Erriberako Abertzaleen Bakardadea.


1984ko apirilaren 22an
Juan Manuel Jimenez eta Justo Peralta, Herri Batasunakoei elkarrizketa
Erriberako Abertzaleen Bakardadea.
Lur zabalak dira Erriberakoak, eta jende irekia Gipuzkoako herri txiki batean azitako bati doigarri egiteko bezain irekiak dira erriberatarrak. Mila urte baino gehiago bai euskerarik entzun ez dela emengo soro egarrituen erosioak desitxuratutzeko mui hauen magaletan. Eta 1984an badirudi Erribera ez dela inoren kalkuloetan sartzen, zer esanik ez euskal kulturaren sailean. Erribera baskongadoontzat, Errioxarekin, Soriarekin eta Aragoirekin dugun muga besterik ez bait da. Hala are lanean ari dira Erriberakoabertzaleak, euskara ikasten eta militantzia politikoan. Herri Batasanan ari diren bi gizon izan ditugu solaskide:Juan Manuel Jimenez Kaskantekoa, adinean sartutako gizona, eta Justo Peralta, Villanuevako gaztea
ARGIA.–Erriberako abertzaleok hain historia laburra izatearen markak seguru dituzuela.
ERRIBERAKOAK.–Data esanguratsu bat emanen dizugu: 1978an erori zen Erribera aldean lehendabizikoz komando bat. Ba hala ere 1982ko urriko hauteskundeak arte ez da sekula erakundeketa finkorik izan Erriberako ezker abertzalearen baitan. Baina sentimendu euskaldunak lehendik ere errotuak egon dira hemen. Oso ezagunak dira, adibidez «Monteagudoko koplak»: Joselico Jarautak jarriak dira. Jarauta hau Monteagudokoa zen, laborari bat, hango markesak esplotatzen zuen langile bat, eta kopla horiek «Gamazada» garaian jarri zituen.
A.–Baina hemen ere biziko zenituzten Franco hil ondorengo urteetako euforialdi haiek. Ororbiako zelaietan bukatu zen «Askatasunaren Ibilaldia» dugu gogoan, milaka lagun, 1977ko indultoaren ondoren urrutira bialdutakoak Monzonekin, eta ORTkoak beren bandera haundi haiekin...
E.–Bai, zapalketa jasan zuten guztiek bultzatzen zioten nolabait Francoren aurka zerbait egiten zuen edonori. Baina erreformak ez du kupidarik izan eta axaleko sentimentu guztiak jan ditu. Garairik astinduenetan ere, ORTk eta EMKk indarra zuten garaietan ere mugimendua ez zen justuki abertzalea. Ikurriña eta euskara sinbolo gisa erabiltzen ziren, baina ez zen abertzaletasuna.
Baina lehenago aipatzen genituen sentimendu euskaldunetara itzuliz esan beharra dago euskal kulturaren aztarna guztiak suntsitzen saiatu direla eskuindarrak. Hala ere, eskuinaren jokua oso berezia izan da Erriberan: beti gehiago famatu da Madrile foralitatea baino.
A.–Guri bati iruditu zaigu foralitatea neurriz gain balioztatzean zetzala jokua.
E.–Ekonomian bezala nabari da beste gauzetan ere sinistarazi nahi digutela Nafarroa Tafallatik gora dela. Obra publikoekin gertatzen dena kasu baterako: edozein obra egiteko Estatuaren ehuneko 30 sartu eraziko dute nondik edo handik, nahiz eta gero beste bidetik gauzak garestitu. Espainiari esker bizi garela sinistarazi nahi digute.
Komunikabideekin egiten duten jokuak erakusten du nola nahi guituzten beste nafarrengandik berezi. Iruñeko irratirik ez da hartzen hemen, eta Aragoi eta Errioxako guztiak bai aldiz. Telenavarrarak ezin dugu ikusi. Ez dizut ezer esaten Baskongadetako komunikabideez.
