Soinu Txikiaren Posibilitateak Miatzen


1984ko ekainaren 24an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Iñaki eta Ramon trikitilariekin elkarrizketa
Iñaki Eta Ramon: Lana Seriotan Hartuz
Soinu Txikiaren Posibilitateak Miatzen
Albizturren aurkitu ditugu bi gazte alai hauek. Eta halako berrikuntza izan bada beren zinta, dudarik ez, sorpresa izugarria izan dugula hain artista jantziekin mintzatzea. Profesionaltasuna eta gauza berriak egiteko asmoa lirateke beren ezaugarriak. Betiko trikitilari konsagratuekin ohituta gauden honetan inork ez genuen espero horrelako bikoterik.
IÑAKI.–Ni orain dela 9 urte hasi nintzen Martinekin. Urtebete eskas egin nuen berarekin. Harrezkero neure kontura ibili naiz. Lehenago ez nintzen hasi, nahiz eta txiki-txikitatik gustatu... Inork ez baitzidan soinurik erosi. Eskatu arren. Soinujotzaileak, toreroak eta bezala moskorrak omen zirela eta. Etxean eduki izan banu familiakoren bat soinua jotzen zuena, akaso lehenago hasiko nintzen. Inori ez zitzaion pasatzen nik soinurik joko nuenik.
Gainera ni ez nintzen hasi honetara dedikatzeko asmoz, afizioz baizik. Lanaz aparteko zerbait bezala. Aitari eta amari afari haundiren bat zenean pieza batzuk jotzeko bakarrik.
RAMON.–Ni 12 urterekin hasi nintzen neure gisara. Nik ere afizioa nuen. Etxean, aitari eta amari asko gustatzen zaie eta lehendik ere bazen izeba bat panderoa jotzen berezko haundia zuena. Iñakirekin 14 urterekin, orain dela 5, hasi nintzen eta lehenengo Azpeitiara joan ginen elkarrekin txapelketara, larri-larri, nerbioso.
ARGIA.–Zu, Iñaki, noiz plazaratu zinen?
I.- Ni, hasi eta urtebete baino lehen plazaratu nintzen. Hernialdera joan nintzen 3 egunez ia repertoriorik ez neukala.
A.–Eta zuk, Ramon, norbaitekin ikasi al duzu?
R.–Ez. Nik belarriz ikasi dut, zintetatik entzunez. Norbait jotzen ikusten baldin badut, berriz, ez naiz joango hark nola jotzen duen ikusi gabe.
A.–Musikarik ikasi al duzu?
I.–Solfeoan 3 urte egin nituen. Soinu jotzen hasi eta segituan hasi nintzen, herriko apaiz gazteak kontseilatuta, Tolosako Santa Maria elizako organojolearekin. orain dela gutxi hildakoarekin.
Dena dela, soinu txikirako solfeo gehiegia "tonteria" da, posibilidaderik ez dauka eta. Nahi duzun guztia ezin duzu egin, 3 edo 4 notako akorde guztiak ezin dituzu egin. Orduan partitura motx geratzen zaizu. Ari gara soinua miatzen "tope", egin litezkeen gauza guztiak egiteko. Hala ere ez dago soinu haundiarekin konparatzerik. Ez da iristen. Trikitixa trikitixa da.
Trikitixa, orain arte, sueltoko piezetarako izan da batipat. Eta baltserako gutxiago. Orain trajektoria kanbiatu egin da. Orain pieza zailak eta soinu haundikoak-eta jotzen joan garen bitarte, soinua askozaz gehiago ezagutu da.
Lehen, lau nota klasikoak eta banaka-banaka jotzen ziren. Orain, berriz, konpas berean ahalik eta nota gehiena sartzera egiten da; trikitixak dituen posibilidade guztiak aprobetxatzen.
A.–Musika ezagutza edukitzeak aldea ba al du?
I.- Abantaila haundia. Zergatik solfeorik ez badakizu, erakusten dizutena bakarrik ikasten duzu. Baina partitura bat ezagutuz gero handik zerorrek gehiago miatzen duzu, osatuz. Solfeoko konozimendu batzuk edukitzea oso garrantzitsua da. Solfeorik batere ez edukiagatik, beste batek erakusten badizkizu posibilidade denak... Baina konpleto ez dizu inoiz erakutsiko.
A.–Solfeoz, erakusten al da?
I.–Ez; posizioen bidez erakutsi da normalean. Orain nik pentsatzen dut solfeoarekin metodo bat ateratzea. Posizioekin edo numeroekin motxa geratzen da. Aurreneko urterarteko solfeoko 4 erregelak dakizkienak, , jada, ateratzea badauka handik. Horregatik pentsatzen dut solfeoarekin metodo bat ateratzea.
A.–Erakusten hasteko asmorik ba al duzu?
I.–Ni. joan deneko 3 urteotan erakusten aritu naiz. Baina gutxiri, denborarik ez dut izan eta, hemendik aurrera, beste lanik ez daukadanez, Tolosan daukadan lokal batean erakusten hastea pentsatzen dut. Esan dudan metodoarekin: eta solfeorik ez dakitenentzat-eta, betiko metodoarekin. Segun ze apetentzi dauden.
A.–Solfeorik ez dakitenei erakutsiko diezu?
