Jon Iñaki Lasa: «Aspertua Nago Gauzak Goxoegi Esaten »


1984ko irailaren 30an
Jon Iñaki Lasa idazlea
Jon Iñaki Lasa: «Aspertua Nago Gauzak Goxoegi Esaten »
«Andaluziari Ene Bilduma», Bere Bigarren Liburua, Kaleratu Berria Da
Nerbioso jartzen omen da Jon Iñaki magnetofoiaren aurrean, eta ezer zentzuzkorik esan gabea zinta amaituko ote zen beldurrez hasi zen hizketan. Argitara duen bere bigarren poema-liburuaz hasi ginen solasean eta bukaerarako benetan eritzi interesgarriak bildu eta grabatzea lortu genuen. Irakur ezazue, bestela, zer dioen, Arrasateko poeta gazte honek.
ARGIA.–Nola sortu zitzaizun "Andaluziari ene bilduma" honen ideia?
JON IÑAKI LASA.–Lehenengo azalduko nuke liburu honen kontua oso zaharra dela, duela bi urte bukatutakoa. Ideiari dagokionez, garai hartan–orain ere bai, baina orduan gehiago–flamenko pilo bat entzuten nuen, betidanik maite izan dudan cante hondoa, etabar, eta orduan liburuaren parte batetan saiatu nintzen cante hondoaren hurbiltze moduko bat euskaraz egitea. Horren gainetik, eta liburuaren osotasunean, ideia jenerala honela sortu zen: alde batetatik, poema laburrak, prosa-zatiak eta antzerkira hurbilizen diren formak bilduz halako borobiltasun bat izango zuen zerbait egin; eta bestetik, García Lorca Andaluzian eta Lauaxeta hemen, bion artean zeuden parekotasunak eta elkar ezagutzeak kontutan hartuz halako hurbiltze bat lortu nahi nuen. Hori izan zen abiapuntua.
A.–Zuen lehen poema-liburutik (Alicia eta biok) honetara zer nolako eboluzioa jasan du zure poesiak?
J.I.L.–Alde batetatik saiatu naiz poesia sinpleago bat egiten; beno, esan nahi dut itxura sinpleago batez baina askoz landuagoa. Zenbait jendek pentsatuko du hura hau baino askoz landuagoa dagoela, eta nik berriz kontrakoa pentsatzen dut. Hor eboluzio logiko bat dago. Gertatzen da hitzen aldetik eta, hemen askoz itxura sinpleago batez agertzen direla zentzuzkorik esan gabe zinta amaituko gauzak. Hark askoz erreferentzia konplikatuagoak zeuzkan ote zen negaurrez hasi zen hizketan.(«Alicia en el Pais de las maravillas, e.a.) eta honek ez dauka horrelakorik. Cante hondoaren poema-llburuaz hasi ginen solasean edozein letra hartu eta sinplezi itxura izugarria daukate, baina mamian sakontasun haundikoak dira. Hortik joango litzateke gauza.
A.- Zure idazteko prozesuan, estilo-eboluzioak intuitiboak eta bapatekoak dira ala gauza bera behin eta herriz errepikatzearen poderioz lortutakoak?
J.I.L.–Hor denetarik dago. Batzurekin, lehenengoan idatzi ahala gustatu eta bere horretan utzi, baina beste askorekin pilo bat aldiz errepikatuz lortzen ditut ondorio gustokoak. Era guztietara,liburu hau idaztea pila bat kostatu zitzaidan, izugarri denbora pasa nuen hau idazten, urtebete igual. Gai berberarekin behin eta berriz idatzi poema, azkenean gustoko bat lortu arte.
A.–Liburu hau duela bi urte bukatua zenuela kontutan harturik, ordutik hona zure poetika apur bat aldatuko zela pentsatzen dut, ezta?
J.I.L.–Tarte horrean eman dudan saltoa izugarria izan da, bigarren liburu honek aurrekoarekin haustura markatu duen bezala, gaur egun ere orain arteko guztiarekin puskatu nahiean nabil. Gogoan dut ARGIArako beste elkarrizketa bat egin zidatenean nola esan nuen ez nuela sekula poesia urbanorik egingo, eta kontua orain guztiz kontrakoa pentsatzen dudala. Mementu honetan aspertua nago gauzak goxoegi esaten, zeren beharbada gaur egun bizitzeko moduan gauzak ez dira hain goxuak. Nola nire bizitza gordinago eta herdoilduagoa dagoen, poesia ere 'bilbotarragoa' egin nahi nuke.
A.–Liburuan, «Susa» izenarekin batera «Kandela»rena ere agertzen da. Zein paper jokatu du bigarren honek liburu honetan?
J.l.L.–Liburu hau «Kandela»koen artean aztertu egin zen. Elkartzen ginen beste gauza batzu lantzeko, eta egun batetan liburu hau mahai gainean agertu zen, eta ondoren animatu ninduten argitaratzera, eta jakina, oso paper inportantea jokatu du «Kandela»k liburu honetan. Liburu honezaz gain, bestela ere- bai, animatzen nauelako gauza berriak idaztera, eta aztertu ondoren gustoko direnean argitaratzera bultzatzen duelako.
J.L.
32

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakLASA6
PertsonaiazLASA6

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude