ZAD eremu okupatuko kideek Poliziaren desalojoari aurre egiten jarraitzen dute

  • Frantziako Poliziak Notre-Dame-des-Landes Bretainiako herriko baso okupatua husteko operazioarekin jarraitu du asteartean. Gas negar-eragileak eta gomazko pilotak erabili dituzte  horretarako, eta 30 pertsona artatu behar izan dituzte tokiko medikuek.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta
2018ko apirilaren 11
Arg: Reporterre

Polizia Frantziako ZAD eremu okupatua hustera sartu da, baina zadistek aurre egin diote molotov koktelekin eta jaurtigailuekin. Hamabi polizia eta hogeita hamar zadista inguru zauritu dira, gehienak gas negar-eragileen suak, gas granaden metrailak eta gomazko pilotak eraginda, Reporterren irakurtzen denez.

Basoa gas negar-eragileen kez bete da, eta zadistek poliziek erauzitako etxeen materialak aprobetxatu dituzte barrikadak egiteko.

Acipa aireportuaren aurkako asoziazioaren izenean hitz egin du istiluak gertatu bitartean Julien Duranek, eta gauean bertan operazio militarra geratzeko galdegin du: “Gau honetan ez bada operazioa gelditzen, ez da izango elkarrizketarako inongo aukerarik”.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Okupazioa  |  Bretainia

Okupazioa kanaletik interesatuko zaizu...
Kazetari bat hil da Alemaniako Hambach basoan, polizia ekintzaileak botatzen saiatzen ari zela

Steffen M. zuen izena eta asteak zeramatzan Alemaniako Ipar Renania-Westfalia eskualdean dagoen Hambach basoko erresistentziaren berri ematen. Polizia basoa husten saiatzen ari da orain bi astetik, ikatz harrobi erraldoi bat zabaldu eta zuhaitzak moztu egin nahi baitu RWE enpresak. Ekintzaileek zuhaitzetan etxeak eginak dituzte eta desobedientzia zibila praktikan jarriz, bertan jarraitzen dute. Kazetari eta blogaria, altuera handi batetik erorita hil da.


2018-09-19 | ARGIA
OkupaTU Gasteiz Eguna debekatu du Gasteizko Udalak

“Zentsura politikoa” salatu dute OkupaTU Gasteiz Eguneko antolatzaileek, jaiaren plangintza tekniko guztia behar bezala zegoela eta baimenak iaztik onartuak zituztela arrazoituz. Gasteizko hainbat herri-eragileren urteurrenak aprobetxatuz, jai bateratua prest zuten urriaren 6rako Hala Bedi (35 urte), Gaztetxea (30 urte), Auzolana (10 urte) eta Errekaleorrek (5 urte). Hala Bedin jaso dutenez, datozen egunetan azalpen gehiago emango dituztela eta urriaren 6an OkupaTU Gasteiz Eguna... [+]


2018-09-17 | Hala Bedi
'Errebeldiaren mapa' aldarrikatuko du Errekaleorrek bostgarren urteurrenean

5 urtez errebeldiaren mapan lemapean bostgarren urteurrena ospatuko dute errekaleortarrek irailaren 28an eta 29an. Astebete beranduago, urteurren bateratua: OkupaTU Gasteiz.


Gaztetxearen gainean

Aldaketaren aroa hastearekin batera berpizten hasi zen okupazioaren mugimendua Iruñean, UPNkoen azken urteetan ia hilik egon ondoren. Kontua da hiru urteotan inoiz ez bezalako bideak zabaldu eta sos ederrak gastatu dituela Iruñeko Udalak udal jabetzapeko tokiak gazteei nahiz gizarte taldeei uzteko (Mendillorrin, Txantrean). Iruñeko Alde Zaharrean bertan ere, ia hiru urteko prozesu ireki eta luzearen ondoren, Plazara ekimena gauzatu da, karrika Nagusiko Cruzat jauregi handia... [+]


2018-09-13 | Amaia Lekunberri
Hambacheko basoa husten saiatzen ari da Alemaniako polizia

Irailaren 6an basoa hustu asmoz egindako esku hartzearekin, poliziak ez zuen lortu eremua hustea. Astebeteren ostean, xede berberarekin bueltatu eta jendea kanporatzeari ekin diote.


2018-09-12 | Hamaika Telebista
Aldaketaren alderdietan arrakalak eragin dituzte Maravillas gaztetxearen inguruko gertaerek
MULTIMEDIA - erreportajea

Gaztetxeen loraldi bat eman da azkenaldia Nafarroan. Iruñeko Alde Zaharreko Maravillasekin batera, Arrotxapean, Tafallan, Lizarran, Burlatan, Berriozarren edota Mendillorrin sortu dituzte gaztetxeak. Horietako gehienetan, Udalekin egindako akordioei esker aurrera atera dira proiektuak. Maravillas gaztetxearen inguruko gertaerek, Gobernua sostengatzen duen laukoan arrakalak eragin ditu.


2018-09-12 | Xabier Letona
Maravillas Gaztetxeari oroimen historikoa manipulatzea leporatu diote 50 lagunek

Oroimen historikoaren alorrean lanean ari diren hainbat pertsonak eta 36ko Gerran fusilatutakoen hainbat senitartekok "Oroimen historikoaren aldeko eta manipulazioaren aurkako manifestua" sinatu dute. Idazkia Iruñeko Maravillas gaztetxeak irailaren 27ko Gudari Eguna dela-eta antolatutako ekitaldien harira etorri da.


2018-09-11 | Amaia Lekunberri
Estrasburgoko ZAD gunea hustu du Frantziako poliziak

Astelehen goizaldean eta istilu ugari tarteko, jendarmeek jendea kanporatu dute Kolbsheim-eko (Frantzia) basoan dagoen ZAD gunetik.


2018-09-11 | LAB sindikatua
Udaleko LABeko Sail Sindikala eta Orixe eraikinaren okupazioa

Parte Zaharreko gazteek joan den larunbatean bideratu zuten Orixe Ikastolaren eraikin zaharraren okupazioa dela eta, Donostiako LABeko Sail Sindikalak honakoa adierazi nahi du.


Donostiako Alde Zaharreko gaztetxeak negoziazio mahaia eskatu dio udalari

Larunbateko prentsaurrekoan adierazi zutenez, Donostiako Alde Zaharreko gazteek astelehenean formalizatu dute eskaera.


Eguneraketa berriak daude