Zahar-egoitzetan egoera eutsiezina dela salatu du Bizkaiko Satse erizainen sindikatuak

  • Urtean zehar duten egoera neurrigabea eta eramanezina dela esan du eta udan are okerrago dabiltzala erizainak. Bizkaiko zahar-etxe handienak ere larri dabiltza.


2018ko abuztuaren 24an - 09:53
Satse Bizkaiak bereziki zahar-egoitzetako egoera salatu du baina sindikatuaren ustez osasun arloko beste hainbat esparrutan egoera ez da hobea. Argazkia: Satse.

 

Udan erizainek oporrak hartzen dituzte eta haien lanpostuak ordezkatzea nekeza egiten zaie, eskaintzen dituzten kontratuak oso kaskarrak eta urriak izaten direlako. Zaharren zaintzaren kalitatean eragina duela dio sindikatuak.

Satsek dioenez, uda honetan lurraldeko zahar-egoitza handienei ere eragin die lan baldintza kaskarrek. Aspaldiko eta Fundación Miranda dira horietako bi. Sindikatuaren arabera, udan urtean zehar baino %30-%50 erizain gutxiago daude.

Sindikatuak uste du bi arrazoi daudela erizainak baldintza horietan lanean aritzeko, batetik, ardura duten administrazioek langile gutxi kontratatzen dutelako, eta bestetik, lan baldintzak negargarriak direlako.

Satsek EAEko gobernuari baliabide ekonomiko eta material gehiago izatea lehenestea eskatu dio eta horiek modu eraginkorrean erabiltzea.

Gero eta gizarte zaharragoa

Bi datu eskaini ditu Espainiako Estatuan hedatua dagoen Satse sindikatuak gizartearen zahartzea adierazteko. Espainiako Estatuan batez besteko bizi itxaropena 83 urtekoa da. Europan lehen postuan dago eta munduan Japonia baino ez du aurretik. Satseren ustez, halako bizi itxaropena izan arren administrazioek zaintza beharrei ez diete erantzuten. Bigarren datua: 2050ean Espainiako Estatuko populazioaren %40k 65 urte baino gehiago izango ditu. %15ak 80 urte baino gehiago izango ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Satse
2022-09-12 | ARGIA
Osakidetza bosgarrenez zigortu dute, greba eskubidea urratzeagatik

SATSE erizainen sindikatuak jarritako salaketen harira, Osakidetzaren aurkako epai irmoa eman dute: gehiegizko gutxieneko zerbitzuak ezartzea leporatu diote, langileen grebarako oinarrizko eskubidea urratuta.


2022-06-27 | ARGIA
Manifestazio jendetsua Bilbon, "lehen arreta desegiteari ez, Osakidetza salba dezagun" lelopean

Milaka lagun batu dira Bilbon igandean, Osakidetzaren pribatizazioaren aurka. SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek egin zuten deialdia, eta ibilbidean zehar ozen entzun dira Gotzone Sagarduy osasun sailburuaren dimisioa eskatzen zuten oihuak.


2022-02-28 | ARGIA
Greba egun "historikoa" Osakidetzan, sindikatuen arabera

Osasun sistema publikoaren "egoera larria" salatzeko greba eguna dute gaur, astelehena, Osakidetza osoan. Sindikatuek eskatu dute Mahai Sektorialean "egiazko negoziazioa" egon dadila, Osakidetzaren "egiturazko arazoak" jorratuko dituena. Ehunka... [+]


2022-02-07 | ARGIA
Grebak deitu dituzte Osakidetzan otsailaren 25 eta 28rako, "Jaurlaritzaren konponbide ezari" aurre egiteko

"Osasun Sailaren immobilismoaren eta konponbide ezaren aurrean", otsailaren 25ean greba deitu dute lehen arretan ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta otsailaren 28an Osakidetzako esparru guztietan. Horrez gain, otsailaren 26an manifestazioak egingo dituzte... [+]


2014-06-25 | ARGIA
Osakidetzak 3.000 lanpostu desagerrarazi dituela salatu dute besteak beste sindikatuek

Ostegunean Osakidetzaren zerbitzuen egoerak "okerrera egin duela" salatzeko manifestazioa egingo dute Bilbon, 18:00etan Bihotz Sakratutik abiatuta. ELA, LAB, Satse, EMS, CCOO, UGE eta ESK sindikatuek adierazi dute datozen hilabeteetan mobilizazio gehiago deituko... [+]


Eguneraketa berriak daude