Xalbador Eguna asteburu honetan Urepelen

  • Bertso saioa, kantaldiak, mahai-ingurua, erromeria… antolatu dituzte beste urte batez Xalbador Egunean, Fernando Aire “Xalbador” oroitzeko.


2014ko urriaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
"Xalbador" omentzen dute urtero bere jaioterrian, Urepelen (Nafarroa Beherea). (Arg: Bertsoa.com)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urtero legez, beste pertsona bat ere omenduko dute Xalbadorrekin batera. Pierre Bordazarre “Etxahun Iruri” idazle, txirulari, kantu eta pastoral egilea. Agur Xiberua edo Oi Ama Eskual Herria dira bere kantu ezagunenetako batzuk. (Hil aurretik Zeruko Argian egin zioten elkarrizketa)

Larunbateko afarirako nahiz igandeko bazkarirako erreserba egiteko, deitu 0033624332995 telefono zenbakira.

Egitaraua:

Urriaren 18a, larunbata:

· 19:00: Kantaldia: Transhumantzia. François Rosse eta Mixel Etxekopar, Urepeleko elizan.

. 21:00: Afaria. Mixel Etxekoparren kantuekin

Urriaren 19a, igandea:

. 09:00: Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia, etxola eta Urepele ezagutzeko.

· 10:30: Meza nagusia.

· 11:15: Mahai-ingurua. Jean Mixel Bedaxagar, Allande Etxahun, Luxi Etxekopar eta Mixel Etxekopar arituko dira Etxahun Iruriz.

. 11:30: Larraineko dantzariak, plazan.

. 13:00: Herri kirolak, Donazaharre (Nafarroa Beherea) eta Mutrikuko (Gipuzkoa) taldeekin. Sokatira, sega, orga altxatzea eta lasto altxatzea.

. 14:00: Bideo emanaldia, Etxahun Iruriren omenez.

· 15:30: Haurren txokoa.

· 15:30: Bertsolariak: Ibai Kanpo eta Joanes Etxeberria bertsolari zubetorrak arituko dira. Ondoren, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II" eta Jose Luis Gorrotxategi. Gai-jartzailea: Joxe Mari Iriondo.

· 17:30: Erromeria, trikitilariekin.

 


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!