A.–Hutsetik hastea gogorra izan behar du. Zail egiten da imajinatzea, beti inguruan abertzaletasun zerbait ezagutu dugun gazteontzat bederen, nola landu daitekeen holako eremu bat.
E. - 36a aurretik ere abertzale agertu zirenak izan ziren, oraingo zenbait militanteren gurasoak nazionalistak ziren gerra garaian. Baina Francok masakrea nonbait egin bazuen hemen egin zuen. Hurrengo saioa orain urte gutxi eman zen, 1977an «Nafarroa Batua» kandidatura prestatu zutenek hemengo herrietan zenbait hitzaldi eman zutenean. Pedro Larunbe, Bueno Asin. Alfaro eta honek hemendik ibili ziren.
Beste herri batzutan berriz Euskadiko Ezkerrakoak ibili ziren. PNV ere saiatu zen, Manuel Irujo bera hemendik ibili zen, eta liberatu bat ere jarri zuten; egia esan jelkideek boto batzuk bilizen dituzte baina ez dute erakunde fijorik eraikitzerik lortzen, espazioa ezker abertzaleak jaten bait die. Baskongadetako autonomiak hala ere beti ematen die abantaila: Erriberako gazte ugari egin dute ertzain, eta horrek beti konprometitzen ditu boto batzuk.
A.–Beti aipatzen da Nafarroako PSOEren indarra hemen dagoela.
E.–Eta egia da. Aspalditik agertu du indarrra Erriberan PSOEk. Gerla aurretik herri guztietan zeuden. eta kazikeen aurkako borroka latza eraman zuten gainera. Uztailaren 18ko altzamenduaren ondotik militante sozialistak ziren afusilatzen zituztenak nagusiki.
Franco hil zenean, indar polita hartu zuten berriro ere afusilatzen gorputzak ateratzearekin eta. Oso emozionantea zen ordurarte madarikatuak izan ziren gizon eta emakume haien hezurrak berriro beren senide eta adiskideen eskuetara itzultzea. Herri askotan antolatu ziren sozialistak, eta baita indartu ere. Baina gero nazio arazoan Autodeterminazioaren pankartapetik beste aldera pasa ziren bezala, gizarte planteamenduetan ere liberalismoaren ezkerra izatera igaro ziren. Eta espainol beti ere.
A. - 1978an erari zen komando bat aipatu duzue. Baina sei urte pasa dira gaur arte.
E.–Sei urte eta gertaera asko. Jende haren espetxeratzearen ondorioz gestorak sortu ziren, eta gure herrietan sekula ikusi ez ziren gauzak ezagutzen hasi ziren. Pentsa ezazu Kaskante batean aste oso batez, mutil bat detenitua zeukatelako, eguerdiko 12ak arte herri osoa isten zela, baita bankuak ere. Garai hartan hemen mugitzen ziren taldeek alderdiekin kontaktuak izan zituzten eta azkenean HBn bukatu zuten.
Oso lan nekeza zen, izan ere geure kabuz egin behar bait genuen dena, Erriberara beste lekuetatik inork ez zuen jaitsi nahi eta. Kontakto gutxi zegoen Iruñearekin. distantziak ere oso haundiak bait dira.
Baina beste erorketa bat izan zen orduan, eta Kadereitako eta Villafrancako-eta sei militanteri lege antiterrorista sartu zieten. Beldurra sartu zitzaion jende guztiari eta kristoren deskalabroa. Urtebetez HBk kontakturik ez zuen eduki gero Erriberan! Gero orain dela urte tterdi berriro ekin genion eta denbora honetan herri gehienetan sartzea lortu dugula esan genezake.
A.–Askotan entzun dugu Tuterako EMKko kontzejalez mintzatzen.
