Zaporeak-ek 5.000 pintxo banatu ditu errefuxiatuekiko elkartasun festan

  • Igandean egin zen Iruñeko San Frantzisko plazan errefuxiatuekiko elkartasuna adierazteko festa eta bertan egunean zehar milaka lagunek dastatu zituzten Iruñeko 50en bat taberna eta elikadura munduko 20 bat enpresek eskainitako jakiak eta pintxoak. Bildutako dirua Zaporeak elkarteak otorduak banatzen segitzeko erabiliko da.


2019ko maiatzaren 13an - 09:45
Argazkia: Ahotsa.info Argazkia: Ahotsa.info
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zaporeak elkarteak 2016tik jakiz hornitzen ditu gerratik ihesi Europara datozen errefuxiatuen kanpamentuak. Gaur egun, Mediterranioko Lesboseko irlan dira, 2.000 pertsona biltzen diren kanpamentu baten egunero bazkariak ematen. Lehenago Chios eta Atenasen ere jardu dute. Hasi zirenetik milioi bat baino otordu gehiago banatu dituzte kapamentuetan eta 500 boluntario baino gehiago aritu dira otordu hauek prestatzen.

Ahotsa.info-k egindako bideo honetan ikus daiteke atzo Iruñean, elkartasunaren aldeko Kosk! ekitaldian bizi izandako giroa.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Eguneraketa berriak daude