoak Espainiako demokrazia ukatzen duela.
Oso kezkagarria da ezezko horiek zein sektoretan eman diren aztertzea adibidez, Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait irakaslek, lehen antifrankista militanteak zirenak, eta gaur egun, Unibertsitatean kargu akademikoren bat lortuz, errealitate soziala begiratzeko erabat itsu bihurtu direnak.
Beraz, Unibertsitatetik espero genuen erantzuna nahiko kontrakoa izan da eta honek ardura handia sortzen digu zeren eta Unibertsitateak betidanik izar ohi duen zentzu kritiko eta erreflexiboa ia erabat galduta dagoela ematen duen.
A.–Eta orain, hala eta guztiz ere, estradizioak burutu direla ze ondorio politiko dakar honek?
G.E.–Frantziako gobernuak, Estatu-arrazoi aitortezin eta lotsagarriak direla medio, hartu duen erabakia tragikoa da guztiz. Giza eskubideen eta herri eskubideen etorkizuna oso beltz agertzen da. Euskal Herriaren gehiengoa estradizioen aurka zegoela jakinik, hala ere, hauek burutzea printzipio demokratikoei eginiko burla ikaragarria da.
Frantziak ez badu bere portaera sustraitik aldatzen, Euskal Herriak jarrera guztiz diferentea hartu beharko du Frantziarekiko.
Europa osoarentzako tragedia bihurtzen da Frantziako gobernuak hartutako neurri hau, Frantzian bertan, Simone de Beauvoir-ek edo «Le Monde» egunkariaren zuzendariak eta beste askok adierazi duen bezala.
A.–Uste duzue, arazo hau Estatu bik herri bati egindako eraso bezala defini dezakegula?
G.E.–Batez ere, jokaera politikoen argigarri gertatzen dela uste dugu. Euskaldunok gure euskarririk inportanteenetariko bat arriskuan ikusi dugu. PSOEk Euskal Herriko errealitaten hain gogorki eta modu bihurriz tratatu du ezen honen maltzurkeria oso nabaria egin bait da, bertako arazo politikoak gaizkile arrunten arazoak balira bezala azalduz.
Horrela, bi sektore berezi dira, oso argi:
Alde batetik, PSOEren jarrera, inor harritu ez duena. Eta bestetik, alderdi abertzaleena. Azken sektore honetan, gauzak gehiago argituko dira etorkizunean. ze inork ez badu alderdi hauen abertzaletasuna zalantzan jartzen, ez da ordea, hain segurua alderdi horietako zenbait partaideen jokaera.
Bestalde, orain gertatuak etorkizuneko «frente abertzale» baten posibilitatea zabalik uzten du, eta hau Madrilen oso kontutan hartzekoa izango dute zalantzarik gabe.
A.– Ze asmo duzue hemendik aurrera?
G.E.–Gure kezka nagusienetariko bat, ikusi duzuenez, Europan eta munduan euskaldunen egiazko egoera ezagutaraztea da. Beraz, eta Gutunaren kanpainarekin aurrera segituz, Parisen Europar Parlementuan, Belgikan eta Amerika aldean ere Gutunaren eta horren bitartez, gure errealitatearen aurkezpena egiteko asmoa dugu.
Karmelo LANDA. Anton AZKARGORTA

Estradizioen aurkako borrokak «estado de alerta»n jarri zituen poliziak. Hots 7.000 polizia gehiago Euskal Herrira
Milaka barrikada, milaka manifestaldi eta milaka protesta izan ziren milaka firmaren jarraipena.
11-12

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakErbesteaEstradizio
EgileezLANDA3Politika
EgileezAZKARGORTA1Politika

Azkenak
PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Aurten ere batxilergoko ahozkoa euskaraz pasatzeko aukera irekiko dute hainbat irakaslek

Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.


Umandi ikastolak 50 urte
Euskara, bizikidetza eta berrikuntza pedagogikoa ardatz

Gasteizko Umandi ikastola duela 50 urte sortu zuten hainbat familia aski ausartek –herri ekimena, orduan ere–, euskararen transmisioa ardatz hartuta. Mende erdia joan da, ikastola hazi egin da, belaunaldi berriak hezi ditu ez gutxi, komunitate baten erreferente ere... [+]


Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Dagoeneko 400 gazatar hil dituzte Israelgo soldaduek, laguntza humanitarioa jasotzera bidean

3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.


Oiher Urrutia. Marra gorriak argi
“Erabiltzen gaituzte herriok folklorismorako: landa, animaliak edo euskalkia bera”

Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]


Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa martxan jartzeko araudia onartu du Espainiako Gobernuak

Legea onartu eta ia hiru urte igaro direnean jarriko da martxan neurria. Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak dio biktima bakoitzak 32.000 eta 96.000 euro artean jasoko dituela kalte-ordain moduan.


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Qumrameko biribilkiak eta AA

Qumrameko biribilkiek eta Itsaso Hileko Eskuizbribuek (K.a. III-K.o. I) judaismoaren eta kristautasunaren garapenari buruzko informazio eta interpretazio asko eragin ditu aurkitu zituztenetik. Berriki AA erabiltzen duen Enoch datazio sistemaren bidez, izkribu zaharrenak uste... [+]


Teknologia
“Bestea”

Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.

Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?

Zapalduen... [+]


Eguneraketa berriak daude