E.–Zinegotzi bat dute gaur egun EMKkoek Tuterako udalean, eta oraindik indarra badute. Ez lehen adina hala ere. Eta gainera duten guztia Tuteran dute zentratua, ez dira herrietara zabaldu. Beno, gu lehen elkarrekin ginen eta azken hauteskundeetan ez ginen konpondu, eta normala ere bada: gure pentsakera eta haiena desberdinak dira eta. Gero arazo politiko eta pertsonal gogorrik izan dugu EMKko batzuekin, baina hobe da horretaz ez hitz egitea.
A.–Erriberako herri gehienetan alkate sozialistak dituzue gaur egun.
E.–Hala daude bai, eta elementu ederrik badago horien artean. Kaskanteko alkateak, esate baterako, on bihurtzen du edozein alkate frankista: urteko presupostuak aurkeztu eta bost minutu utzi zituen eztabaidatarako, eta hori adibide txiki bat besterik ez da.
Esan beharrik ere ez dago beren hilak ahaztu egin dituztela. Baina okerrena da desmobilizazioa sartu dutela sozialistek Erriberan, hemen dagoen mobilizatu behar guztiarekin. Baina militanteek ez dute deus egiten. Azken finean egindako promesak beteko ote direnaren zain daude. Baina buruei berdin zaie. Komunalen arazoan ikusi da garbi asko. Herrilurrekin hemen gertatzen dena benetako hondamendia da, eta PSOEkoek ez dute espekulazioari bidea mozteko ahaleginik egiten.
A.–Komunalak arautzeko lege bat aipatu dute bada makina bat bider.
E.–Sanchez de Muniainek proposatu zuen hori: lehendik gertatu direnak ahaztu eta geratzen diren komunalak erregulatu. Baina aurreko urteetan gertatutakoak argitzen ez badira zer eginik ez dago. Nafarroako herri askotan oraintxe ez dakite komunalak zer diren ere, komunal zaharra ahaztua daukate. Auzoen arteko borrokak ere halakoak dira. Ez, bide errexetik jo dute sozialistek eta iruditzen zait luzarora hortik galduko direla.
A.–Uraren arazoa da askotan aipatzen den beste bat. Eta Erriberako jendeak horretaz jakingo duzue.
E.–Horretan ere beste hainbeste gertatu da: Nafarroa desertizatzen ari da, jendez hustutzen ari da lurrari etekinik atera ezin zaiolako, eta horretan ere Diputaziotik ez dute ezer egin. Eta pentsa ezazu guretzat kristoren prolema dela. Kanaleak gaizki eginak daude. Lodosakoa adibidez: goragotik hartu zitekeen ura, baina ez, ez da egin eta orain Zintruenigo, Korella, Murtxante, Ablitas eta beste hainbat erregatu gabe geratu dira.
Iesako pantanoa ere egin zuten gero. Eta kanale bakarra nora aldera aterako eta Aragoira. Bardeak ur tantarik gabe gelditu dira. Oso baztertua dago erregadioa. Diputazioak gaur egun «Plan master» bat egin gabe dauka, gastuen eta errentagarritasunaren arteko erlazioa aztertzeke. Bestela honez gero Iratiko urak aprobetxatu zituzten: 400 metrotako kotatik hartu eta Nafarroan ezer ez litzateke erregatu gabe geratuko.
Baina zer egiten da horren ordez? Lodosako kanalea ahal duenaz gainetik errekargatu, eta horrela zerbait lortzen dutela uste duten herriek etsipenean bukatuko dute.
A.–Hitz egiten ari garen guzti honen gainetik errainu haundi bat nabari da: Diputazioa. Edo nahi baduzue Parlamentua eta Nalarroako Gobernua.
E.–Diputazioari AMAri bezala begiratzen zaio hemen. Markes eta kondeek faboritismoa inposatu zuten eta Diputazioari eskatzen zaio orain. Kontutan hartu ezazu: Erriberako udal guztiak defizitarioak dira. Irakaskuntzaren arduradun ere neurri batean udalak dira, sanitatea bezala. Gure herrian, 3.000 biztanle dituela, udalak bi titulatu mantendu behar ditu sanitate alorrean. Eta beti zorretan, gure herriak Diputazioaren eskuetan daude.