I.–Noski. Nik ere hala ikasi nuen eta. lehen denek ikasten zuten bezala, belarriz. Partiturak ere oso gutxi egon dira. Ez dira bilatzen. Horregatik horri aurrerapen pixka bat emateko komenigarria da partitura batzuk egotea, baina trikitixarekin jotzeko moduan, apropos horretarako eginak eta ez soinu haundiarentzako, askotan ezin dira-ta jo. Metodo horrekin lan honetan pixka bat hastea pentsatzen dut.
A.–Hainbeste trikitixa erakusle dagoen honetan, jenderik geratuko a1 da zuretzat?
I.–Jende asko dago oraindik. Neronek asko eduki dut Tolosako lokala noiz jarri zain: Albiztur ez baita puntu erosoa haraino joateko ere. Hemendik aurrera, lantegiko lana ere utzi dudanez gero eta denbora gehiago daukadanez horretan hastea pentsatzen dut.
A.–Zer erakutsiko duzu?
I.–Soinua eta panderoa erakutsiko dugu, bion artean. Solfeoa ere pixka bat erakuts nezake, baina nahiago dut solfeoa beste nonbait ikastea.
A.–Zintan atera dituzuen piezak zaharrak dira ala berriak ere badaude?
I.–Ez. Denak berriak dira. Orain arteko pieza gehienak besteri ikasitakoak izan dira. Baina hauek ez. Lizartzako Esnaolak, Bikondoan maisu denak, soinu haundirako eginak dira. Gero nik soinu txikira aldatu ditut. Grabatzerakoan boza bat ezabatu eta haren gainetik bigarrena jarri dut. Lehenengoak eskatzen duen eran. Baina beti ere neurri gustokoena zaidan modukoa aukeratuz. Beste gauza bat zera da, denen gustokoa egitea ez dugula pretenditu. Zeren komentario batzuk aditu ditugu: soinu haundiarenak direla eta...
A.–Geuk ere gauza bera entzun dugu, hori ez dela trikitixa...
I.–Trikitixarekin jotakoa beti trikitixa da. Orain, lehengoak ez zekitelako-edo, puntu horretaraino ez badira ailegatu... ez zait iruditzen traiektoria hura zereatik segiturik dagoenik. Beti horri segitzen badiozu trikitixak ez du aurrera egiten. Orain hogei urteko trikitixa bezala gelditzen da. Soinu txikiarekin joz gero, bere hamabi baju eskaxekin, hura trikitixa da. Gertatzen dena da lehen ez zitzaiola posibilidaderik ikusten. Oraingo trikitixa soinu haundiarena dela esaten duenari herdin-berdin esan lekioke lehengoa txistuarena dela, txistutik ikasten zen-eta pieza asko. Norbaitek esaten baldin badit lehengoa dela trikitixa, askoz ere hobeto neretzat, errezagoa da-eta txistuarekin bezala notak banaka-banaka jotzen. Neri interesgarriagoa iruditzen zait soinuaren posibilidade guztiak azaltzea, zenbat eta nota gehiago jotzea eta zenbat eta bariazio gehiago egitea.
A.–Kanturik kantatzen al duzue plazan?
I.–Bai. Eta ez koplak bakarrik. Gainerantzeko piezak ere bai, euskaldunak izanez gero. Erdaldunak ez. Eta ez kantatu ezin direlako. Jo ezazu «Ma Ma Maria» eta berdin. Baina itxura al da hori?
A.–Eta zer musika mota jotzen duzue. Trikitixa bakarrik?
I.–Askotan horixe gutxiena. Eskatzen dutena jotzen dugu: baltsak, tangoak, pasadobleak, rock, blues... Bodetan eta esate baterako jo ezazu dena trikitixa eta esango didazu nola aguantatzen duten lau ordu segidan sueltokoak dantzatzen. Horrelakoak jotzeko prestatuta ez bazaude gainera, ez daukazu lanik. Jende askok soinu txikia hanndia izango balitz bezala hartzen du. Trikitixa aldatu baldin bada gainerantzeko piezak jotzen ikasi dugulako izan da.
A.–Atera berria duzuen zintan ez duzue batere kanturik sartu...
I.–Ez. Esnaolak egin zituen konposizioak bestelako piezenak izan ziren. Habildadea erakusteko piezena. Zergatik kantuko piezetan habildadea ez da horretaraino erakusten. Sentzilloagoak dira. Dena dela, beste zinta bat kantukoekin egiteko asmoa badaukagu. Baina doinu berriekin, ez orain arte egin den bezala betiko doinuak erabiliz. Egin diren zintetan letrak berriak izango ziren baina doinuak beti jotzen diren klasikoak. Eta guk erabat herria egin nahi genuke, bai letraz eta bai doinuz. Erabat gauza berria egiten ez den bitartean ez du merezi; hori ez da lana. ez du meriturik.
A.–Noiztik datorkizue zinta hau egiteko asmoa?
I.–Lehengo txapelketa orduko. Baina esan erraz esaten da. Izugarrizko lana eskatzen du pieza berriak ikasi, praktikatu eta menderatzeaz gain aide egokia emateak. Ia urtebete inguru aritu naiz lantegiko lanaz aparteko orduetan prestatzen. Horrek beste gauza guztiak uztea eskatu dit aldi batez.
Miel AZKUE

