Xiru jaialdia 2015: erro berrien sorkuntza ardatz

  • Martxoaren 27, 28 eta 29an egingo da 2015eko Xiru jaialdia (egitarau osoa hemen ikusgai), Gotaine-Irabarnen eta Ospitalepean, Zuberoan. Erroek izango dute aurtengoan protagonismoa, baina ez iraganeko eroek bakarrik –horiek ere bai–, gaur sortzen ari diren eta biharko erroak izango direnak baizik.


2015eko martxoaren 26an - 10:23
Jaialdia iragartzeko afixa.

Hala, ostiraleko gaua Xiroots gaüaldi izendatu dute antolatzaileek, Abotia elkarteko kideek. Xiru + Roots. “Roots, erroak, sustraiak, zuztarrak… Zonbat hitz gure iraganaren aipatzeko, bilatzeko, txerkatzeko, berrasmatzeko. Xirun ere horretan ari gira aspalditik, ‘zaharrean’ berria bilatzen, eta ‘berri’ suposatü horretan.. betikoa edireiten”.

Egun horretan, besteak beste, duela ehun urte Zuberoan atxikitako irudi eta ahotsen grabazioak izanen dira ikus eta entzungai, Ospitalepeko elizan. Halaber, zuzeneko musika emanaldia eskainiko dute Zuberoako eta Gipuzkoako hainbat musikarik, Xiruren alma mater Mixel Etxekopar barne.

Igande arratsaldean, berriz, Xiberoots taldeak bere zuzeneko lehen kontzertu osoa eginen du Gotainen. “Kantore zahar-berri, erroen soinüa Altzaitik Jamaikarat!”, horrela aurkeztu dute emanaldia.

Irakurleak hobeto uler dezan: Agur Xiberua kantu ezagunaren reggae bertsioa plazaratu zuen Xiberootsek iragan udan. “Biharko roots-en asmatzen” dihardu taldeak, Xiru iragartzeko egindako afixak aldarrikatzen duenari kasu egitera.  

Horiez gain, hainbat ekitaldi interesgarri dakar Xiruren egitarau mardulak. Azpimarratzekoa da Txorieri 2015 egitasmoaren aurkezpena. Txoriei eskainitako kontzertu oso bat sortzea da proiektuaren xedea, bereziki sortutako pieza bat barne. Mixel Etxekoparrek, François Rosse okzitaniar piano joleak eta Gipuzkoako Et Incarnatus Orkestrak –Migel Zeberioren zuzendaritzapean– elkarrekin egindako lanaren fruituak erakutsiko dituzte larunbatean, Gotainen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2024-05-05 | Xalba Ramirez
Aiztoa erakutsi!

Autotunea eta rocka nahastea izango da zakilzaharrentzat sakrilegiorik handiena: “Tranpa” dela, hori musika ez dela, edonork egin dezakeela. Musikariek badakite, ordea, gitarra elektrikoari efektu pedalak kenduz gero, zatarra eta, batez ere, zaila dela jotzeko... [+]


2024-05-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Intimitatea

Etxe batean badira zenbait gune, gutxitan erakusten zaizkionak etxetarra ez den norbaiti. Esan trastelekua, ganbara, galdara gela, armairu bat. Askotan lurrazpiko etxeko oinean edo irisgarritasun gutxiko etxearen goialdean kokaturik dira. Etxearen txoko hauek lotsa,... [+]


2024-05-05 | Ainize Madariaga
Maskaraden hegaletan

Lehentze franko ditu Pagolako maskaradak: lehentze da Pagola herriak maskaradak ematen dituela; lehentze ere da Kabana pertsonaia neska batek jokatzen duela; lehentze ere da maskaradako txirulariak oro neskak izan direla, Urdiñarbeko barrikaden denboran; lehentze da... [+]


Amador Fernández-Savater. Filosofia pirata
"Gure gizartean desira gutxi dago, eta obedientzia asko agindu neoliberalei"

Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika,... [+]


Eguneraketa berriak daude