Baina hor hasten da Diputazioak zentralismoari egiten dion jokua: edozein obratarako subentzioak ematerakoan Estatuari sartu erazten zaio dirua,
"Confederación de Aguas del Ebro"ri adibidez; batetik obrak garestiagotzea lortzen dute behar ez diren tramite eta bitxikeriak egin eraziz eta bestetik foralismoan baino etorkizuna Madrilen dagoela sinesten du jendeak.
Eta hor kokatzen da gure lana. Autopistarekin egin dugun bezala, jendea ohartu dadila ze neurritako zimaur pila dagoen hor goian.
A.–Hala ere egoera guzti horretan indar gehiegirik ez duzue erakusten Herri Batasunekoek.
E.–Gutxi garela eta ahulak, hori ez dizugu ukatuko. Baina Erriberan alternatiba bakarra geuk osatzen dugula ziur gaude. Errepresioak jan digun euskal konzientzia sendotu, Erribera berreuskalduntzeko urratsak ematen hasi. nafar bezala ditugun usadioak berreskuratu? eta gure herrietan nozitzen dugun zapalketa ekonomikoa iraultzen saiatu. Alternatiba anbiziosoa da, baina zerbait egin dugu, eta finkatzen ari den egitura bat hor dago, independienteak inguratu ditugu aurreko haustekundeetan...
Orain, zaila da hemen lan egitea. Bilera alu bat egiteko 20 edo 30 kilometrotik gora egin behar dituzu, joaten eta itzultzen beste hainbeste. Beste lekutan baino lan gehiago inbertitu behar da hemen fruitu bera edo ahulagoa lortzeko. Euskara aldetik ere berdin: hogei kilometroko bidaia egiten du zenbaitek eskola ordu bakoitzeko. Eta hala ere Euskal Herri mailan egiten diren kanpaina guztiak, baita txikienak ere, egiten dira hemen: OTANen aurkakoa? Korrika, hauteskundeak, Audenasa...
Beste lekuetan dauden arazoak ere ematen dira hemen bestalde. Gazteena esate baterako. Tuterako kalean heroina dohainik banatzen ari dira. Ea nola iristen zaren gazteetara.
Eta gainean dugun bijilantziaz ez dugu hitz egingo. Guztiok gara hemen guztien ezagunak. Eta herri batzuetan oraindik ere azaltzea bera oso zail egiten zaigula, hori ere esan behar da. Nik adibidez ez dut Milagrora inguratu nahi; bai, txartelak jartzera eta joaten zara baina...
A.–Euskararekin ere seguru arazoak badituzuela. Hemen euskarazko textoa duten txartelak ipintzea bera...
E.–Hori ere bai. Baina bada beste zailtasun suplementario bat: «han goitik» atentzio gutxi jartzen diguzuela. Gutxi egiten dugula egia da, baina egiten den piska hura mimatu beharra dago. Alde guztietatik. Hemengo gau eskolan ari den Asteasuko neska horrek esplikatuko zizkizun ze nolako eromena den hain medio eskasekin hemen lan egitea. Beste mailetan ere berdin.
A.–Bai, egia esan hemen egiten dituzuen militanizia planteamentuak aspaldi honetan jende gutxiri entzun dizkiot «han goian».
E.–Eta ez da laguntzea bakarrik. Da hau ezagutzera etortzea, benetan hau zer den ulertzera inguratzea. Baina ez, gu "gora" hurbiltzen gara edozein manifestalditara, Lemoizen aurkako ihardunaldi haietara jende pila bat joan ginen Bilbora. Zenbat jende inguratu zitzaigun ordea Bardeatako tiro poligonoaren eta militarren aurkako manifestaldia antolatu genuenean? "Nafarroa Euskadi da" oihukatzea bai, hori ez da deus ere kostatzen.