Iñaki eta Ramon, afizioz eta ekinez trikitiaren bidean.
34-35

GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaTrikitilariiÑAKI ETA1
EgileezAZKUE1Kultura

Azkenak
“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


Banketxeen mozkinak eta ustezko ezinak

Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


2025-07-22 | Patxi Azparren
Armagintza eta gerrekin eten

Orain dela 39 urte Hego Euskal Herriak, Kataluniak eta Kanaria uharteek ezetz esan zioten NATOri; duela 36 urte lehenengo intsumisoek euren burua aurkeztu zuten Gobernu Militarretan. Garai hartan Gerra Hotzaren izua hedatuta zegoen, blokeen arteko gatazka, gerra nuklear baten... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


2025-07-22 | ARGIA
Kanakyko independentistek eta Frantziak adostutako akordioa eztabaidatuko dute oinarriek egunotan

Uztailaren 12an akordioa sinatu zuten Kanakyko indar independentistek eta Frantziako Gobernuak Parisen. Negoziatzaile independentistek “akordio historikotzat” jo zuten. Alabaina, independentisten arteko hainbat taldek akordioari buruzko erreparoak agertu dituzte, eta... [+]


2025-07-22 | UEU
Elisa Peredo Quiroz (Maitelan)
“Emakume eta migrante izateagatik ez gaituztela kontuan hartzen hautematen dugu”

Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen jardunaldia izan zen ekainaren 19an eta 20an Usurbilen, Jakinek, Usurbilgo Udalak eta UEUk elkarlanean antolatuta. Praktika kooperatibo eraldatzaileen adibide gisa, besteak beste, [+]


2025-07-22 | Bertsozale.eus
Bertsolaritzaren dokumentazio bilketa sendotzeko aurrerapausoetan

 Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu: Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu... [+]


Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


Nerabeak

Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]


BSHko langileen gehiengoak onartu egin du sindikatuek eta enpresak adostutako aurreakordioa

Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]


Cesar-Neron kasua

Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]


Ana Sagasti (AZ Ekimena)
“Jasanezina da sanferminetan pixaren kiratsa eta etengabeko soinua”

Alde Zaharreko Ekimeneko Ana Sagastirekin hitz egin du Euskalerria Irratiak, bertako bizilagunek sanferminak nola bizi dituzten ezagutzeko. Bederatzi egunez eta 24 orduz soinua gehiegizkoa eta pixa usaina erabatekoa dela esan du. Jaia eta egunerokotasuna uztartzeko... [+]


Riviera Gaza: euskal ekonomiarako aukera bat?

Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]


Donostiako Klasikoa eta Israel-Premier Tech taldea

BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]


Eguneraketa berriak daude