ARGIA.eus

2020ko apirilaren 08a

Zure zergen dirua zertan inbertitu nahi duzu? Hasi da Eragozpen Fiskalaren kanpaina

  • Errenta-aitorpena egitean, estatuak ezarritako proiektuei diruz laguntzeari uko egin eta norberak aukeratutako ekimenen aldeko jarrera aldarrikatzen duen egitasmoa da Eragozpen Fiskalaren kanpaina. Hau da, gastu militarra, bankuen erreskateak, AHT edo eraikitzeke dauden azpiegitura handietan norbanakoen zergen bidez ordaintzeari uko egitea, trukean “benetan merezi” duten proiektuei sostengua emanez, talde ekologistei edo feministei kasu.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2018ko apirilaren 18a

Antzerki parodia baten bidez hasi da Eragozpen Fiskalaren kanpaina  Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregi ondoan. Erakundeek errenta-aitorpenean bildutako herritarren zergen zati bat “bidegabe” erabiltzen dutela salatu dute.

 Iazko datuen arabera, Espainiako Estatuak 18.776 milioi euro gastatu zituen gastu militarrean; zergadun bakoitzaren errentatik 404 euro. Madrilek Defentsarako aurrekontua igoko duela iragarri berri du, zehazki %11 gehiago, eta igoera hori herritarren zergei esker izango dela ohartarazi dute.

Ariketa hau norbanako gisa eta kolektiboan “ahalduntzeko” tresna dela azaldu dute plataformako kideek. “Gizarte hobe baten eraikuntzan protagonista izatea ahalbidetzen digun tresna da”. Halaber, gerrak gure etxean bertan hastean direla gogorarazi dute eta Santurtzitik irteten diren armak gelditzeko bidea bakoitzaren arduraren baitan hasten dela.

Alternatibak badirela eta, herritarrei bidegabekeria horri uko egiten laguntzeaz gain, zergak beste proiektu batzuei  bideratzeko helburua du plataformak.

Ohikoa izaten da errenta aitorpena etxera eginik iristea. Kasu horietan, bakoitzak gertuen duen bulegora joatea aholkatzen dute, Araban, Bizkaian, eta Gipuzkoan. Inongo kosturik gabe, edozeini aukera emango diote ekimen sozialetara euren zergen ehuneko bat bideratzeko. Proiektu alternatiboen xehetasunak euren webgunean aurki daitezke. Talde feministak, ekologistak, antimilitaristak eta errefuxiatuen aldekoak dira, besteak beste, babestu daitezkeen ekimenak.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Eragozpen fiskala

Eragozpen fiskala kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude