Donostia‘ko Musika Konserbatorio’ko direktoreak esaten digu


1965eko otsailaren 07an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Eskudero Musikalari Jaunaren Iritziak
Donostia'ko Musika Konserbatorio'ko direktoreak esaten digu

Bere lantoklan arkitu det. Klase batzuek bukatu eta baste batzuek artuko dituen bitarte ortan galdera batzuek egitera nator.
Gizon atsegiñ onek, gure naia jakin duenean, errextasun eta naturalidade andi bat ezarririz, exertoklak eskeintzen dizkigu.
"Zigor" operaren egillea ortxe degu. Gaztea oraindik eta euskal-eresia aupatuko dulakoan nago. Danok itxoegiten gaude "Zigor" eres-antzerkia. Diotenez, –ondondoan daudenen iritzia da, malla bat ipiñiko duela gure musikaren edestian.
Opera euskeldunatzaz, nork eragin zuen?
–Koliñ ek "Maitena"rekin Bidasoruntz'koa izanik, iriki zigun euskal-musikalariai, operarako bidea. Geroago, Vidal'ek, beste obra batzuekin, entzulezaleak berpixteko galak jarri zituen. Azkue "Urlo" izendatuarekin azi zitzaigun. Azkeneko denborakoak Zapirainiek "Txanton Piperri" eta "La Dama de Anboto" rekin, oñarria jarri zigun. Pixkanaka, pixkanaka euskal-musikalaria gero eta obeago altxarazten zuten euskal eresertia.
Bañan azkenekoetan Guridi izan degu maixuenetakoa. Nik esango nuke Guridiren lanak italiano'en influenzia dutela, azkeneko operetan beintzat Bañan "Amaya"... Ortxe dezu klasetik fuera egindako lana, Wagner'en tankerara eratua. Sakontasun berabiziko bat erantsirik daramana...
–Konserbatorio'ko Diretore bezela, zer esan dezakezu, musika anbiente buruz?
–Goruntz dijoala, Abesbatzak, masikalari taldeak, koruak, irikitzen ari dira beren eginkizunetan, orain arte ez bezelakoetan. Erestasun eta gai onak osatzen dituzte, garbitasun bat erabiliaz, gaurkotasunera jarrita. Euskalerri guzian esango nizuke azi eta azten dijoala. Beñere ez da gelditu edo eten euskal musikaren joera. Euskotarrak jaiotzetik, musikalariak baigera.
–Ainbeste esana dana, naiz eta geiegietan Esan zaidazu. Guretar, euskotar musika bat izan al da, edo ba'alda?
–Ez da beñere musika euskotarrik izan, alegia, jaioterriz. Bañan, lenengoz artu genduena, gizaldiak galtzen ziran garai artatik gaurkooraño, aberasten juan zaigu Zaindua izan zalako, errikor egin zitzaigun. Gure izkuntzak Jainko ari graziz, atzeratuaz komeni etzi tzaion melodi aldrebesa. Lenen-lenengo gure musikak,. gregoriano oroipenak askotxo ditu. Personalidade batekin doñu auxe igarotzen baita.
–Orduan, gure eresertiak, gregoriano al du oñarria?
–Gregorianoa'k eta europakoa'k, bitartekotasun aundi bat izan dute gure edestian. Ara, Iberian bi korriente edo bi estilo izan dira, erritar edo folklorearen abestian. Bata deritzaiona, "silabikoa", euskotar abestiaren prototipoa izanik. Bestea berriz "melismatikoa", arabiatarren influentzi osoa mantentzen duena...
–Eskerrikasko, Eskudero jauna. Orain itzegin zaiguzu zure "Zigor" operatzaz.
–Bilbao'tar ABAO'koak, mandatu bat biali zidaten. Lenengoz, gioi konkursu bat eratu zuten Aietatik but artu genduen, aren bizkortasun eta antzez posibilidadeak egokienak kontu artuaz. Ala, gure aundizki eta ezin aztu detan Zinkunegi'tar Joxe sendalariak gertatua. Kanptonten argibide batetik j asoa. Naparruako lenengo Erregeari buruz, idatzi zuena. Gero gai auxe, Lekuona'tar Manuel apaizak euskeratu zuen, idatziak bukatuaz. Lan oni gero, antzez-nabari berriak ezarriaz, tematik kanpora, errextasunera jartzeagaz, berez ain lantsua izan zaigun "Zigor" auxe, borobildu genduen, zorroztasunak biguinduaz antzezlar bati dagokion erara itzuliaz.
–Kategoriko abeslariak, inguratu al dituzute?
–ABAO'tarrak ari dira abeslariak bilatzen. Abots-beko bi arki tu dituzte. Eta esango nuke batek beintzat, bsiezkoa eman duela. Bulgariatarra da. Jaszmin famatua.
–Presupuestoa, noraño igoko zaizute?
–Ez det uste bi miloitik bera jetxiko danik, lenengo jartzeerana. Euskal-erriko urietan jarri ondoren –datorren teatrotegi barrnan–, Información y Turismo'ko Ministerioak elduko du, Madrillen eta beste urietan geroxiago emateko. Beko-Ameriketaruntzeraño juateko asmoak ditugu. Euskeraz beti, noski. Artitzekorik ez duala deritzait, jakiñen gañean ba degu, nere ustez beintzat, espaiñarren lenengo izkuntza, euskera izantzala.
-Noiz izango da "Zigor"-en estrenoa eta nun?
–ABAO k eratu du datorren Urrilla'rako Musika Jai aldi izugarri bat...
–Bartzelonako Lizeo añakoa izan al leike... baietz?
–Viena'ko Operakoak dakazkigu Zaindaritasuna izango dute, Austria'ko Gobernuak, Bilbao'ko agintariak eta ABAO'k. Austriatarrak Bilbao erabaki baitute alako Jai aldia erakusarazteko. Mozart'en opera bi jarriko dizkigute. kontziertu eta abar. Eta noiz Jaialdi auen barrenean baño-obeto, euskaldun opera ezagutzera eraman? Ala, gure "zigor" jartzera guaz, ilusioz beterik. Esango dizut ere, irurogei ereslari Viena'ko Orkestakotak datoztela. Dudik gabe orkesta auxe munduan dan aurreneetakoa da.
Baitere, Viena'n nai ba dute, onera etorri baño len, nere "Concierto"a nai dute aditu antxe pia-: Au dala ta, gure Atxukarro tar Jokin izango dalakoan gaude. Naiz oraindik ziurrezko berria ez izan.
–Zeintzuk zerate Jai-aldi onen eragilleak?
–Alakoetan gaudela ta, "Patronato de los Festivales de Viena en Bilbao" izendatu degu antolatzen dabillen Batzar auxe. Eta konponketa onetan gabiltzanak, Javier de nista onenen batekin auxe bere izanik Bilbao'n agertuko zuena. Ybarra, Plácido Kareaga embajadorea, Zarzalejos jauna eta ni.
–Eta azkenik, Euskal-erriko urietan jarraiki emango al dira "Zigor" 'en iduripenak?
–"Sociedad de los Amigos .del País"'en bigarren eunkada bukatzeko, asmatu dute "Zigor"'ekin amaitze auxe egokiena izango zala. Eta nere ustez, dizut. egokiagorik ezin zitekela bilatu.
Oraintxe uzten degu Eskudero jauna. Berarekin, atseginkor izketaldia izan det. Garbi, laixter eta errex itzegin digu. Munduko gizona egiña baitago eta bere jakinduriatzaz zer esanik ez.
–Agur bada, eta beste bat arte. Zure lanari buruz, berriz ere itzegingo degulakoan nago.
TOLARETXIPI X.

