Zipreko krisia ulertzeko hainbat gako

  • Europak Ziprerentzat adostu duen erreskatea eta horrek izango dituen eraginak aztertu dituzte Vilaweb webgunean .  Hamabost galdera-erantzunen bitartez bertako krisia xehetu dute. Handik ateratako ondorioak jaso ditugu:


2013ko martxoaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Erreskatea eta haren eraginak salatzeko manifestazioa (Argazkia: telecinco.es)

Balizko erreskate batek herritarrarengan ondorio zuzenak edukiko lituzke. Adostu denaren arabera, Zipreko bankuetan gordailua duen edonork, bertakoa izan edo ez, zerga bat ordaindu beharko du. 100.000 euro baino gehiago dutenek aurrezkien %12,5 ordaindu beharko dute, eta besteek %3.

Bankuetatik dirua libre ateratzea debekatu delako ‘corralito’ partziala eratu dela esaten da. Zergari dagokion kopurua blokeatu dute, eta gainera bankuak itxita daude egunotan. Beraz, kutxazainetatik soilik atera daiteke dirua, eta hauek izatez mugatuta daude.

Lehen pentsaezina zena egi bihurtu da. Europak orain arte behin eta berriro errepikatu du jendeak bankuan zuen dirua ukiezina zela, eta neurri hauek hori deuseztatu dute.

Vilaweb-en bi azalpen posible ematen dizkiote egoera honi. Bata, Europaren esperimentua dela, Zipren gizarteak nola erantzuten duen ikusteko, eta horren arabera beste herrialdetan aplikatzeko. Bestea, gordailuen %20a errusiarren esku dagoelako. Artikuluak dioenez, iritzi publiko alemaniarrak erreskatearekin errusiar oligarkia salbatuko ez ote duen susmoa du.

Erreskatea onartzeko bozketa gaur arte atzeratu du Parlamentuak zailtasunak izan baititu babesa lortzeko. Ez du gehiengo absoluturik, eta gobernukide duen alderdiko diputatu batek aurka egingo duela adierazi du. Honek, bi posturen arteko berdinketa eragingo luke. Halaber, ez da baztertzen besteren batek ere desobeditzea. Neurria onartu ezean, ezin da jakin zer gertatuko den aurrerantzean. Gobernuak behartua ikusi dezake bere burua hauteskunde berri batzuk deitzera, baina baliteke ezkerrean nagusi den Alderdi Komunistaren ustezko garaipen batek atzera botatzea.

Nola heldu da Zipre honaino?

Zipreko ekonomiaren arazoa bankuak dira. 2008an Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) herrialdea “oso egonkorra” zela esan bazuen ere, finantza publikoen hondatzeak eta bankuen kolapsoak krisira eraman du uhartea.

Bankuei buruzko araudia arintzeak ekarri zuen finantza erakundeek neurrigabeko tamaina hartzea. NDFren 2011ko txostenaren arabera, Zipreko banku aktiboak BPGren %835a ziren. Gainera, greziar askok, Gobernua barne, dirua gordetzen zuten Zipren, eta herrialde bateko krisiak bestean eragin du. Ondorioz, egoera sostengaezina da, eta erakundeak ez desagertzeko erreskatea behar dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zipre
2013-03-25 | Jon Torner Zabala
100.000 eurotik gorako gordailuak dituztenek ordainduko dute Zipreren erreskatea

Zipre erreskatatzeko 10.000 milioi euro jarriko ditu euroguneak. Baldintza bezala, Ziprek likidatu egin beharko du herrialdeko bigarren bankurik handiena: Laiki. Aurreztaile txikiek, 100.000 eurotik beherako gordailuak dituztenenek, ez dute erreskateagatik ezer ordaindu... [+]


Eguneraketa berriak daude