Bardeak basoz beteak ziren orain dela bi mende; gaur, egun bonbaz beteak dira
Juan Manuel Jimenezek asko daki Kaskanten abertzale izatearen zailtasunaz.
Erregadio plan egoki batek asetuko luke Erriberaren egarria
22-25

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazJIMENEZ2
PertsonaiazPERALTA1

Azkenak
Bizikleta martxa burutu dute Elizondon, osasun sistema publiko duinaren alde

Berrehun lagun hurbildu dira  Baztango Osasun Plataformak deituriko elkarretaratzera eta bizikleta martxara.


Lan heriotzak salatzeko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritza blokeatu du LABek

Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]


2025-06-05 | Sustatu
42: txat adimentsu harrigarriena, Nafarroan sortua nonbait

Laboral Kutxa Katedrak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatu dute Arte eta Zientziaren I. lehiaketa (webgunea euskaraz ere badago, baina oso trakets). Artea, zientzia eta pentsamendu kritikoa uztartzen dituzten proiektuak nahi zituzten, eta zenbait aurkeztu... [+]


Foruzaingoak taser pistolak eraman ahal izatea onartu du Nafarroako Kontseiluak

Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]


Mario Lópezi ezarritako 13 urteko kartzela zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hamahiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri ostean, zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Lópezek helegitea aurkeztu zuen sententziaren aurka, haren errugabetasun presuntzioa eta defentsarako eskubidea urratu zirela... [+]


AEBetan sartzea debekatu edo mugatu die Trumpek hamabi herrialdetako pertsonei

"Atzerriko terroristengandik" babestea arrazoi bezala jarrita, Donald Trumpek dekretu bidez agindu du zazpi herrialdetako pertsona guztiei debekatzea AEBetara sarrera, eta beste bost herrialdetako herritarrei mugak jartzea. 


“Herri aktibazioa” bultzatu nahi du Gure Eskuk larunbateko mobilizazioarekin

Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean, parte hartzera eta kaleak ikurrinaz betetzera dei egin du herri mugimenduak.


Jende andana bildu da Gasteizko Korda espazioaren desalojoaren aurkako manifestazioan

Ehunka lagun mobilizatu dira asteazken arratsaldean Gasteizko Alde Zaharreko kaleetan barrena, Korda espazioaren desalojoaren aurka. Manifestazio amaierako hitzartzean, goizeko desalojoan ertzainek buruan zauritu duten Kordako kidea jada etxean eta "ondo" dagoela... [+]


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-06-05 | Gedar
Urteko lehen lauhilekoan, ia 2.000 emakumek salatu dute indarkeria matxista EAEn

Sexu-erasoak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak eta bestelako senideek egindakoak hartu dituzte kontuan zenbaketan. Bizkaian, %29 egin dute gora salatutako sexu-erasoek.


Urgulleko ‘Jesusen Bihotza’ eskultura “erregimen frankista goraipatzeko” sinboloa dela ebatzi dute

Donostiako Udaleko Memoria Historikoaren Aholku Batzordeko Sinbologia Lantaldeak dokumentazioa aurkeztu du, eskultura frankista dela frogatzeko. Eskulturaren jatorriaren inguruko eztabaida ireki nahi dute hirian, eta udal gobernuari zenbait eskaera egin dizkiote.


Boubacar Diouf, Mbolo Moye Doole elkarteko kidea
“Eskubide berberak izan beharko genituzke, edozein dugula sorterria”

Boubacar Dioufek, Mbolo Moye Doole Bizkaiko manteroen eta kalez kaleko saltzaileen elkarteko kideak, Bilboko kaleetan arrazakeria eta abusu poliziala areagotu direla adierazi du.


Euskaraz bagarela aldarrikatzeko hitzordua: larunbatean Ziburun

Ziburuko Azokaren seigarren edizioa iraganen da larunbatean Ziburuko plazan. 33 argitaletxe, 10 diskoetxe, 39 idazle eta 111 berritasun, uzta ederra izanen dugu aurtengoan ere.


Eguneraketa berriak daude