Franzisko Eskudero
10

GaiezKulturaMusikaIrakaskuntz
PertsonaiazESCUDERO2
EgileezTOLARETXIP1Kultura

Azkenak
Astelehenean hasiko dira Zaharraz Harro! jaiak Gasteizko Alde Zaharrean

Astelehenetik igandera askotariko 106 jarduera antolatu dituzte auzoko bizilagun eta eragileek, parte hartzea, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Aurten Poliziak bortizki hustu berri duen Korda espazioa izango dute gogoan. Hamazazpigarren edizioa da aurtengoa.


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainak greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belarrak eta sasiak janda ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean... [+]


Sergio Ayucar (BSH): “Prozesuari eustea oso gogorra izaten ari da; mediku-bajak bikoiztu egin dira”

Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]


Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


2025-06-23 | Irati Diez Virto
Askari izena duen haragijale txikia

Duela egun batzuk Zeraingo mendietan nenbilela, gorpu bat topatu nuen bidearen erdian. Lehen aldia zen halakorik ikusten nuela, eta kosta zitzaidan identifikatzea. Bere tamaina txikia ikusita, kume bat izan behar zuela pentsatu nuen; baina oker nenbilen. Munduko ugaztun... [+]


2025-06-23 | Jakoba Errekondo
Arrosa basatiaren izen saltsa

Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Eguneraketa berriak daude